miércoles, 5 de junio de 2013

Izan ez ziren hirumilakoak.

Han eta hemenka, urrezko pipita sakabanatutak bezala, testu piriniarren barruan hainbat hirumilako sortzen dira, ondoren izan ez zirenak .Aitzindarien grinak tontor altu berriak aurkitzeagatik mendien altuerari buruzko zerbait gehiegikeria ekartzen du Altuera batzuk gutxi gorabera neurtu ziren beste batzuetan baliabide zehatzagoekin erabili ziren Bien arteko ezaugarri komunak dira bait une luzean, bait une laburrean noblezia piriniarrean agertzen direla. Ondo ulertuta: noblezia altimetria.

Aipatutako tontorrak birpasatuko ditugu. Batzuk ez dugu aurkeztu behar, denboraren poderioz mantendu egin dira. Beste kasu batzuetan bere izena ahaztu egin da. Prozesu honen barruan, altuera zehatzak ematea gaur egun jarraitzen da eta orain dela gutxi hirumilako zerrendetatik tontor batzuk desagertu dira altuera ez emateagatik.

Jarraian Pirinioetako esplorazio garaiera bidaia bat izango da. Logikoki tontor batera lehenengo igoera egin nahi zuten edo altuera eman nahi zuten izenak agertzen dira.


Hirumilako faltsuak karekizko mendigunean.
Monte Perdidoko inguruetan, Ramondek abesturik, leku bat da nonbait hirumilakogaiak asko dira baina gero bidean geratzen dira. Hau guztiz logikoa da Pirinioetako aldeen artean lehenengotarikoa izan baitzen zehatz mehatsetako ikerketa egitean.Ez da harritzekoa hemen Franz Schraderen izena agertzen denik, izan ere, mendiguneko mapa zehatsa lehena egitea izan zen.

Escuzanako Tontorra 3050m.
Gaur egun Escuzana izena ematen zaion tontorraren altuera 2848 metrokoa da.Schrader lehenegoa izan zen gehiegizko altuera Escuzanari ematea CAFen 1875ko urtekarian. 1875eko abuztuaren 23an Gabietoura igoeran zehar eta Célestin Passetekin batera, esaten du: "Salarons haranari dagokion, hauxe da eskema: eskubira Escuzana Tontorra (3050m.) Gabietou baina pittin bat altuagoa katedralako orratz bat bezala altxatua" Zeri buruzkoa da Schrader? Ipar glaziarrean igoera egin ondoren Ekialdeko Gabietou Tontorra lortzen dute, eta hortik, deskribapena egiten du. Argi dirudi Mendebaldeko Tontorra deskribatzen duela zerbait altuagoa eta itxuraz zorrotza bere punta bikitik ikusita.
Gutxi iraungo zion altuera benetako Escuzana Tontorrari. 1878ko irailaren 10rean, Alphonse Lequeutre, Henri Passet gidariarekin batera, Schraderek aipatutako tontorrera abiatu zen. Hemen daude 1878ko CAF-eren urtekarian argitaratuko bere ondorioak: "Mendi hau nire laguna Schraderen mapa agertzen da Pic de la Gatère izenarekin, eta Escuzana izena berak iparralderago dagoen tontorrari ematen dio eta 200 metro altuagoa da, biak haran berean aurkitzen dira. Nik igo dudan tontorretik Gabietou aurrean dago eta hori dela eta ikusezina da nik ez dut ezagutu Parisera itzuli eta Schraderekin batera bere oharrak aztertu arte. Nire gidaria oker zegoen 2840 metroko tontorrera eramatea? ez dut uste: tokia primeran ezagutzen duen jendearen arabera, hala nola,Castetx ehiztari zahar eta Torla eta Bujarueloko lagunek Gatère izena harresei ematen diete eta Escuzana izena larre eta tontorrari eta noski Broto harenetik ikusten den tontor bakarra, hau da, 2840 metroko mendia zeinera nik igo dudan. 3050 metroko tontorrari dagokion Gabietourekin nahasten da..Nik uste dut behin-behineko modua esan dezakedala igotako mendia Escuzana dela eta 3050 metroko mendia, nire laguna Schrader eta gure gidaria Henry Passet ados daudenez,Escuzana Tontor Handia izena ematea."
Orduan kasu honetan gertatu dena toponimo nahasketa izan da. Schraderen Gatère Tontorra benetako Escuzana da, eta egia esan 3050 metroko Escuzana Gabietou Handia da.

Gatere eta Escuzana Tontorren paretak Torlatik ikusita (Han bertatik F.Schraderek egindako marrazkia). 1878ko CAF-en urtekaria [google.books]

Brèchesen arteko Tontorra 3000m.
"Cent ans aux Pyrénées. Livre V" liburuan Henri Beraldiaren ohar sinple batek "hirumilakoaz" hitz egiten du. Bistakoa da gaur egun deituriko Bazillac Tontor dela. Beraldik Henri Brulleren 1888ko kanpaina kontatzen du. Abuztuaren 20an, Celestin Passet gidariarekin batera, Iparraldeko bidea igotzen dute. Bide hau bi aldiz lehenago jarraitzen zen: 1887an Bazillac eta Celestin berak eta 1888an de Monts, Viennot eta Henry Passetek Harri verglassdunak nahiko arazoak eman zizkien. Brullenen hil ondoko egunekoetan "Ascensions. Alpes, Pyrénées et autres lieux", Beraldi eta Arlaudek bilduta eta 1936 urtean kaleratu ziren gaur egungo 2972 metroko altuerarekin agertzen da.

Pirinioetako Benetako Bikiak: Cástor eta Póllux.
Posetseko ipar ertza d´Espouyk kokatu zituen tontor bikiak ezezik Pirinioak ere beste bikote bat ditu askoz zaharragoak eta Alpeetakoaren antzekotasuna hobeto izendatua. Berriro Henri Brullek izendatzen du. Mendebaldeko Astazutik Marbore Tontorrera doan ertzan kokatzen dira bi tontor edo gendarmeak eta, hortaz mendebalderantz Gavarnie eta ekialderantz Tucarroyaren arteko Astazuko mendilepo hirukoitza osatzen dute. 1904ko abuztuaren 8an Henri Brullek, bere semea Roger eta René d'Astorgek Astazuko mendilepora iristen dira Rochers Blancsetatik i gotzen eta hego ertza hasi ziren. 3008 metroko Castor tontorra pasatzen dira eta erdiko lepotik Tucarroyantz abiatzen dira Gavarniera jaisteko Hourquette d'Allanzetik. Hilabete bereko 18an Brulle,d´Astorg eta Germain Castagnéarekin batera Pollux inguratzen dute Monte Perdidotik jaitsiera Gavarnierantz [BRULLE, Henri. Ascensions. Ortez, PyréMonde, 2006].Gaur egungo altitudeak 2986 metrokoa da Polluxerako, eta 2983 metroko iparrealderakoa: Cástor.


Hirumilako faltsuak Munian.
Tromouseko zirkuaren ertza ez da Gerbats eta La Muniaren arteko ibilbide klasikoa soilik beste zati bat nahiko interesgarria La Munia mendilepoaren eta Canauko mendatearen artekoa ematen da zirkuko menebaldean. La Munia tontorretik altitudea gutxitzen da hirumila metro gainditzen ez baitira. Baina denboran zehar bi hirumilako tontorrak ziren alde honetan. Biak loturik daudenez, bai euren genesia bai euren historioa elkar ikusiko dira.

Pic Arrouye 3039m. eta Pene Blanque 3025m.
1873an Schraderen marrazkian Mount Arrouye 3030 metroduna agertzen da La Muniaren mendebaldera.Laqueutrek tontor hau aipatzen du 1875eko CAF-eren urtekarian 1882ko l'État-Majoren Luz orrialdearen argitalpean La Muniarekin batera 3039 metroko Mont Arrouye bat. 1912ko urtean Juli Soler i Santalók "Blanques de Lalarri 3000m." batzuk aipatzen ditu CECaren buletinean 1920an bere egunkariaen arabera Jean Arlaudek bisita bat egin zion mendi horri. Urte bera. Boletín Pyrénéenean "Essai sur la toponymie de la Vallée de Barèges"Jean Pierre Rondouk aipatzen du: "État-Majorek Pène Blanquerako 2811 metroko eta Mount Arrouyerako 3039 metroko emandako altuera alderantzikatu behar dira M.Brieten arabera Pene Blanque altuagoa da eta 3039 metro ditu". Horren ondorioz, 1921an, Arlaud berriro itzultzen da Pene Blanquera igotzeko eta 3025 metroko altuera ematen dio.Baina Pic Arrouyeren altuera mantentzen du 3029 metrokoa izanik. Azkenean H. Barrère jeneralak 3000 metroko mailaren galera aipatzen du Mont Arrouyerako. 1913-1919 bitarteko denboraldia Maurice Heidek egindako triangeleketa dela eta. Triangelaketa honen emaitzak "La Triangulation complémentaire du Massif de Troumouse" izenarekin argitaratu ziren Marrimpouey Jeune, Pau egileak izanik. Barrère komandanteak aipatzen du Bien tontorren arteko altitudeen aldea État-Majoren mapatik sortzen dela bere planimetrian akats larria baitu horrek. Mapa horretan bata eta beste tontorra 300 metro eta 500 metroak mugituta daude hurrenez hurren. Gainera esaten du "Akats hauek dirudite ebakidurako bisualak gaizki lotuta eta malda gogorrekin gertatzen direla;i zan ere, Zirkuen barrutik bisualak egiten dira. Kota desfasea ia ia planimetriari dagokio, onartzen bada zenit angeluren neurketak zirkuko amabirjina kokapenitk eginak daudela". Gaur egungo altuerak Mount Arruoyerako 2888 metrokoa eta 2902 metrokoa Pene Blanquerako dira hurrenez hurren.

Tromouseko mendigune triangelaketa osagarriren eskema. Maurice Heïd. 1938.


Luchonés, Maupas Tontor inguruan.
Maupas mendia erreferentzia geodesiko garrantzitsua da Pirinioetan, izan ere frantziar eta espaniar triangeletan lehenengo mailako erpin bezala agertzen da. Bere gertutasunean hirumilako metrotik gorako bi kotak ikusi omen zituzten, baina azkenean ez ziren hiru mila metrotara iristen.

Remuñeko Forca 3000m.
Remuñeko Forca Henri Russellek sartu zuen hirumilako klubean. 1881ko CAF urtekarian Russellek artikulua argitaratu zuen eta esaten zuen: "Lehenengo mailako mendiak iaia 3000 metro dituena "Noski gutxi goraberako estimazioa zen pixka bat handitua; gaur egun kota horrek 2945 metro ditu

Mall Barrat edo Boum Oriental 3060m.
Bide luzeagoa izan zuen mendi horrek hirumilakoa kontu hartzean. 1920ko Soubiron gidan agertzen da hirumilako moduan Mall Barrat izenarekin eta ondorengo gida eta mapa berriz agertzen da. Dirudi akatsa datorrela. azaltzen den altueratik 1866ko Chales Packeren "Les Monts Maudits" mapan, non 3060 metroko altuera egozten dion Mall Barrati. Russellek bi tontorrak xehatzen ditu 3000 metroko Deuxième Boum esatean. Xehatze hori islatzen da mapa berantiarretan: 3010 metroko mendebaldeko Bouma eta 3060 metroko Ekialdekoa (1928ko Ramón de Semiren mapa CECek argitaratua, 1945ko Carte Ledormeuren 3.orrialdea..) nahiz eta garai hartarako benetako Mall Barrati ematen zitzaion 2970 metroko altuera. Era berean, aipatu behar da Port Bielh bat, 3060 metrokoa, Hachette argitaletxeak kaleratu zuela, baina ez da jakin Port Vielhi edo balizko Ekialdeko Boumari buruzko dela.


Cotiella.

Cotiella 3010m-3130m.
Cotiella, mendilerroko toki askotatik ikusgai, ez zitekeen zen erlazio honetatik kanpo geratu. 1825ean Coraboeufek 2910 metroko altuera ematen zion erpin frantziaretatik bere begi-lerrotan. Enrique Uriarte eta Manuel Quintanakaipatutako altuera baieztatu zuten. 1864an beren neurketa geodesikatan zehar tontorrera igo ziren. Igoera honetako susmoa izan zuen, baina orain dela gutxi arte ez jakina izan da.Hau hurrengo urtean, 1865ean, Henry Russell bera jarraitu zuen eta Cotiellari 3010 metroko altuera ematen dio. 1875 urtean CAFeren urtekarian Franz Schraderek esaten du Cotiellaren altuera 3130 metrokoa dela hau La Muniatik egindako berdinketaren bidez. Baina 1877 urtean tontorrera igo ondoren 3010 metroko altuera ematen dio. Cotiella hirumilakoen arteko ahalegin handia dagoela ematen du. Izan ere, 1888 eta 1911 urtean Instituto Geográfico eta Estadisticok argitaratutako Espainako Reseña Geografika eta Estadistica kopiatzen du disimulurik gabe Schraderek eman zuen altuera 1864 urteko kanpainan neurritako altuera alde batera utziz.

Cotiellako mendigunea, Salinaseko Puntatetik ikuspegia hartua. F.Schrader estudio baten Gillot metodoa jarraituz..1877ko CAFeren urtekaria. [google.books]

Suelza Punta 3000m.
Hementxe daukagu beste hirumilako bat Schraderek ere erantsi zuena. 1874ko CAFeren urtekarian aipatzen du Los Liboneseko 3000 m.tontorra Pinetako balkoitik egindako berdinketa. 1878an ezagutzen da bere izena, Suelza Punta 3000 metroko altuera mantentzen badu ere.


Montes Malditosetan.
Mendilerroko mendigunerik altuenak ere ditu zenbat tontor hirumilakoak kontuan hartu zirenak arrazoi hau dela eta erdietsi zituzten .

Estatatseko Erdi Tontorra 3000m.
Tontor honetarako lehenengo bisita eta altuera Henry Russeelli egotzi zaizkio. 1883ko CAFeren urtekarian Russellek kontatzen du 1883ko abuztuaren 31an egindako igoera Firmin Barrau eta Benasqueko gazte batekin batera. Schrader maparen arabera 3000 metro pixka bat gorako du. Ekialdera beste bi punta gehiago Eroueil Tontorrera (Araguells Tontor) iritsi baino lehen dagoenez Estateseko Erdi Punta izendatzen du Hauek altuagoak izanez gero 3000 metro gainditu behar zituzten. Gaur egungo altuera 2986 metrokoa da eta bere izena Cregüeñako Tontorra .

Pico Oriental de Estatatseko Ekialde Tontorra 3000m.
1902koan, Fontan de Négrin, d'Ussel, Bertrand Courrège eta Pierre Rauzyk, Russellen lekukoa hartzen dute eta erabakitzen dute "hirumilako honetara" lehenengo aldizko igoera lortzea. 1903ko urriaren punta honetara igotzen dira (1903ko CAF-eren urtekaria). Benetako altuera 2990 metrokoa eta L´Agullako Tontorra da.

Piedras Albaseko Tontorra 3010m.
Russeellek aipatutako beste tontor bat da Aragüells mendi tik hurbilena da. Gaur egun bere altuera 2993 metrokoa da. Piedras Albas edo Aragüellseko Tuca.

Estatatseko ertzaren tontor hauetako batzuk edo guztiak kartografia eta bibliografian denbora luzean zehar agertu dira hirumilakoak bezala .1934ko Mapa Topografiko Nazionala 180.orrialdean, 1945ko Leon Mauryren "Les Monts Maudits" mapa izenekoa; Alpina maparen lehenengo argitalpenetan: 1958ko "Alto valle del Ésera I-La Maladeta"; 1957 eta 1968ko Armengaud eta Jolisen Guía Posets-Maladeta ; 1976ko Cayetano Enríquez de Salamancaren liburuan "Por el Pirineo Aragonés" .


Montartoko mendilerroa.
Nogera-Ribagorzana ibaiako ekialdera, Arango harana hegoalderantz eta Beciberrietatik Montartora barne hartzen du eremua Montartoko mendilerro izenarekin ezagutzen da. Berandu exploratu baitzen hango altitudeak ez ziren batere argi.

Punta Lequeutre 3028m.
1900 urtean Punta Lequeutreko bidea jarraituz Fontan de Négrin Comoloformora igotzen da eta Punta Lequeutreri 3028 metroko altuera ematen dio.1903ko CECeren Butlleti 105.zenbakiduna aurki daiteke igoeraren kontaketa. Negrinek, Brulle eta Bazillacek bezala, erabakitzen du sarbide zailakoa dela Comoloformo mendiarena. Punta Lequeutre eta Punta Passeten arteko dagoen arrakalaren jaitsiera garai hartako oso arriskutsua zen. Gaur egun mendi honetako altuera 2965 metrokoa da.

Pic d'Abellanés edo sense nom 3000m.
1900eko txango beran Fontan de Négrin lehenengo aldiz igotzen da Punta Senyaladako ekialdera dagoen tontorrera Comoloformotik banatuta mendi lepo sakon batetik.3000 metroko altuera ematen dio eta aipatzen du mapetan izenik gabekoa agertzen bada ere inguruetan ezagutzen zaiola Pich d'Abellanés izenarekin. Egia da ez da lehenengo aldiz norbaitek igotzen du mendi hau; izan ere 1869an Russell tontor honetara igo zen Biciberrira igo zen ustetan .Kondeak Mendebaldeko Besiberri izena ematen dio 2980 metrotakoa altitudea hau egiazkoagoa izanik.


Aigües Tortes.
Aigües Tortes eta San Mauriciokoalderdi ikaragarrian mendi asko hirumila metrotik hurbil daude. Ez da harritzekoa egile batzuek hemen kokatu dituzte hirumilako batzuek izan ez zirenik

SerraderekoPala Alta 3001m.
1880ko urtean Franz Schraderek Comolos-Altes izenarekin ezagutarazten zuen Punta Altarera lehenengo igoera dela kausa. Fontan de Négrinek Lehenengo aldiz 3000 metroko altuera esleituko zion CECeren Butlleti 105 zenbakidunean. 1936ko Mapa Topografiko Nacionalaren 181. orrialdean Punta Alta izena eta 3001 metroko altuera agertzen da. 1971eko CECeren Pallars-Arán gidan de 1971, Agusti Jolis eta Maria Antonia Simók egindakoa, 3001 metroko eta Serradereko Pala Alta izenarekin jarraitzen da.Gaur egungo altuera 2983 metrokoa da

Colomerseko Tontor Haundia 3005m.
Schraderek 3005 metroko altuera barometriko ematen du. 1880ko abuztuaren 11n. Nahiz eta bere altuera bisual metodoa jarraituz 2926 metrokoa izan.

San Cristóbalgo Tontor 3170m.
1875eko CAFeren urtekarian Maurice Gourdonek tontor hau aipatzen du 1879ko uztailaren 30ean bere igoera egiten du.Arztain batzuek izena komentantzen diote. Hurrengo urteko CAFaren urtekarian Schraderek benetako izen eta altuera aipatuko ditu.2982 metroko Peguera Tontor da.

San Cristóbalgo Tontorra (Encantadosen mendilerroa) 1879ko CAFaren urtekaria Maurice Gourdon.. [google.books]

Ekialdeko Pirinioa
Ekialdeko Pirinioan ere agertu zen hirumilako bat, kasu honetan bere altuera inolako neurri tresna barik erabaki zen

Mont-Rouge 3000m.
Russellek Souvenirs d'un montagnard liburuan testigantza jasotzen du non kontatzen duen 1864 urtean Espainatik itzulera Couflens herriko aduanazainek atxilotzen dute 3000 metrodun Mont- Rougeko behealdean."

Honekin batera gehitu behar da Buyseren zerrendan agertzen diren tontor guztiak eta 1993 urtetik aurrera bere altuera gutxitu egin da Instituto Geogrfikoen direla eta.
Son:
Diente Royo: 3010 metrotatik a 2991 metrotara
Frondella Suroeste: 3001 metrotatik a 2989 metrotara
Arnales: 3006 metrotatik. a 2996 metrotara
Iparraldeko Erdi Besiberri : 3002 metrotatik a 2996 metrotara.
Hegoaldeko Erdi Besiberri : 3003 metrotatik 2995 metrotara.
Punta Célestin Passet: 3002 metrotatik 2998 metrotara.

FTer (Fidelek itzuli du)