viernes, 27 de enero de 2012

HIRUMILAKO MAMUAK. IPARRALDEKO CRABOUNOUSE.

Pic Longeko itzalpean, ipar isurialdean, Tourrat(izoztua patois hizkuntzan) lakua aurkitzen da.Aurreko mendearen erdira arte, gaur egungo ia desagertutako ipar glaziarraren eroritako izotz-puskek lakuaren ur berde hitsak zeharkatzen zituzten. Bere kokapena dela eta, Pirinioetako leku ezezagunetako batean, toki honek lehenengo bisitak oso berandu jaso zituen.Hala da, hirumila metrotik gorako tontor zirkuaren erdian, Pragnèresetik bere sarbide natura Barradako haranetik Érès Lits eta Marraut arroileko irtengun zailek babesten dute. Ate sarrera arruntagoak honako hauek dira: Pierrefitte lepoa Luz gainean dagoen Villenave herrixkatik iristen da, Baregesetik Rabiet lepoa hemen dago kokaturik Packe doaneko aterpea(Pirinioetako bigarren aterperik zaharrena, lehenego bezala, hau da Tucarroyarena, Lourde-Rocheblavek diseinatu zuen) eta Cap de Longetik Bugarretako Hourquettea.

Tourrat lakueko mendebaldera granitozko erliebe handiak ixten du arroa. Horrek ez du tontor handirik sortzen, Aldeari Crabounouse esaten zaio eta hiru muinoa ditu ia altuera berekoa.Handienetik, Crabouneseko Paletik, mendebalderantz gandor garrantzitsua sortzen du, honetan ahaztutako tontorrak Pic de l´Espade eta Picd´Estragne kokatzen dira.Iparralderantz granitozko gibelaldea mantso-mantso jaisten da Rabiet lakueko hurrentasuneraino, honek Crabouneseko gandor izena du.Gibelalde honen mendebaldeko isurialdea oso malkartsua da eta horietan guztiz ahazturik ibilbidea dago. Horrek Érès Litseko zirkutik goiko aldera iristen da lehenagp Crabouneseko laku eta errekatik pasatuz.

Crabounouse izena, baita Carbounouse ere, hegomendebaldeko isurialdean dauden grisaurdinak harrietatik omen dator."Carbon" latinetik,"crabou" gasconez [Robert Aymard. Toponymie des trois milles].

Alde honetako isolamenduaren ondorioz lehenengo igoera oso berandu gertatu zen.1868ko Russellen aipamena eta État-Majoreko mapan agertzen zen arren, ez da bere tontorra zapaldu, bere auzikidekin batera, Bugarret eta Dent d´Éstibere-Male, 1890ko abuztuaren 13an ,Brulle eta De Monts lehendabizikoz tontorrera igo ziren, Celestin Passet eta Bernat-Salles gidariak izanik. Brullek aurkitutako bost tontorrak berarizko aipamen egiten du.

Hirukoteko ipar muinoak, Buyseren 1045 gainerako kota, ezarritako premisak betetzen ditu, hau eta tontor nagusiaren arteko arrail txiki dago. Luis Alejosek Pale de Crabounouseko aurretontorra dela esaten du. Era berean, hirukote Miquel Capdevilak eta Hipolito Maesok aipatzen dituzte, batak eta besteak bere bidetik desbiderantzen dira ipar tontorra zapaltzeko.

Crabounouse eta Ipar Crabounouse Pic Longeko mendebaldeko gandorretik (Egilea: Joseba Calzada)


2008ko uztailaren 27a Joseba Calzada eta Agustín Bakaikoa Crabounouse eta Bugarret tontorretan zehar ibili ziren. Erdiko tontor eta ipar tontoraren arteko arroilaren neurketak 11 metroko gorunea ematen du.

Crabouneseko tontorretako tracka (Egilea: Joseba Calzada)


Datu teknikoak:

Ipar Crabounouse...... 31T x:262098 y:4743396 z:3021,5m
Lepoa................ 31T x:262049 y:4743336 z:3010,5m
Crabounouseko Pale.... 31T x:261976 y:4743272 z:3028m

Hurrengo estekan kontsulta egiteko:
Ipar Crabounouse.

FTer (Fidelek itzulpena egin du)

No hay comentarios: