lunes, 19 de marzo de 2012

Hirumilako mamuak: Sotlloko Iparraldeko Aurretontorra

Estats aldeko mendebaldegoa dagoen hirumilakoa, hau da , Sotlloa, mugako Sotllo lepoaren bidez Pica de Estatsekin lotuta dago, non ipar eta hegoaldeko bide arruntak elkartzen diren. Mugak, bere tontorrean, ia ia angelu zuzena marrazten du: Ekialde-Mendebaldeko norabidea izaten du Picatik etorriz bere tontorrean hegotik-iparrera biratzen da Guin de l´Ase ondoko tontorreraino.Hiru haran garrantztuen goi-ibarra da Sotlloa, Iparekialdera Cometa d'Estats haran frantziarra, Hegoaldera Vall Ferrerako bailara eta Iparekialdera Broateko ibarra.

Sotllo Verdaguer Tontorretik (Egilea: Joseba Calzada)


1902an Jean d´Usselek lehenengo igoera egiaztagarri egin zuen Sotllora. Kasu honetan, hainbat adibidetan bezala, toponimiak nahasarazten du. Vallferrera aldean, Pica de Estasen barne, betidanik aintzineko izena Sulló izan zen. Baina bai Sulló bai Estats izenak erabiltzen ziren Sotlloko lepoa (2983 m.) aipatzeko.Triangelaketa frantziarrak Montcalm lehenengo mailako erpin geodesikoan oinarritu zuen, espiniarrak erpin moduan Picako hiru tontorretatik ekialdeago dagoena aukertu zuen, gaur egun Gabarro Punta ezagutzen duguna, eta seinalea horri eman zitzaion Sulló izan zen. Horregatik hemen izen arraroa Pica de Estats da (benetako Sullóa), bere jatorria ezezaguna da: hain ezezagunak dira ezen bere izena ondoko lepoaren modernismo batetik etor daiteke; batzuek esaten dute behinola Frantzia, Espainia eta Andorra elkartzen ziren puntutik datorkigula izena, baina "estatua" kontzeptu modernoa da eta, kasu horretan, izenak "hiru estatu" izan beharko luke.Era berean Astazus edo Estauberen sustrai bera izan daiteke artzain lekua igortzeko. Hau latinetik dator statu [Robert Aymard]. Argitu behar da gaur egungo Sotllo izena Sullo Mendateko Tontorra zela lehen.

Sotlloko ipar muga-gandorrean, Coll dels Guins de l'Aserantz erortzen den tokian, hain zuzen ere, orratz bat edo 3000 metrotik gora aurretontor dago, ICCko kartografiaren arabera, 10 metrotik gorako ebakiak mozten du gandorra.Mendebaldeko gandorra eta gutxi gora beherako distantzia bera beste aurretontor bat dago ezaugarri antzekoak baina gutxiagoko garrantzia du. Bi kota hauek ez dira Buyseren zerrendan agertzen, baina "Pirinioak 1000 igoerak.V. alea" Miguel Anguloaren liburuan agertzen da Ipar Aurre tontor bezala bere altuera 3050m. izanik.

Sotllo eta Ipar Sotlloa izen bereko lepotik (Egilea: Joseba Calzada)


2009ko abuztuaren 20an Joseba Calzadak GPS neurketak hartzen ditu ebakian. Bere altuera 3054,9 metrokoa izan zen eta Ipar Aurretontorrean 3066,7 m.neurtzen zuen, gorunea 11,8 metrokoa izan zen (ICCren 1:5000 kartografiak 3047,3 m y 3058,2 metroko balioak ematen ditu hurrenez hurren).

ICCren 1:5000 kartografia.


datu teknikoak:

Sotlloko Ebakia-Iparraldeko Sotllo ...... 31T x:367958 y:4725592 z:3054,9m
Ipar Sotllo ................ 31T x:367957 y:4725611 z:3066,7m

Hurrengo estekan ekintza kontsuta dezakezue:
Sotllo Norte.

FTer (Fidelek itzuli du)

viernes, 27 de enero de 2012

HIRUMILAKO MAMUAK. IPARRALDEKO CRABOUNOUSE.

Pic Longeko itzalpean, ipar isurialdean, Tourrat(izoztua patois hizkuntzan) lakua aurkitzen da.Aurreko mendearen erdira arte, gaur egungo ia desagertutako ipar glaziarraren eroritako izotz-puskek lakuaren ur berde hitsak zeharkatzen zituzten. Bere kokapena dela eta, Pirinioetako leku ezezagunetako batean, toki honek lehenengo bisitak oso berandu jaso zituen.Hala da, hirumila metrotik gorako tontor zirkuaren erdian, Pragnèresetik bere sarbide natura Barradako haranetik Érès Lits eta Marraut arroileko irtengun zailek babesten dute. Ate sarrera arruntagoak honako hauek dira: Pierrefitte lepoa Luz gainean dagoen Villenave herrixkatik iristen da, Baregesetik Rabiet lepoa hemen dago kokaturik Packe doaneko aterpea(Pirinioetako bigarren aterperik zaharrena, lehenego bezala, hau da Tucarroyarena, Lourde-Rocheblavek diseinatu zuen) eta Cap de Longetik Bugarretako Hourquettea.

Tourrat lakueko mendebaldera granitozko erliebe handiak ixten du arroa. Horrek ez du tontor handirik sortzen, Aldeari Crabounouse esaten zaio eta hiru muinoa ditu ia altuera berekoa.Handienetik, Crabouneseko Paletik, mendebalderantz gandor garrantzitsua sortzen du, honetan ahaztutako tontorrak Pic de l´Espade eta Picd´Estragne kokatzen dira.Iparralderantz granitozko gibelaldea mantso-mantso jaisten da Rabiet lakueko hurrentasuneraino, honek Crabouneseko gandor izena du.Gibelalde honen mendebaldeko isurialdea oso malkartsua da eta horietan guztiz ahazturik ibilbidea dago. Horrek Érès Litseko zirkutik goiko aldera iristen da lehenagp Crabouneseko laku eta errekatik pasatuz.

Crabounouse izena, baita Carbounouse ere, hegomendebaldeko isurialdean dauden grisaurdinak harrietatik omen dator."Carbon" latinetik,"crabou" gasconez [Robert Aymard. Toponymie des trois milles].

Alde honetako isolamenduaren ondorioz lehenengo igoera oso berandu gertatu zen.1868ko Russellen aipamena eta État-Majoreko mapan agertzen zen arren, ez da bere tontorra zapaldu, bere auzikidekin batera, Bugarret eta Dent d´Éstibere-Male, 1890ko abuztuaren 13an ,Brulle eta De Monts lehendabizikoz tontorrera igo ziren, Celestin Passet eta Bernat-Salles gidariak izanik. Brullek aurkitutako bost tontorrak berarizko aipamen egiten du.

Hirukoteko ipar muinoak, Buyseren 1045 gainerako kota, ezarritako premisak betetzen ditu, hau eta tontor nagusiaren arteko arrail txiki dago. Luis Alejosek Pale de Crabounouseko aurretontorra dela esaten du. Era berean, hirukote Miquel Capdevilak eta Hipolito Maesok aipatzen dituzte, batak eta besteak bere bidetik desbiderantzen dira ipar tontorra zapaltzeko.

Crabounouse eta Ipar Crabounouse Pic Longeko mendebaldeko gandorretik (Egilea: Joseba Calzada)


2008ko uztailaren 27a Joseba Calzada eta Agustín Bakaikoa Crabounouse eta Bugarret tontorretan zehar ibili ziren. Erdiko tontor eta ipar tontoraren arteko arroilaren neurketak 11 metroko gorunea ematen du.

Crabouneseko tontorretako tracka (Egilea: Joseba Calzada)


Datu teknikoak:

Ipar Crabounouse...... 31T x:262098 y:4743396 z:3021,5m
Lepoa................ 31T x:262049 y:4743336 z:3010,5m
Crabounouseko Pale.... 31T x:261976 y:4743272 z:3028m

Hurrengo estekan kontsulta egiteko:
Ipar Crabounouse.

FTer (Fidelek itzulpena egin du)

miércoles, 19 de octubre de 2011

Aragoiko Mendizaleen 1968 ko urtekariaren hirumilakoen zerrenda.

Juan Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" aurreko zerrenden laburpena agertzen da. horien artean, egilea zur eta lur geratzen da, 1968an Aragoiko Mendizaleen argitutako zerrenda aurkitzeagatik,batez ere han bertan azaltzen diren mendi tontorragatik. Ikusi dugu nondik datorren Buyseren harridura da (ikusi Almarzaren zerrenda).Alberto Martinez Enbidek aipatutako zerrendaren kopia bat bidali digu. Ez dugu uste bere konfiantzaz abusatu dezagunik hemen idaztearren.

Erlazio hau ikusi ondoren, aintzat hartu behar dugu 1968koa dela, ez da harritzekoa Buyse aho zabalik geratu dela eta esaten duela:"Erraz da iruditzea zenbat zalantza sortuko xaio airakurleari hainbat zentzugabekeria ikustean.kontura gaitezan gaur arte 22 urte pasatu direla zerrenda argitaratu denetik.Ez ote da argitaratze dataren akatsaren bat izan? (1990eko argitalpenaren 128.orrialdean).

Ez dago akats argitalpenaren data,1968ko Aragoiko Mendizaleen 4. aldizakaria, baina bai Buysek hartutako hipotesian;izan ere 1932ko Almarza zerrendaren kopia da.Kalko egin zuenak ez zuen kontuan hartu Almarzaren zerrenda mugatuta zegoela Aragoiko hirumilakorekiko eta eremua Pirinio osora zabaldu zuela. Gehitu dezagun 1932an tontor zerrenda onargarria dela inola ere ez da 1960rako. Buysek,zalantzak izan arren, ontzat eman zuen zerrendaren data. Aragoiko Mendizaleek,oraigo honetan, dezente sartu zuten hanka.

1968an Aragoiko mendizaleek argitaratu zuten zerrenda.


FTer (Fidelek itzuli du)

sábado, 17 de septiembre de 2011

Hirumilako mamuak Hego-Hego Mendebaldeko Campbieil edo Lentilla Tontorra.

Campbiel tontorra (3173 m ) hirumilakoetariko errezena da igotzeko,Robert Ollivierek esaten du mandoaren bizkarrean tontorra lortu litekeela. Bere tontor zabalak Pirinioetako ikuspegietariko onena eskaintzen du. Ez du uste, 1848ko kanpaina topografikan zehar Loupot Kapitainak mendi honen tontorrera lehenengoa igotzean izango zenik, baina lehenengo igoera dokumentatua da.Mendi honen hego muturra bigarren mailako muinoak hiru haran menperatzen dituena: Cap de Longoa,Piau-Engalykoa eta Campbieilekoa. Mutur horretan Cap de Long Hourquetteko igotzen den ertza Lentillakoarekin elkartzen da. Horri Lentilla tontor edo Hego-Hegomendebaldeko Campbieil deitzen zaio.Pascal Ravieren liburu berrian "L'aventure du Néouvielle" lentilla (arveja, vicia pyrenaica) landare belarkara igokaria dela eta dilista antza duela esaten da Campbieil haranean, Gedreko isurialdea, naro izanik.

Mendi honen historia hirumilako tontorra kontuan hartzeko, Guadiana ur-ibilgu jarraitzen dela dirudi, batzutan agertzen eta batzutan desagertzen dela adierazpen garbia eman gabe.Era berean, tontor nagusiaren izena duda mugan dago Campbieil eta Badeten artean. Aipatu behar da Badet tontor hurbilari gauza bera gertatzen zaiola.Gainera, 1927an" Commission de Topographie et de Toponymie de la Fédération de Sociétés Pyrénéistes ak agintzen zuen Camp Biélh izena erabiltzeko.

Robert Ollivieren "Guide des Pyrénées Centrales. Vol II" Campbieilhen hegoaldeko tontorra aipatzen zen altuerarik gabe.1975ean Sabino Echeandiaren hirumilako zerrenda Pyrenaica aldizkarian Lentilla tontor bezala 3066 m. agertu zen . Gero 1978an J.M.Feliuren bigarren zerrendan Lentilla bezala eta 3256 m. 1980ko Jolfreren zerrendan ez da agertzen hau "Revue Pyrénéenne"n argitaratu zen. Buysek 1986ko "Muntanya" aldizkarian agertutako bere lehenengo zerrendan jada Lentilla tontorra biltzen du, nahiz eta 3044 metroko altuera eman, datu hau IGN frantziarren mapatik atera zuen; hori dela eta,Lentilla tontorra ertz betean kokaturik dago.Halaber, 1988ko "Pyrénées"aldizkarian eta bere lehenengo liburuan bai erderaz bai frantsesaz ere agertzen da HHM Campbieil izenarekin eta 3157 m.

HHM Campbieil edo Lentilla Cambieil tontorretik ikusita (Egilea: Jesús Mari Linaza)


Orduan ustekabea agertzen da Buyse liburuaren hirugarren argitalpenean zerrendatik at dago, bere egilaren arabera gorunea eskasa zuelako Campbieil tontor nagusiarekin alderatuz.Gainontzeko koten zerrendan baztertzen da 1049 zenakidunarekin.1996ko Miguel Anguloren liburu bildumak"Pirinioak 1000 igoerak.III.alen" ontzat ematen du desagerpena. Miquel Capdevila ez dago ados horrekin eta horrela esaten du 1997ko bere liburuan "Hirumilakoak 30 egunetan", non tontorra mantentzen duen. 2004 urtean Desnivel argitaletxeak Lluis Borrasen "Pirinioetako hirumilakoak.gida praktika.213 tontorrak. Fitxa teknikak" liburua argitaratzen du. Honetan Buysaren hirumilako zenbakia,212, batean gehitzen da. Hala da, berriro HHM Campbieil agertzen da. Horretatik 213. hirumilakoa dator. Zenbaki honek hainbat piriniozale harritu du. Luis Alejok "3000ko Gidan" Campbieil aurrez tontorra aipatzen du.

Campbieil tontorra Lentillatik (Egilea: Jesús Mari Linaza)


2010ko abuztuaren hamarrean, Jesús Maria Linazak HHM Campbieilen goragunea neurtzen du gpsgailuz. Hau 18 metrokoa izan zen eta tontorrerako altuera 3165 m. izan zen.

Hurrengo esteka ekintza kontsulta daiteke:
Campbieil SSW o Lentilla.

Datu teknikok:

Campbieil...... 31T x:264527 y:4741943 z:3182m
Lepoa........ 31T x:264333 y:4741723 z:3147m
Lentilla....... 31T x:264302 y:4741609 z:3165m

Frantziako IGNaren kartografiak punto honi 3157 metroko altuera ematen dio.

FTer (Fidelek itzuli du)

lunes, 22 de agosto de 2011

HIPOLITO MAESO RUEDA.

3000 metroko zifra magiko eta apetatsuak hainbat mendizalek, Pirinioetako mendikatea liluraturik, zifra borobila duten tontor guztiak lortzen saiatu direla egin du.Piriniozaletasunaren hasieratik zerrenda asko izan dira. Baina gaur egun lleidako Centre Excursionistaren zerrendarekin batera Buyseren 212 hirumilakoa dago. Mamu harrapatzaile taldea zerrenda hau osatzen saiatzen da. Buyseren taldeak proposaturiko arau objektibo bakarra erabiliz: gutxienez 10 metroko gorunea izan dadila. Arau hau kontuan hartuta tontor "berriak" aurki edo aipatutako gorunea bete ez dutenak ezaba ditzakegu. Hau dena, GPSgailu herrikoiek ematen diguten erreztasunari esker altuera neurriak egiteko.

Gero eta mendizale gehiagok Pirinioetako hirumila metro gorako tontorrak igo dituzte. Batzuek azpimarratzeko meritua lortu dute Jordi Farre eta Jesus Almarzak, CELko kideak, 1998an zehar lortu zituzten. Marta Alejandrek, bi mendizalekin batera, 52 egun jarraian, 2010ko iraila eta urrian bitartean, lortu zuten.

Alde batetik, 2005ean Javier Fernándezek 16 urteko mutil valentziarra hirumilako zerrenda bete zuen. Beste aldetik Tartareuko (Lleida) Lluis Garrafe "gaztea" zerrenda bukatzear dago ¡80 urteekin!.

Baina blogean sarrera hau Hipolito Maeso alpinistari eskaini nahi diogu. madrildarra jaiotzez, baina piriniozale adopzioz, sekulako igoera eta eskalada asko ez ezik gure ustez balentria berdintzeko zaila ere egin zuen, hau da, 34 egun jarraian zerrendaren 212 hirumilako egin zituen, osorik oinez eta gehienak bakardadean.

Hipolito Maesok, 1999ko udan, 50 urte bete zituen urtean, igoera guztiak egin zituen eta erakutsi zigun ez zela mendilerro exotikoetara joan behar lehenego mailako balentria alpinistikoa egin dezan. Bere ibilbidearen kontakizuna berak argitaratuko liburu batean agertzen da "Que bonitos son los Pirineos", gaur egun nahiko zaila da liburu hori aurkitzea.

Zoritxarrez, bost urte beranduago, 2004ko uztailean, Hipolito Maeso Roberto Vazquezekin batera hil zen Alpeetako Dufour tontorrera igo ondoren. Jaitsiera ekaitz gogorra eta haize bolada bortitzek harrapatu eta betirako eraman zituzten.

Oraindik Pirinioetan egin daitezkeen balentriaz gain hirumilako zerrenda osatzeko ekarpenez azpimarratu nahi ditugu. Horrela, aipatutako liburuan hainbat azalpen agertzen dira hirumilakoei buruz. Clot de la Hount-eko orratz misteriotsuez, konturatu gabeko zapaltzen diren tontorrez (hamar metroko gorune ote dute?),212ko zerrendan Lentilla tontorra edo HHM Campbieil ez sartzeaz, Pale Crabouneseko hiru tontor posiblez, Lezateko ertzean dauden orratz batzuen garrantzi eskasaz, Argaroteko bi tontorrez ( Alpina argitaletxeko mapa berrian agertzen direnak eta mamu harrapatzaileok hirumilako berria baieztatu duguna) edo non dagoen Goiko Russellen benetazko tontorraz.

Hipolito Maesok idatzi zuen liburuaren azala bere ibilbidea kontatuz.


Liburu bereko kontraportada.


Zalantzarik gabe, mamu harrapatzaileen taldean parte hartu balu ohore handia izango litzatekeen guretzat.

Carles (Fidelek itzuli du)

HIRUMILAKO MAMUAK:HEGO EKIALDEKO ALGAS

Panticosako bainuetxearen gainean kokatzen diren mendiek betidanik toponimia nahasia izan dute. Baliteke Sallent eta bainuetxetik ikusita eskaintzen dituzten itxura ezberdinak izatea, bere identifikazio zaila izanik. hau gutxi izango balitz bezala aitzindari frantziarrek egin zuten tontor izenen interpretazioak ez zuen batere lagundu. Adibidez Argualas tontorrari deitu zaio: Algas, Arollas, Aruales; Garmo Negrori: Aruales, Arnales,Pundillos eta Algas gixajoari, bainuetxetik ikusten ez duena; baina tontorrik deigarriena dena Sallentik ziur aski aurreko guztiak eman zaizkiola. Honekin batera pico de la Bandera tontor seinalatua da Karmengo ama birjinaren eguna, Uztailaren 16a, tontor honetan Argualasen igoera ospatzen zen banderatxo bat ipiniz tontorrean.

Argualas tontorra, talde honen malkartsuenik, Argualas tontorrarekin lotzen da ekialdetik mendebaldera doan gandor zorrotzaren bidez. Horretan bi erdiko tontor irten dira. Algasetik gertuena, bien arteko garaiena, Buyseren gainontzeko koten zerrendan 1010. zenbakidun agertzen da. Algasetik ehun metrotara kokatzen da.

2007ko abuztuaren 15ean, Joseba Calzada Ipar Algasetik Argualasera doan gandor osoan ibili zen arroil eta orratzak neurtuz. Horren ondorioz aipatutako kotak 11,3 metroko gorunea du mendebaldera, Algasen alboa, eta 21,4 metrotakoa ekialderantz, Argualasen alboa, GPs gailuak neurtutako altuera 3022,7 m. izan zen.

Garmo Negro magaletik ikusita Algas-Argualas gandorra(argazkilaria: Joseba Calzada)


Alde honetako xehetasun geografikoa (iturri: SITAR)


Ikus daiteke Algas tontorretik hiru gandor ateratzen direla eta tontorretatik distantzia laburrera hirurek goragune bat dutela.

Hori dela eta, bigarren mailako koten artean Ipar Algas sartu da. Kota honek ez du Buysek jarritako hamar metroko araua betetzen (Algaserantz 7,5 metroko gorunea da) baieztatu da.Argualaseko gandorrean, hemen aipatzen dugu Hego Ekialde Algas eta gainontzeko Hego mendebaldeko gandorra 3007 metroko kota bat dago orain arte neurtu ez duguna baina dirudi hamar metrokotik gertu dagoela, 1008 besteko kota da. Harritzekoa da Algas inguruko hiru sateliten artean gorune gutxiagoa aukeratuko litzatekeela zerrendan agertzeko, Ipar Algas hain zuzen ere.

Aipatu behar da Aragoian proposatuko izena Algas tontorrerako "Algás" dela.

Ekintza kontsulta dezakezu hurrengo estekan:
Hego ekialde Algas.

Datu teknikoak:

Algas S.E. :............. 30T x: 723476 y: 4738826 z: 3022,7
Aragoiko lurralde informazio zerbitzuak 3013,45 metroko altuera ematen du.

FTer (Fidelek itzuli du)

martes, 7 de junio de 2011

CHAUSENQUEREN ZERRENDAKO HIRUMILAKOAK(1854)

Vincent de Chaunsenquek(1782-1869), XIX. mendearen lehenengo erdian, Ramond-ek eraginda, itsatsotik itsasora Pirinio frantziaren esplorazio zehatsa egin zuen. Era berean, hurrenez hurreneko guden gorabeherak utzi zintuenean, lurralde espainiarrean ere ikerketak egin zituen. 1824an Vignemalerako ahaleginean, gaur egun bere izena duen tontorra igotzea lortu zuen Petit Vignemaleren gandorra jarraituz, igoera hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.Zailena egin eta gero ez ziren Pique Longuera pasatzera ausartzen, izotza ez zapaltzeagatik.Garai hartan glaziarrek errespeto handia ematen baitzuten.1847koan Neouvillearen lehenengoa.

1834an Pirinioen osotasunei buruzko lan handia argitaratzen du.1854an eguneratzen du bi aletan:""Les Pyrénées ou voyages pédestres dans toutes les Régions de ces montagnes depuis l'Océan jusqu'à la Méditerranée" izenburupean.Jatorrizko liburuak Frantziako liburutegi nazionalaren webgunean kontsulta daitezke [1.alea] eta [2.alea].

Egia da Chausenquek ez duela hirumilako zerrenda mehatsik egiten, baina bere lanaren eranskinak altitude zerrenda ez mehatsik agertzen da, herri,lepo eta tontorrez osaturik; horretan tontor zenbaki dezente agertzen dira eta horien artean hirumilakoak ere bai. Ezaugarri deigarria da altuerak metrotan eta toesetan agertzen direla neurketaren egilearekin batera. Horregatik, lan bilduma ezin hobea da aurrekotasun aditu batzuek egindakoa.

Balizko kasuan, garai hartan , norbaiti hirumilakoak interesatu balizkio, ez dago zalantzarik zerrenda horretatik bere helburuak atera zituzkeen.Bestalde zerrenda honek argi eta garbi erakusten digu zein egoeratan zegoen mendilerroko altitude goreneko ezaguera garai hartan.Zerrenda honetan falta denak azaltzen du zenbat falta zen artean mendilerroan esploratzeko.

Deigarria da jarraian eskaintzen den tontor zerrendan Peytierek altuera neurri zehatzak egin zituena.Hemen bere lan-geodesikoren profesionaltasuna azaltzen da eta mende hartako bigarren erdian oinarria izango da estatu nagusi frantziarren mapa egiteko. Hau guztien berri eman zuen Chausenquek. Honek esaten du neurririk zorrotzenak Coraboeuf koronel, Peytier kapitaina eta Testu eta Hossard tenienteek egin zituztela, beste batzuek egindakoak ere eskaintzen ditu.
1850an inguru zeintzuk hirumilakoen errolda egin ziren ikus ditzagun.Chausenqueren taula ( bigarren aleko 326. orrialdetik 332. orrialdera) errepikatzen dugu berak idatzi zuen bezala. Altuerak metrotan eta toesetan azaltzen ditugu komentario batzukin batera izenak argitzeko.

Le Mont-Calm3030m1580tCoraboeuf 
 3157m1620tReboul 
Pique d'Estats3141m1612tCoraboeuf 
 3251m1668tReboul 
Pique Fourcanade ou Maïl d'Espouïs2882m1479tPeytier 
 3058m1569tReboul 
Crête de la Maladette à l'ouest des Pics3171m1627tCharpentierMaladeta Mendebaldeko tontorrei buruzkoa da
Pic Occidental, glacier3312m1699tPeytierMaladeta tontorra da
Pic de Malahitta, glacier3354m1721tPeytierMaldito tontorra da
 3483m1787tReboul 
Pic Oriental de Néthou, point culminant3404m1780tPeytier 
 3580m1837tReboul 
 3370m1729tTchihatchef 
Pic de Carbious, vallée de Lys, glacier3177m1630tReboulCrabioulesetako tontorra
Tuc de Maupas, glacier3110m1595tPeytier 
 3148m1615tReboul 
Pic Quartau, glacier3143m1613tPeytierGourgs Blanc da
Pic Quayrat, glacier3059m1569tPeytier 
 3089m1585tReboul 
Pic Posets ou Pic Poleto, Val d'Astos, glacier3367m1728tPeytier 
 3438m1764tVidal et Reboul 
Perdighero, montagne3220m1652tPeytier 
Pic Pétard3177m1630tPeytierGran Bachimala da
Pic de Hermitans entre le val de l'Asto et Louron3029m1554tVidal et ReboulHermitans izena Gourgs-Blanc-erako ere erabili den arren, hemen Clarabide tontorrari dagokio
Pic de Thou3023m1551tPeytierLustou da
Pic de Batoa ou de Biedous, Punta de Souelsa3034m1557tPeytierCulfreda tontorra Harritzekoa da Suelza tontor honekin nahastea
 3052m1566tVidal et Reboul 
Le Mont-Perdu, glacier3351m1719tPeytier 
 3436m1763tRamond 
Le Cylindre, glacier3322m1704tpeytier 
 3333m1710tRamond 
Pic de la Cascade ou extrémité de la Plateforme, glacier3276m1681tRamondMarbore tontorrari buruzkoa da
Le Taillon, glacier3146m1614tPeytier 
 3214m1649tVidal et Reboul 
Montagne de Troumouse, glacier3086m1583tPeytierPeytierrek gaurko Troumouse tontor adierazten du erpin geodesikoa. La Munia Baliteke Vidal eta Reboulek punturik gorena adieraztea:La Munia
 3200m1642tVidal et Reboul 
Cambielle, montagne, glacier3174m1628tPeytierCampbieil da
 3235m1660tVidal et Reboul
Pic Long, glacier3192m1638tPeytier 
 3251m1668tVidal et Reboul 
Neouvieille, montagne, glacier3091m1586tPeytier 
 3155m1619tVidal et Reboul 
Vignemale, montagne, glacier3298m1692tPeytier 
 3356m1722tVidal et Reboul 
Pic de Badescure ou Costerillou, glacier3148m1615tVidal et ReboulBalaitus da
Pic de Baretous, glacier3146m1613tPeytierBalaitus ere bai. 1825an Peytier eta Hossardek lehenengo igoera lortu zuten hurrengo urtean egonaldi eginez
Pic d'Arrieugrand3003m1541tVidal et ReboulPalas tontorra da
Som de Séoube, montagne3132m1607tJunkerBerriro Balaitus baina hemen 1790an neurtu zen
 


Ikusten dugu Balaitusi emandako izen ezberdinak Chausenquek tontor ezberdintzat hartzen duela. Hemen aipa liteke Beraldik mendiaren hogeita hamaseiko izen zerrenda ematen duela.Ez da harritzekoa horri lotuta nahastea zenik nagusi, ondoko zerrendetan aurkitu baitugu(UECko zerrenda ikusi).Vidal eta Reboulek hartutako altuerak, gehienetan handiagora, Tarbesen hasierako datuaren akatsa dela eta.

FTer. Fidelek itzuli du