lunes, 28 de mayo de 2012

Hirumilako Mamuak: Monte Perdidoko Hatz-Koskorra.

Monte Perdido eta Marboreko Zilindroren artean ertz bat kokatzen da non kareharri geruza ia bertikalak diren. Zilindroren ekialdeko isurialdeak argi eta garbi tolestadura ikaragarri hori erakusten du. Ertza zeharkatzen duten geruzek era ezberdinako higadura nozitu dute eta batzuek Monte Perdidoko Hatza sortu dute. Hatza eta Zilindroren artean geruza batzuk altuak mantendu dira bi txiki gorune sortuz.Hauek eta Monte Perdidoko Hatzaren artean 14 metroko arraila aurkitzen da. Hau primeran ikusten da Zilindroko HM Pitoitik eta dirudi geruza batzuek milorri pastela osatu dutela.Badago erlaitz, geruza bat jarraitzen duena, hegoaldetik Zilindroko lepoa eta Hatza eta Hatz-koskorren arteko arroila lotzen duena luzera osoa jarraituz.

Monte Perdidoko Hatza eta Hatz-koskorra Zilindroko HM Pitoitik Ikusita . (Argazkilaria: Martín Garmendia)


Marboreko Zilindro eta Monte Perdidoren arteko lehenengo ibilbideek historia bitxia dute.Kontaketa Alain Bournetonen liburu berrian "Gavarnie. Histoire d'un grand site". Editions Le pass d'oisseau, Toulouse, 2010 irakur daiteke.

Gavarnien garai hartako arazo bat Monte Perdidora iristeko ibilbidea laburtzea zen, gehiago eskatutakoa baitzen. Hala da, herritik bi ibilde erabiltzen ziren, Rolandoren Arroiletik eta Marboretako hegoalde isurialdetik Gorizeko bordetan gaua pasatuz edo Tucarroyako Arroiletik, Zilindroko lepora igo, eta hortik Espupideratik tontorrera iritsi. Normala zen bi ibilbide elkartzea, Tucarroyatik igo eta Rolando Arroiletik jaitsi.

Mapa aztertuta, ibilbiderik zuzenenak Les Rocher Blancs-etik pasatzera behartzen du. Dirudi igoera honen aurkitzailea Laurent Passet izan zela; izan ere, honek lehenego aldiz igoera hori egitekoRusselli eskaini zion, Beraldiaren arabera. Egia da zalantzak daudela noiz egin zen lehenego aldiz igoera hori, baina data zehatza 1858ko irailaren 13 izango zen, Hôtel des Voyagers-en erregistroan agertzen baita.

Laburbilduz, Gavarnietik Astazouko lepora zuzen-zuzen, hortik Zilindroko lepora glaziarretik eta ertzetik jarraitu ziren, nahitaez Hatz-Koskorretik pasatu behar zuten, Hatz -Koskor eta Hatzaren arteko arroilera jaitsi eta azken hori iparraldeko erlaitzetik ekidin, gero tontorrera jarraitu zuten Escupiderako goiko aldetik.

Baina, garai hartan ez zen harritzekoa, Laurent Passetek hiru aldi desberdinetan esan zituen lehenengo aldiz igoera hori lortu zuela, bere liburuan Bournetonek aipatzen duenaren arabera.

1861ko argitaratuko liburu batean Armengaud delakoak igoera hori aipatzen du "Escapades d'un homme sérieux", E. Dentu, París. Hainbat xehetasun ematen du bere igoera ontzat emateko eta baliteke Russellena baino lehenago izatea.hemen dago bere kontakuzunaren zatia non deskribatzen duen ertzea Zilindro lepotik gora: "Zilindro eta Monte Perdidoren artean izugarrizko ertza dago matxete erraldoiaren itxuraz, edo hobeto, zaldi itzelaren lepoa, zurda ikaragarri tente jarrita. Lehenengo mendiaren aldetik, malda oso leuna da, eta beldurrik gabe ibili daiteke. Baina laister hatz zorrotz batzuen aurrera topo egiten da, horietan ibili, gora egin eta arrastatu behar da tentu handiz, bestela oreka galdu daiteke eta Espainaren aldera erori. Gure oinarrietan, iparraldetik, behin betirako elur geruzak agertzen dira, laister izotz aldapetan eraldatzen direla Pirinioetako ederrena izanik [...] hiru dezimetro zabaleko erlaitz batekin topo egin genuen. ¡Lasaitasuna¡ jarraitu behar baita eta eskua ez du aurkitzen non heldu. Gure inguruan amildegiak daude eta ez dugu horietan begirada finkatu behar betigo hilgarria baita [...]"

Eta liburuxka bitxian izenburukoa "Le Marboré et le Mont Perdu - Juillet 1861". Fournier jaunak, Bordeleko notarioa, halako "lehenengoa" baten kontakizuna egiten du. "Uztailaren 25, goizeko hiruretan ,Laurent Passet eta Fortanérekin batera, Gavrnieko aterpea atzera uzten nuen...".

Dena dela, kota hau ez da Buyseren gainontzeko kota zerrenda ere agertzen, ezta Angulok aipatu ere, ezta Alejosek, ezta Capdevilak. Egia da ez dela oso begi-bistakoa, ia leku guztietatik ertza jarraia dela Monte Perdidoko Hatza tontorrean gorenera iritsi arte.

2011ko apirilaren 13a, Martin Garmendiak ertza ikertu zuen, Zilindroko ekialdeko isurialdearen orratz batzuekin batera,Hatz-Koskorren lortutako altuera 3176,1 metrokoa izan zen eta Hatzatik banatzen duen arroilan 3160,9 metrokoa izan zen. Hortaz 15,2 metroko goragunea ematen du. Kota honen altuera Servicio de Información Territorial de Aragón (SITAR)-en kartografia agertzen da 3174,05 metrokoa izanik. Halaber, 3174 kota 2006ko mapa Topografiko Nacional 25 k146-IV Monte Perdidoko orrialdean, 2.argitalpea,agertzen da.

Hatz-Koskor izena bururatu zitzaigun bere itxuragatik eta Hatzen hurbiltasunatik.

Monte Perdido eta Zilindro lepoaren arteko ertza,Zilindro ekialdeko isurialdetik ikusita. (Argazkilaria: Martín Garmendia)


Datu teknikoak:

Hatz-Koskor Arroil-Hatz ......... 31T x:256842 y:4729687 z:3160,9m
Monte Perdido Hatz-Koskor.... 31T x:256811 y:4729751 z:3176,1m

Hurrengo estekan kontsulta dezakezue ekintza hori:
Nudillo del Monte Perdido.

FTer (Fidelek itzuli du)