Hirumilako mamuak. Maladetako Iparekialdeko Aurretontorra.
Benasqueko Portillonetik ikusita Maladeta da Montes Malditosetako mendirik altuena .Anetoak, bigarren planoan, ez du hortik bere handitasuna erakusten. Koroi espaniarrako ondorengotza gerra bitartean Eserako goi harana archiduque eta FelipeV. armaden arteko lan eta borroken lekukoa izan zen. Esaten da Picada lepoari izen hori ematen zaiola han bertan borrokatxo omen zelako. Ez da harritzekoa mendigune mapetan agertzen denik kartografiako hasieratik. Rousselen mapan eta La Blottièrek dituen hitzak, biak 1730kp urtean argitaratu ziren. Sociétè Ramonden 1940 buletineko artikulua Raymond d´Espouyk esaten du Maladetako maparen irudikapena La Blottièrek berezko era egin zuela.[Jean Escudier. El Aneto y sus hombres].
Esan behar da Maladeta izena, Ramondek ezagutarazi zuen "Maladetta" idaztean, gaztelera eta italiarra nahasten, soilik esan nahi du bertako hezkuntzan: mendia.
Piriniozaletasunaren hasieran, 1820 urtean ezin da zalantzan jarri Anetoren nagusitasuna, begirada gutiak Maladetarantz zuzentzen dira eta bere tontorra igo nahi dute. 1787an Ramondek lehenengo saiaker lotsati egin zuen; horretarako Paderna haranetik sartu zen , Albako glaziarra eta Maladetako mendebalde eta ekialdeko adarrak ibiliz.Azken horretatik igo zen eta bakarrik, gidariek utzi zuten eta, lainoen artean ertz bat lortu zuen baina bere deskribapenaren arabera ezin da jakin zein zen, baina Portillonesena posible da izatea.
Hurrengo saiakera Lapeyrousek bultzatzen du. Hau Ramondekin haserretu zen eta bere lagun Ferrièreri proposatzen dio alsaziar gainditzea Maladeta igotzen. 1800 urtean, Ferrière Barrau gidariekin batera Portillonesetako ertza puntu batera igo ziren baina jarraitu ezinik buelta eman zuten.
1802an Cordier eta Bruun- Neegaardek saiatu ziren, Ferrièren informazioak lagunduta. Berriro Barrau han dago eta berriz Portillonesetako ertzetik jarraitzen dira. Baina Cordier explizitoagoa da; izan ere komentatzen du 200 metrotan zehar pauso txarra aurkitu zutela eta horren ondorioz ordu erdi bat pasatu ziren blokeen artean zinzilikatuta. Azkenean iristen dira puntu batera non Ferrierek buelta eman zuen eta oztopoa gainditu ezinik.Bruun-Neergardek saikaera uzten du baina Cordier eta Barrauk lortzen dute Maladetako glaziarrera jaisten. Glaziarretik aurrera egiten dute bidea ertza lortu arte Errimaiako lepotik hurbil. Hortik, ezin dute gehiago aurreratu. Leku horri "Bi gizonen" arria deitzen zaio.Porrota izan da ere posibilitate bat ikusten du Barrauk eta hurrengo ahalegina tontorra zapalduko du.
De Candolle, Jean de Charpentier eta De Marsac-ek ahalegindu ziren baina alferrik izan ziren [Alberto Martínez Embid. Aneto, el monarca del Pirineo].
Urte batzuk beranduago Fréderic Parrotek Barrauri eskatzen dio laguntzeko gidari gisa Maladetako tontorra zapal dezaten. Zuzen glaziarratik igotzen dira atzera Bi gizon arria uzten dute Sorbaldeko pausori esker eta Maladetako tontorrera igotzen dira. 1817ko irailaren 28a zen. Tontorretik Parrotek Anetoren nagusitasuna ikusten du eta kexatu zen harantz ez jarraitzea. Bere izena iraunarazi zen Alpeetako Parrotspizen Monte Rosarako ahalegin alemaniarra oroitzeko.
Le Bondidierek proposatu zuen, nahiz eta ez atera, Maladetako Mendebaldeko Lehenengo Tontorrari (Cordier Tontorra) Parrot izena ematea eta Bigarrenera (Sayo Tontorra) Pic Charpentier izena [1947ko Bulletin Pyrénéen, 84.orrialdea].
Maladetako bi bide arrunten artean Portillonesetako ertza jaisten da Goi Portilloneko tontorrera iritsi arte, bidean hainbat mutur aurkitzen dira. Lehenengo saiakeratako bideak gaur egun nekez jarraitzen da. Nonbait 1911ko abuztuaren 9an lehenengo igoera Frédéric Lungek, Castagne eta Courrégerekin batera, egin zuela esaten da [CEC. 1968ko Posets-Maladetako gida]. Baina Emili Juncadellaren egunkarietan, nork 1912ko abuztuaren 24an igoera hau egin zuena Jean Haurillon eta Jose Sayorekin batera, esaten digu haiek ez zutela ertza bere osotasun jarraitu;izan ere, Maladetako glaziarretik bigarren orratz igo zuten, hau lortu eta gero glaziarrera itzuli ziren, hortik jarraitu ziren azkeneko ormara iritsi arte [David Vilaseca Basco. Emili Juncadella. Aventures d'un burgès als Pirineus. Cossetania, Valls, 2004].
Buysek Gainontzeko Kota zerrendan bi goragune aipatzen ditu ertz horretan: 1090. eta 1091. 3038 eta 3025 metroko altuera hurrenez hurren, azken honek Maladetako Iparekialde Aurre Tontor izena du. 2012ko uztailaren 21ean Luis Mata ertzetik ibilizen neurriak hartuz. Lehenego punta 8 metroko goragunea du. Bigarrenak, Maladetako Iparekialde Aurre Tontorra, 11 metrotako goragunea du. Beste bi punta altuagoak daude, baina hiruzpalau metrotako goragunea.
SITAREK 3234 metrotako altuera ematen dio punta horri 13,25 metrotako goragunea izanik. Era berean, Miguel Angulo liburuan "Pirinioak. 1000 igoerak" 3230 metrotako altuera eta izenik gabe.
Datu teknikoak:
Maladetako Iparekialde Aurre tontorra ..... 31T 306716 4724368 z:3248m
Aurre Tontorren ebakia..................... 31T 306663 4724335 z:3237m
Hurrengo estekan ekintza kontsulta dezakezue:
Antecima NE. de la Maladeta.
FTer (Fidelek utzuli du)
No hay comentarios:
Publicar un comentario