martes, 18 de mayo de 2010

HIRUMILAKO MAMUAK:MARBOREKO TUQUETA

Hirumilako mamua aurkitzeak behaketa zorrotza lekuan bertan eskatzen duela, ezkuta edo ikusezinako orratzaren bila eta inon ez agertzen dela pentsa dezakegu. Hori ez da guztiz egia. Blogaren sarrera honetan aztertuko dugun gorunaren kasuan adibide argia da.

Marbore, Urjauziko tontorrak eta Zilindroa osatutako triangeluan eremu zabala dago, inoren ez lurrean. Honek hirumila metrotako altuera du eta leizez,dolinez beteta lur karstikoa da. Era berean, lur karstiko honetan higatzeak sortutako mendibizkarrak agertzen dira, aparteko kotak:1024,1025,1030 eta 1031. Kota hauek triangularen hegoaldeko aldea osatzen dute. Hiruki honen gutxi gorabeherako erdian Arazas erreka iturburua kokatzen da eta han bertan desagertzen da ehunka metro berago berriro sortzeko. Isubide horretatik gertu, Goriztik Marbore tontorrera doan bide arrunta pasatzen da.

Gertatzen da Buysaren liburuan 1031.aparteko kota bistan dagoela; baina ez du atentzioa ematen. Ez dugu mendi arruntan pentsatu behar, kota morrenika baita edo beste modu bat esanda glaziar batek egindako higaduraren arrastoa da. Gaur egun glaziar hori desagertua da eta bere garaian Marboreko Zilindroaren mendebaldean kokatzen zen. Hain laua da ezen mapeten sestra-kurbetan soilik nabarmentzen den. Hau jakiniz gero,bazen garaia lekuan bertan ezagutzeko kota honetan zertan datza.

(1031.kota IGN-aren mapan)


2006ko urriaren bukaeran 2800 metrotako gora elurra dago.Tenteseko lepotik abiatzen gara egunsentiarekin batera Roldaneko arrakalara iristen gara.Marboren hegoaldeko terrazetatik zeharbidean jarraitzen gara Marbore tontorreko sarbidea lortu arte. Gure aurrean ehun metroko paretak ixten du 1031.kotaren sarrera zuzena.Eskubira alderatzen gara Zilindro eta hegomendebaldeko Pitoiaren arteko lepotxora igotzen den kanalarantz. Berehala, malda gora joanik, gure ezkerrerantz abiatzen bagara 1031. kota eta Zilindroaren arteko lepora irits gaitezke. Hemendik malda suabe batetik punturik altuenera heltzen gara.Hamar metro gorako gorunea dagoela baieztatzen dugu, mapak esaten duen bezala. Kota eta Marbore tontorraren arteko dagoen amildegi txiki batetik jaisten gara. Prames kartografiaren arabera:Tuerta kanala. Igoera honen zehats mehatseko deskribapena 2007ko Pyrenaica aldizkariaren 230.alean irakur daiteke.

2007ko abuztuan GPSaren bitartez kotaren gorunea neurtzen zen 12 metrokoa izanik.

(1031.kota Zilindroren maldatik ikusita)


Kota hori identifikatu ahal izateko "Marboreko Tuca" izena proposatu genuen. Aragoiko piriniozale batek jakinarazi zuen Tuca hitzaren esanaia tontorra dela. Hori dela eta, Marbore tontorrarekin nahasketa sortzen da. Hori ekiditeko eta Pramesen erabilitako toponimiaren arabera izenarik aproposena Begibakarreko kanalaren Tuqueta edo Marboreko Tuqueta izango litzateke.

Harritzekoa da, nahiz eta aintzinatik alde hori oso ibilia izan, Frantziatik Monte Perdidoren sarrera arrunta dela gogoratu behar da eta gorune honen aipamena ez dagoela, guk dakigunetik behintzat.

(Zilindroaren hegomendebaldeko Pitoitik panoramika hartuta(egilea: Mattin)


Datu teknikoak (Gorka Azkarate)

Marboreko Tuqueta:.................... 31T x:255877 y:1730391 z:3095
Zilindro eta Marboreko Tuquetaren arteko lepoa: 31T x:... y:... z:3083

Fter (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios: