viernes, 6 de mayo de 2011

Hirumilako Mamuak: Cap de la Coma de Riufred.

Pirinioetako hirumilako ekialdeagoak Andorrako atarian kokatzen dira.Pica Estaseko mendigune adierazgarrian, Catalunyako mendirik altuena baita.Gutxiko hedadura izanik, hirumila metro gorako eremu hau lehenengotariko bat izan zen esploratzen. Horrela 1825ean, Frantziako mapa egiteko,Coraboeuf eta Testu Montcalm-era joaten dira; izan ere, tontorrean lehenengo mailako erpina kokatzen dute.Han bertan "Izotz txiki aroaren" une gorenean aste osoan zehar etengabeko elur-ekaitzak pairatu zituzten bere kanpin-dendatik atera ezinik.1864an Russellek Pica de Estats bisitatu zuen, baliteke aipatutako bi ofizial geodesikoek lehenago bisitatzea , zeren Montcalm-etik Pica de Estatsera distantzia laburra eta sarbide erraza baita.Beraldiaren ustez geodesikoen igoera Montcalmera lehenengo dokumentaua da baina Alain Bournetonek bere artikuluan "Deux siècles d'ascensions au Montcalm-Pique d'Estats" argitaratzen du Candolle botanikoaren memoria bidaiaren arabera, honek 1807ko uztailaren 17 an Montcalm tontorra lortu zuen Simon Faure mendi-gidaiarekin batera. Artikulu hau 1999 urtetik 2000 urtera argitaratu zen lau zatitan, Pyrénées aldizkarian 200 zenbakidunetik 203 zenbakidunera hain zuzen ere.

Montcalm eta Pica de Estatsen arteko tontorrak gandor guztiz etzan da.Honek ekialdera Riufreteko goi-ibarra eta mendebaldera Estatseko Cometa banatzen ditu. Gunerik baxuena Riufret-eko lepoari esaten zaio. Banalerro honetaz arituko gara. Uda garaian harritsuen arteko maiz igarotako bide zabalak bi tontorrak lotzen ditu. Altuera mantentzen ahaleginduz, bideak albo batera uzten du gandorreko muinoa.

1998ko bostgarren argitalpenean gastelaniaz Buysaren liburua "Pirinioetako hirumilakoak" 54.atalan (537. orrialdean) iradokizu erregistoa agertzen da. Bigarren puntuan, Castellar del Valleseko Josep N Torrasek 3041 metroko kota baliozkotzat ematen du eta IGN-Faren arabera Riufred lepotik gertu dago. Buysaren zerrenden barruan muino hau 1117 zenbakidun gainontzeko kota agertzen da, IGN frantziarrak 3041 metroko altuera ematen dio kota honi.Luis Alejosek kota hau gainetik aipatzen du Pirinioetako hirumilakoen gidan.

Aipatutako Alain Bournetonen artikuluan [Pyrénées nº 202, p.133], egileak proposatzen du 3041 metrotako kotari Simon Faure izena eman zaiola eta birbataiatzea Verdaguer Tontorra Candolle Tontorra izena emanez. Honekin batera esaten du kokapen bat bilatu behar del Coraboeuf eta Testa izenak iraunarazteko. Era berean, Gabarrou izena gehiegi erabiltzea dela, batez ere 1932 urtetik baino lehenago d´Ussel eta Arlaud Pica d´Estats ekialdeko ertzatik ibili ziren, hauxe da Pere Gabarro baina aurrekoa. Aipatu behar da tontor bikotzaren lehengo bisita, non geodesiko erpin kokatu zen, militar espainarrek egin zutela.

2007ko azaroan,Castellar de Valleseko Centre Excursionistaren aldizkariak, 470 zenbakia 14.orrialdean, alegia, Josep M. Torrasen artikulua argitaratzen du, non 3041 metroko kotara bisita deskribatzen duen. Honetan Buysek ezarritako irizpideak hirumilakoak onartzeko soberan betetzen duela ziurtatzen du.

Mamu-harrapatzaileak kota hau, mendiguneko batzuekin batera agendan geneukan baieztatzeko, 2008ko martxoaren 13an Lluis Montanen e-posta jaso genuenean aipatutako artikulua azpimarratuz.Hau eskertzen dugu.

Era berean, FEECaren Vértex aldizkaria 2008ko març-abril 217.zenbakia zuzendaritzako gutun atalean (4.orrialdea) Josep M. Torras Hometen mezua agertzen da Un nou tresmilaren izenburuarekin. Mezu honetan laburki adierazten du hirumilako berria dela

Cap de la coma de Riufred Montcalmetik (Argazkilari: Lluís Muntan)


2009ko abuztuaren 20an Joseba Calzada toki honetara abiatzen da eta bisita honi dagozkion GPS neurriak hauxe dira: kota honentzako altuera 3044,6m. (IGN-Faren arabera 3041 m.eta ICCaren 1:5000 kartografiak 3040,3 m. ematen dizkio mendi honi).Montcalm-en aldetik, hau da iparraldera, Riufret lepoak(2978 m.) gorunea markatzen du eta Pica de Estatsen aldetik GPSak 14,2 metroko gorunea ematen du(ICC 1:5000 eskalaren arabera 10,7 m. dira).

ICCaren kartografia 1:5000 eskalan


Puntu honetako Josep M Torrasek aukeratutako katalan izena Cap de la coma de Riufred, puntu hau guztiz Ariegeko departamentuan kokaturik dagoenez: Cap de la coume de Riufret.Orain arte dirudien altuerik zehatzena ICCk emandakoa dela 3040,3 metrokoa alegia.

Cap de la coma de Riufred Riufre lepotik ikusita (Argazkilari: Martín Garmendia)


Cap de la coma de Riufred Pica de Estats-etik (Argazkilari: Joseba Calzada)


Hurrengo esteketan ekintza kontsulta dezakezue:
Cap de la coma de Riufred.
Cap de la coma de Riufred Soulcemgo urtegitik.

Datu teknikoak:
Cap de la coma de Riufred :............. 31T x: 369093 y: 4725470 z: 3044,6
Cap-Pica de Estatseko lepoa :............ 31T x: 368983 y: 4725431 z: 3030,4

FTer (Fidelek itzuli du)