lunes, 22 de agosto de 2011

HIRUMILAKO MAMUAK:HEGO EKIALDEKO ALGAS

Panticosako bainuetxearen gainean kokatzen diren mendiek betidanik toponimia nahasia izan dute. Baliteke Sallent eta bainuetxetik ikusita eskaintzen dituzten itxura ezberdinak izatea, bere identifikazio zaila izanik. hau gutxi izango balitz bezala aitzindari frantziarrek egin zuten tontor izenen interpretazioak ez zuen batere lagundu. Adibidez Argualas tontorrari deitu zaio: Algas, Arollas, Aruales; Garmo Negrori: Aruales, Arnales,Pundillos eta Algas gixajoari, bainuetxetik ikusten ez duena; baina tontorrik deigarriena dena Sallentik ziur aski aurreko guztiak eman zaizkiola. Honekin batera pico de la Bandera tontor seinalatua da Karmengo ama birjinaren eguna, Uztailaren 16a, tontor honetan Argualasen igoera ospatzen zen banderatxo bat ipiniz tontorrean.

Argualas tontorra, talde honen malkartsuenik, Argualas tontorrarekin lotzen da ekialdetik mendebaldera doan gandor zorrotzaren bidez. Horretan bi erdiko tontor irten dira. Algasetik gertuena, bien arteko garaiena, Buyseren gainontzeko koten zerrendan 1010. zenbakidun agertzen da. Algasetik ehun metrotara kokatzen da.

2007ko abuztuaren 15ean, Joseba Calzada Ipar Algasetik Argualasera doan gandor osoan ibili zen arroil eta orratzak neurtuz. Horren ondorioz aipatutako kotak 11,3 metroko gorunea du mendebaldera, Algasen alboa, eta 21,4 metrotakoa ekialderantz, Argualasen alboa, GPs gailuak neurtutako altuera 3022,7 m. izan zen.

Garmo Negro magaletik ikusita Algas-Argualas gandorra(argazkilaria: Joseba Calzada)


Alde honetako xehetasun geografikoa (iturri: SITAR)


Ikus daiteke Algas tontorretik hiru gandor ateratzen direla eta tontorretatik distantzia laburrera hirurek goragune bat dutela.

Hori dela eta, bigarren mailako koten artean Ipar Algas sartu da. Kota honek ez du Buysek jarritako hamar metroko araua betetzen (Algaserantz 7,5 metroko gorunea da) baieztatu da.Argualaseko gandorrean, hemen aipatzen dugu Hego Ekialde Algas eta gainontzeko Hego mendebaldeko gandorra 3007 metroko kota bat dago orain arte neurtu ez duguna baina dirudi hamar metrokotik gertu dagoela, 1008 besteko kota da. Harritzekoa da Algas inguruko hiru sateliten artean gorune gutxiagoa aukeratuko litzatekeela zerrendan agertzeko, Ipar Algas hain zuzen ere.

Aipatu behar da Aragoian proposatuko izena Algas tontorrerako "Algás" dela.

Ekintza kontsulta dezakezu hurrengo estekan:
Hego ekialde Algas.

Datu teknikoak:

Algas S.E. :............. 30T x: 723476 y: 4738826 z: 3022,7
Aragoiko lurralde informazio zerbitzuak 3013,45 metroko altuera ematen du.

FTer (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios: