lunes, 27 de diciembre de 2010

HIRUMILAKO MAMUAK: LEHENENGO KONTSEILARIA.

Neouville-Pin Longeko mendigunea osorik lurralde frantziarrean kokatzen da.Bere granito-gandorrak zeruaren aurka ebakitzen dira eta bere haranetan ezin konta ahala lakuen urdin eta berdeak dir dir egiten dute.

1787ko abuztuan Reboul eta Vidalek Turon de Neouvilleko tontorra zapaltzen dute. Haiek Neige-Vieille de Caplongue izena eman zioten. bere gidaria S. Guicharnaud izan zen. Bi adituen asmoa tontorrik altuenera igotzea zen; Neouvillera hain zuzen ere. Aldea ezagutzen duen edonor ez du haiek Turonen geratzeak harrituko, Hiru Kontseilari Mendiaren zeharkaldia saiatu gabe. Bestela, Neouvilleko Hego-Hegomendebaldeko ertzearen oinarrian kokatuko liratekeen. Neouville edo Pic d´Auberteko tontorra 60 urte beranduago zanpatuko da.1847ko uztailaren 10ean, Chausenquek, Bastien Teinturier gidariarekin batera, punturik altuena lortzen du Glera eta geroago bere izena emandako izena arrakalatik. Chausenquek 65 urte ditu.Jakinminez,ez Reboulek ezta Vidalek ere ez ziren Pirinioetako lehenego hirimilakoa igotzeaz konturatu; izan ere, hauek 1619 toesen altuera eman zioten Turoni. Hala da, oraindik urte batzuk falta ziren metroa luzaeraren neurri bezala har dadin.

Turon de Neouville Hiru Kontseilari Gainarekin lotzen duen gandorrean hiru muinoak aurkitzen dira, hiru aholkulariak, Robert Ollivierek "Guide de los Pyrénées Centrales II. alean" adierazten duenez hauek mendiari izena ematen diote. Hala ere, Henry Beraldiaren "Cent ans aux Pyrénées" liburuan esaten da izena horrela dela Baregeseko hiru ehiztariek Neouvilleko arrakalan bilera edo kontseilua egin zutelako. Hiru ehiztari hauek Hiru Kontseilari mendi tontorrera igotzean izango lirateke...eta Turonekin loturik gandorra behin ikusiz gero bide beretik bueltatu. 1891ko abuztueren 3 H. Brulle, Celestin Passet eta De Monts-ek gandor horretan zehar ibili ziren lehenengo aldiz. Haiek Hiru Kontseilari Gainari Petit Turon esaten diote.

1900 eta 1906 urte bitartean Leon Maury, Denis Eydoux eta Saint Saud konteak mendiguneko toponimoaren azterketa osoa egin zuten. mendi honen antzinako izena "Soum de Maniportet" zen,bere oinean zegoen glaziaren izena, hauxe baitzen. Maniportet pasabide txarra esan nahi du eta dudarik gabe Neouvilleko arrakalari erreparatzen dio. Izan ere, noizean behin Gleratik Cap de Long-era pasatzeko erabiltzen zen igarobide hori.Hainbeste aldiz bezala, ez zitzaien Commission de Topographie et de Toponymie de la Fédération de Sociétés Pyrénéistes egindako fundamentuzko aholkuei kasurik egin; horregatik antzinako izena galdu zen. Toponimo-lanen zehats mehatseko zerrendatzea L. Mauryren "Les noms de lieux des Montagnes Françaises", París, 1929.liburuan aurki daiteke.

Buysaren aparteko kotaren zerrendan ez da hiruretik ezta bat agertzen. Guk ordena gorakoa erabiliko dugu, horregatik mendebaldetik ekialdera izango dira: Lehenengo, Bigarren eta Hirugarren Kontseilari. Dena dela, aipatu behar da "Pirinioak 1000 igoera II.alea" agertzen den M.Angulok egindako krokisa Lehenengo Kontseilua dagoela 3010 metro eta 15 metroko gorunea izanik.

2007ko uztailaren 31n baieztatu zen muino hauen mendebaldena dagoenak, txikienak alegia, 3035 metroa dituela eta Turon de Neouvilletik banatzen den leporantz 32 metroko gorunea duela, beste alderantz, Bigarren Kontseilarirantz goruneak 14 metro dituela. Era berean, Bigarren Kontseilari neurtu zen, bere altuerak 3023 m. eman zituen, Lehenengo Kontseilarirantzko goruneak 18 metro zituen eta 9 metrokoa Hirugarren Kontseilarantzkoa, hurrenez hurren.

Hiru Kontseilari Tontorretik ikuspegia. Turonekin lotzen duen gandorra Lehenengo Kontseilaria orratza ikus daiteke. (egilea: Igertu)


trois Conseillers iparraldetik. Lehenengo Kontseilari tontorretik eskubira dago. (egilea: Igertu)


Ekintza hurrengo estekan kontsultatu dezakezue:
Igertu : Trois Conseillers

Datu teknikoak:

Primer Consejero :......... 31T x: 263972 y: 4746247 z: 3035
Segundo Consejero :........ 31T x: 264014 y: 4746280 z: 3039,1
Pico Trois Conseillers :... 31T x: 264120 y: 4746313 z: 3045

FTer (Fidelen itzulpena)

No hay comentarios: