jueves, 16 de septiembre de 2010

HIRUMILAKO MAMUAK:ALBAKO EKIALDE-EBAKORTZA

Alba mendi-tontor eta Albako Hortzaren artean Alba Beheko lepoa aurkitzen da.Hau Mendi Malditosen gandor luze nagusiko mendebaldeko muturrean kokatzen da. Lepo hori hegoaldetik Cregüeñako haranetik iparraldera Albako Comaren arteko pasabidea da. Jende gutxi ibiltzen da hortik, zeharkatzea erreza ez baita.Normalean Albako Goiko lepoa erabiltzen da zeharkatzeko.Lepotik bi aldetara bi orratzak aurkitzen ditugu: txikia mendebalderantz Alba tontorraren ondoan eta ekialderantz bi garrantzitsuagoak Albako Hortzara iritsi baino lehen eta irtengune bertikal lepo gainetik kokatzen dira.

Alba Ebakortzen iparraldeko ikuspegia, 1077. eta 1078. kotak.Albako Coma(Argazkilari:Mattin).


Buysaren liburuan "Pirinioetako Hirumilakoak" gainontzeko 1077. kota(mendebaldekoa) eta 1078.kota (ekialdekoa)agertzen dira eta Alpina kartografiaren arabera bere altuerak 3082 eta 3087 dira hurrenez hurren. Luis Alejosek, "Pirinioak Hirumilako Gida", gandorrako bi dorre aipatzen ditu. Miquel Capdevilaren liburuan "Hirumilakoak Hogeita Hamar Ihardunaldietan" Alba Hortzaren ondoan dauden bi orratzei Albako Ebakortzak deitzen zaie.Hauxe da guk hartutako izena. Gandorrarez kanpo ikusita bi muturtxo bikiek dirudite.1882. urtean Rusell izan zen lehenengoa Albako Hortzara igotzean, ez dakigu nor izan zen Albako Ebakortzetzara lehenengoa igotzean. Baina 1882ko uztailaren 27an Brulle, Bazillac eta Passet lasterka Maladeta Mendebaldeko gainetatik Alba Tontorrera 25 minututan joan ziren. Denbora izan ote zuten gandorra ikusteko?. 1930. urtean Arlaud eta lagunak ibili ziren alde horretatik. Armengaud eta bereak ere ibilia ziren 1954 eta 1955 urtetan.

Ebakortzen zooma iparraldetik ikusita(Argazkilari:Mattin).


2008ko abuztuaren 18an Cregüeñako harenetik igo zen Ekialdeko orratzaren gorunea neurtu ahal izateko. Neurketa honek 14 metroko desnibela eman zuen. Ekialdeko puntaren altuerak 3096,7 izanik. 2009ko abuztuaren 22an zuzen-zuzen Cregüeñako haranetik(zerbait zaila) Mendebaldeko Ebakortzara iritsi zen, bere altuera 3092 eta bi ebakortzaren arteko gorunea 8 metrokoa izan zen. Bi orratzen arteko pasabidea gutxi zaila da.Harria apurturik dagoenez Mendebaldeko orratzatik jaitsiera tentuz ibiltzekoa da. Harria antzekoa bada ere,eta gune zabalagoa denez, arrailotik errezagoa da. Ekialdeko orratzetik/orratzera jaitsiera edo igoera Albako Hortzatik banatzen den kanalatik doa, apurtutakoa da eta beti pasabide errezena bilatuz(erreza sailkatzen da).

Cregüeñako haranetik ikuspegia Ekialde-Ebakortza markaturik dago(Argazkilari:Igertu).


DatuTeknikoak:

Albako Ekialde-Ebakortza........................31T x: 305298 y: 4725361 z: 3096,7
Ebakortz-Hortz Arroila.............................31T x: 305307 y: 4725349 z: 3082,6

FTer (Fidelen itzulpena)

No hay comentarios: