Salvador Moralesen hirumilako zerrenda (1973)
Salvador Moralesek, tradizio aragoiar jarraituz,, lurralde honetako hirumilakoei mugatzen die bere zerrenda. 1932 urtetik Lorenzo Almarza bultzatzen saiatu zen hirumilako bildumazaletasun hasi berriak oraindik ez du Mendikatea bere osotasunean kontuan hartzen. Salvadorrek esaten du bere zerrenda lekuan bertari buruzko esperientzian oinarrituta dagoela. Montañeros de Aragongo kide beteranoen arteko Alberto Martinez Enbidek egindako ikerketen arabera Morales aurre Pirinioko tontorretara joaten zen mendilerroko goi mailako tontorretara baino. Kasu batzutan ikus daiteke 1946 urtean argitaratzen hasi ziren Alpina argitaletxeko mapak erabiltzen dituela. Alpina argitaletxeko lehenengo mapek hirumilako aldea kontuan zutena Maladeta-Anetokoa zen, 1958ko argitalpena. Zerrendan akats toponimiko batzuk edo izen frantsesen ulermenez agertzen dira baita altitude ere
1973 urtean 22 zenbakidun Aragoiko Mendizaleen Aldizkarian argitaratu zen zerrenda. Elkarte honetako bazkidea zen Morales eta artikuluak : 92 "tres miles" aragoneses izan zuen izenburu. Lehenengo aldiz da aipatutako tontorrak mendebaldetik-ekialdera mendigune edo haran sekuentzia eta ezkerretik eskubira idazkera- irakurmenaren araberako erabilera elkartzen dira lurraldeko irudikapen kartografikoan
Jarraian Salvador Moralesen zerrenda zorrotzki errepikatzen dugu. Nota batzuen bitartez atentzio geihago ematen duena.
PIEDRAFITA | ||||
Moros (Balaitus) | 3150m | (1) | ||
Frondella | 3006m | |||
Faja (Gran Fache) | 3013m | |||
Infierno Occidental | 3076m | |||
Infierno Central | 3090m | |||
Infierno Oriental | 3065m | |||
PANTICOSA | ||||
Argualas | 3041m | |||
La Bandera | 3021m | (2) | ||
Garmo Negro | 3051m | |||
Arnales | 3006m | |||
VIGNEMALE | ||||
Vignemal (Long Pic) | 3303m | (3) | ||
Clot de Hount | 3298m | |||
Cerbillona | 3247m | |||
Central | 3235m | |||
Montferrat | 3220m | |||
Tapou | 3148m | |||
ORDESA-PINETA | ||||
Gabietou | 3031m | |||
Taillón | 3141m | |||
Casco | 3006m | |||
Torre de Marboré | 3012m | |||
Espalda de Marboré | 3077m | |||
Cascada Occidental | 3099m | |||
Cascada Central | 3029m | |||
Cascada Oriental | 3088m | |||
Marboré | 3253m | |||
Astazu | 3080m | |||
Pequeño Astazu | 3024m | |||
Cilindro | 3328m | |||
Monte Perdido | 3355m | |||
Soum de Ramond | 3254m | |||
BARROSA | ||||
Trumouse | 3086m | |||
Sierra Morena | 3090m | |||
Munia | 3134m | |||
Robiñera | 3006m | |||
BALINA | ||||
Batoa | 3035m | |||
Ledormeur | 3120m | |||
Batchimale | 3029m | (4) | ||
Bachimala | 3177m | |||
Punta Sable | 3143m | |||
POSETS | ||||
Gemelo Norte | 3125m | |||
Gemelo Sur | 3160m | (5) | ||
Posets (Llardana) | 3375m | |||
Espadas (Lardaneta) | 3332m | |||
Tucón Royo | 3121m | |||
Tucón de la Canal | 3085m | (6) | ||
Forqueta (Turets) | 3007m | |||
Bardamina | 3079m | |||
Eristes o Bagüeñolas | ||||
Norte (Beraldi) | 3025m | |||
Central (Eriste) | 3053m | |||
Sur | 3045m | |||
ESTÓS | ||||
Claravide | 3028m | |||
Gias | 3011m | |||
Rochneblave | 3104m | |||
Gorgas Blancas | 3129m | |||
Oô (Arlaud) | 3065m | |||
Seil de la Baquo | 3114m | |||
Cap de la Baquo | 3106m | |||
Pico Portillón de Oö | 3050m | |||
Perdiguero | 3221m | |||
Hito del Perdiguero | 3170m | |||
Royo | 3136m | |||
Literola | 3132m | |||
Gabrioules Occidental | 3106m | |||
Gabrioules Oriental | 3116m | |||
Aguja | 3025m | (7) | ||
Maupas | 3109m | |||
Boum | 3004m | |||
BENASQUE | ||||
Alba | 3118m | |||
Diente de Alba | 3136m | |||
Maladeta Occ. pico 3º | 3195m | |||
Maladeta Occ. pico 2º | 3220m | |||
Maladeta Occ. pico 1º | 3308m | (8) | ||
Maladeta Oriental | 3308m | |||
Maldito | 3350m | |||
Astorg | 3354m | |||
Medio | 3345m | |||
Coronas | 3310m | |||
Aneto | 3404m | |||
Espalda del Aneto | 3350m | |||
Aragüelles | 3037m | |||
Bondidier | 3000m | |||
Piedras Albas | 3000m | (9) | ||
Gregüeña | 3002m | |||
Valliberna Occidental | 3062m | |||
Valliberna Oriental | 3067m | |||
Aguja Frankeville | 3066m | |||
Aguja Tchinchef | 3048m | |||
Aguja Argarot | 3030m | |||
Tempestades | 3290m | |||
Margalida | 3241m | |||
Mulleres | 3010m | |||
(1) Salvador Moralesek Moros izena erabiltzen du Balaitusi deitzeko. Izen hori soilik mugako hegoaldean erabiltzen da.Alberto Martiz Embiden ikerketen arabera Palas Tontor hauzokidetik dator, aintzina Frantzian Castet deus Mourrous esaten zitzaion. Dirudi Lucas Mallada ingeniarik izen hori hartu zuela bere liburuan "Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España" (1878). Harrezkero, 1911an Tena haranari buruzko Juli Soler i Santalóren testu batean agertzen da. Alpinako maparen Panticosa orrialdearen lehenengo argitalpenan, non ere agertzen den Moros Tontor, Moralesena baina berantiaragoa da 1979 urtekoa baita. 2000 urteko Mapa Topográfico Nacional 25k 145. II Sallent de Gállego orrialdeko lehenengo argitalpean Moros izen-leku toponimia ofizialean lehendabiziz agertzen da. Marta Iturraldear liburuan "Mitología del Balaitús" Barrabes argitaletxea, Zaragoza 2005 43-50 orrialdetan toponimoaren ikasketa sakona egiten da.
(2)Algas Tontor esan nahi du. 1936 eta 1963 urteko Mapa Topográfico Nacional 50k Sallent de Gállegoko orrialdean lehenengo eta bigarren argitalpean hurrenez hurren, da non erabiltzen den Bandera izena Algas tontorra izendatzeko. 149-II Sallent de Gállegoko orrialdean, eskala 25 lehenengo argitalpean La Bandera izena agertzen da lotuta Argalas tontorrekin. Dena dela, La Bandera izena gaizki erabilita dago, Uztailaren 16 Karmen birjina eguna, bainuetxetik ikusten den tontor batean bandera jartzen zen, eta Algas tontorra hortik ez da ikusten. Panticosako bainuetxetik tontorrik deigarriena Argualas da, baina sarbiderik errezena duena Garmo Negro da.Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" José Ignacio Lópezen hitzetan ohitura hori jasotzen da, esanez Arguala Tontorra igotzen zela, baina frantsesek Garmo Negrori Arollas edo Argalas deitzen zioten.
(3) Akats arrunta Pic Longen erabileran Pique Longueren ordez.
(4) Kasu honetan Batchimale Pic Abeillé esan nahi du. Aintzinako kartografia dezentean ertzeko ipar 3000koa izendatzeko, hau da Abeillé, Batchimale izena erabiltzen da. Mendigune honetako punturik altuena, Bachimala Handiari, modu okerrean Pic Pétard izena ematen zitzaion. Schraderen MapaPyrénées Centrales, Feuille 2: Posets Mts. Maudits. Erhard imprimeur. 1892Guide Soubiron (1931) ere bai.
(5) Ipar eta Hegoaldeko Bikien ohiko izena, gainera altitude zuzenak dira.Antzinako Montañeta Tontorrak, beranduago Ledormeur izendatuak, behin betiko izena aurkitu zutela zirudien... Buyse heldu arte. Mapa Topografiko Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean, 2000ko bigarren argitalpean, non agertzen den lehendabizikoz aldea hegoaldera Pico de los Gemelosen arteko eta iparraldera Pico de la Montañeta edo Veteranos.
(6) Llardanako Hortza da, Tucón de la Canal ere esaten zitzaion. 1913an Henri Brullek lehenengo igoera egin zuenean Grande Dent deitu zion. Mapa Topográfico Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean agertzen den izen bakarra Tucon de la Canal da Llardanako Hortza izendatzeko.
(7) Crabiouleseko ekialde ertzeko orratza da, gaur egun Jean Garnier orratza da. Ziur Alpina Argiteletxeko kartografiatik hartua; izan ere, 1960ko "Alto valle del Ésera II - Posets" maparen lehenengo argitalpean Crabioulesetako ekialdera Orratz bat agertzen da. Jentilizio hau Buysek sortu zuen, 1988an Jean Garnier hil zen, 1990ko Buyseren lehenengo liburuan agertzen da, 1988an Pyrénées argitaratu zuen zerrendan ezta orratz bat ere agertzen zen. Mapa Topográfico Nacional 50k, 148.Vielhako orrialdean, 1988ko hirugarren argitalpean eta Mapa Topográfico Nacional 25k 148. III urte berekoa, lehenengo argitalpenaren mapa altura gabeko Agulla de Crabioles agertzen da.
(8) Maladeta Mendebaldeko Hiru Tontorren altuerak oker daude.
(9) Piedras Albas Tontorra, Araguells Tontorraren auzokidea, urte askotan zehar kartografian 3000 metroko altuera agertu zen. Tontor 3. zenbakiduna 1945ko Léon Mauryren mapa-krokisean "Les Monts Maudits". Eta 1958ko Alpina mapako "Alto valle del Ésera I - La Maladeta" lehenego argitalpean ere agertzen da. Mapa Topográfico Nacional 50k 180. Benasqueko orrialdean, 1934ko lehenego eta 1950ko bigarren argitalpean, Cregueñako hegoaldera hainbat 3000 metroko kota. Gaur egungo altuera 2993 metrokoa da.