lunes, 5 de agosto de 2013

Hirumilako mamuak. Coronaseko Lepoko Orratza.

Pirinioetako punturik altuenako iparmendebaldera Coronaseko lepoa aurkitzen da Aneto Montes Malditosetatik banatuz. Bi bide igaroenak Aneto igotzeko pasabide izanik, lepo hau denak ezagutzen dute.Baiezta daiteke 1842 urtetik, Anetora lehenengo aldiz igo zen urtea, edozein piriniozalea hemendik pasa daiteke. Edozein Portillon zeharka daiteke erreferentzi-puntua da edo hegoaldetik Coronaseko ibonetara lortzen direnean..Bere aldizkako laku berezkoa, Aneto glaziaren izotz gainean sortzen zena, orain dela gutxi arte Anetoko igoerak eskeintzen zuen gauza harrigariaren bat zen. Glaziarren urtzeak fenomeno hau desagerarazi du, era berean hego isurialdea Coronaseko glaziarari gauza bera gertatu zaio, gaur egun izoztegi izanik, mugimendu gabekoa.

Orduan lepo hau Aneto eta Coronaseko Tontorraren artean kokatzen da. Hain zuzen ere, bigarren mailako hirumila metroko puntetaz aritzen garenez, Oinutsik Punta edo Oliveras-Arenas eta Coronas Lepoko Tucaren artekoa.Lepotik Coronas Tontorra saiatzean, edonork ikus dezake lepoko inguruan ertzeko zati bat hegoaldera uzten dela, erraz ertzeko iparraldera mugitzen den bitatartean apurtutako kanala iritsi arte. Hemendik nekez Coronas Tontorreko goiko ordeka iristen da. Normalean saihesten den ertzeko zati honetan, zelatari umila altzatzen da. Bloke honek lepo iragotzea zaintzen du eta bisita gutzik jasotzen ditu. Benetan Orratz honetara igotzeko ertze zuzenetik joan behar iparraldeko erreztasuna baztertuz.

1906ko uztailaren 24an ertz honetako lehenengo ibilbidea aurkitzen da, egun horretan Mosén Jaume Oliveras eta Antoni Oliveras Anetoko tontorrera igotzeko asmoz Coronas haranetik abiatu ziren inolako materiala izotzean ibiltzeko. Coronas lepoan egotean konturatu ziren Erdiko Tontorrera helduko zirela hegoaldera doan horma-bularra aprobetxatuz. Esan eta egin, goizeko hamaiketan Erdiko tontorra zapaltzen zuten. Hemendik Aneto tontorrera jarraitzeko ertzeko lerroa jarraitzen zuten izotza ekiditeko. Jarraian Mosen Oliverasen kontaketa "...Ertza jarraituz, Coronaseko lepora jaisten gara, lakuren gaineko ertzatik zeharkatzen dugu, eta zailtasun handiz gainditu eta oreka handia egin arren, errimaiako arrakalaren gainean egin genuen bidea ertza heldu arte eta hemendik aurrera zailtasunik gabe Mahomaren Pausoa iritsi ginen (sic) non ez genuen zailtasun handirik aurkitu; izan ere sei ordu baino geihago generaman leku zailagotik ibiltzen" [Oliveras, Jaume. "Al Aneto por su arista NO. y descenso por la cresta de Llosas". Montaña 47 zenbakiduna, X urtea, 1957ko urtarilla-otsaila, 221-225 orrialdea ]. Agustin Jolisek ere pasadizo hori kontatzen du bere liburuan "La conquista de la Montaña" [Barcelona, Herakles, 1954, 114 eta 116 orrialdetan]. Nahiz eta Oliveras eta Arenasen ibilbidea oker deskribatu; izan ere esaten du Malditora igo zirela Cregüeñako ertzetik. Hortik 1864 urtean Russell pasatu zen, Coronas Tontorretik jaitsi zen Anetora abiatzeko, baina lakuren ondoan pasatu zen glaziarretik igotzeko [Souvenirs d'un montagnard. Pau, Vignancour, 1878, 41-42 orrialdetan].

Coronas Tontorretik jaisten Coronas leporantz. (argazkia: Jesús Mari Linaza)

2012ko abuztuaren 10rean Jesús Mari Linaza eta Juan Carlos Martínezek orratzaren neurketak hartu zituzten. Eta hilabete berako 28an, Luis Mata eta Fidel Sáez de Herediak gauza bera egiten dute.SITARen kartografia orratzaren goragunea 9,3 metrokoa da; baina GPSarekin egindako hiru neurketek goragune handiagoak ematen dituzte.

Datu teknikoak::
                        SITAR     J.Mari      Fidel      Luis
Mendebaldeko arrakala   3219m     3219m.      3221,5m.   3220m.
Orratza                 3228,3m   3231m.      3233m.     3235m.(neurketa zehatza)

Kasu honetan neurketa bat baino gehiago izatean Coronaseko Lepoko Orratza hirumilako mamu berria onartzen dugu.

Coronas Lepoko Orratza. (argazkilaria: Luis Mata)

Hurrengo esteketan ekintzak kontsulta ditzakezue:

Cresta del Medio.
Cresta Maldito-Coronas.

FTer (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios: