martes, 7 de enero de 2014

HIRUMILAKO MAMUAK. ARNALESEKO ORRATZA.

"Eguraldia hobetzen ari da.Hodeiak uxatxen dituen haizeari esker.Hego edo ekialdeko tontorrean nago [Infernuko Tontorretakoak] eta emeki altxatzen den etzetik jarraitzen naiz, bat batean izugarri hutsune agertzen da. Han pitzadura nabarmena ikusten da, non rappel aproposa egin behar dudan amildegira hurbiltzen naiz.ez dut ainguraketarik aurkitzen, baina kontu handiz diagonalean pitzadurantz jaisten ikusten dut posiblea dela eta di da batean han bertan nago.".

"Pausu delikatuen bitartez beste aldetik igotzen naiz eta han, piska bat gorago, pare bat iltze aurkitzen ditut kontrako norabiderantz rappelatzeko baliogarriak direnak. Alde errazagoa batetik jarraitzen naiz, ezkerrerantz desbideratzen naiz punturik altuena irits nadin."

" Jarraipena begiratzen dut eta beste kota batzuk txikiagoak dira kokaturik nagoenean baino ulertzen dut.Arnales tontorrera heldu naizela ondorioztatzen dut, ertza jaisten jarraitzen baita.Konbentzimendu horrekin mapa puska bat uzten dut eta poliki Pondielloseko lepora jaisten naiz.Bidea aurrera egiten dudan heinean eta Saretteko lepora heldu ondoren, ikuspegi berriak jakinarazten dit oso erraz beste kotak baztertu dituela hiru mila metrotara ez iristeagatik."

"Duda mudan, ziurgabetasuna amaitutzat emateko eta ez duela ezer atzera utzi segurtasuna izateko lepo gainetik dauden kotak igo ditzan itzultzen naiz. Pentsatu eta egin, motxila uzten dut eta zuzenki hasten naiz igotzen ertz entretenigarritik jarraitzen, handik gutxira tontorrean nago [Hego Arnalesean].Handik beste tontor bat ikusten dudanez, tontor ertzetik haruntz igotzen naiz [Arnales] hola eginda lehenago egindako bidearekin lotzen dut zalantzarik gabeko Arnalesen ataria amaitutzat emanez."

(1949-2004) Hipólito Maesoren "Qué bonito son los Pirineos" liburutik zati hau atera da. Madrid, Innominada, 2001. 26 eta 27 orrialdeak. Kortxeten arteko oharrak nireak dira.

Infernu Tontorrak Saretas lepotik ikusita(Argazkilaria: FTer)

Marmolera, Estibiecha eta Salva edo Quijada de Pondiellos aintzineko izenak ordezkatu dela dirudi modernoagoa eta iparraldetik datorrenatik: Infernuko Tontorrak. 1863ko urtean Henry Russellek jasotzen zuen izen hori Mendebaldeko tontorra igo zenean Jean Marie Sarettes gidariarekin batera.Mendi magalean infernuko gaua pasatu zen hotzagatik.Baina ez da jude-kristau tradizioa baztertu behar; izan ere 1929 ko Peñalara aldizkarian Próspero García Gallardok esaten zuen: "Parean Infernuko Mendiaren ormak genituen moduan amildegiez beteta eta harri txuri eta gorri sugar moduan seguraski hemendik dator bere izena.". Arnaleak ere Pondiellosetako Tontorrak izendatu dira, behintzat izen horrekin agertzen dira hasierako kartografia ofizial espainiarrean (1936 eta 1965eko Sallent 145.orrialdean); hemendik Javer Malok izena hartu zuen 1972ko C-7 Piedrafitako Zirkuaren mapa egiteko; era berean mapa horrek Feliu Izarrek iradokitu zuen 1985ean bere lehenengo hirumilako zerrendak sortzeko.

Pondiellosetako Quijada edo Infernu Mendetako ekialdeko ertza dagoen orratzaren gorunea frogatzeke geneukan. Ertza honek Arnales taldea lotzen du. Hipolito Maesoren kontaketak itxaropenak ematen dizkigu; izan ere berak orratza eta Arnales tontorra nahastu zuen. Egia da orratza ez dela inongo kartografiarik agertzen, hau da posible izatea Infernu Ekialdekotik banatutako pitzararen estutasunagatik. Luis Alejos eta Miguel Angulok aipatzen dute orratza bakoitzak bere liburuetan, baina ez da Buyseren gainontzeko kotaren zerrendan agertzen.

Tontorrerako sarbidea, a priori, erreza zela ematen zuen Arnaleseko aldetik sartzen. Horregatik,Barcelonako La Vanguardia egunkariaren kazetaria Rosa Bosch konbidatu genuen. 2012ko urtean hirumilako zerrendari buruzko elkarrizketa egin zigun, horretan komentatu zigun hirumilako mamu baten bila irtenaldian interesatuta zegoela. Momentu eta leku aproposena zela horretarako eta irailaren 20 ostiralean Casa de Piedra aterpean geratu ginen berarekin.

Miguel Angulok aipatzen duen Arnaleseko pitzadura kokaturik, Ekialdeko Infernua eta Arnalesen arteko lepoa gaindiezina, Arnaleserantz abiatzen gara ertza jarraituz. Mendebalderantzako erlantz batzuek laguntzen digute ertza ekiditeko.Harria eskistozkoa da hori dela eta tentu handiz mugitu behar dugu. Berehala hiru edo lau metroko irtengune bertikal baten aurrean gaude. Parez pare gainditu daiteke IIIko tximinia aprobetxatuz edo ezkerretik zintzilikatutako erlaitzetan sartuz, non arria ona den, atzean utz daitezke zailtasunak. Jaitsierako leku beretik itzultzen bada kontuan hartu behar da.Gainean malda txikitzen da baina aldi berean ertza estutzen da. Aurreratzea ez da zaila baina une guztietan arri kalitatea baieztatu behar da.Berehala orratzaren tontorrean gaude baina jarraian pitzadura sakona dago. Ekialdeko Infernua gertu dago baina 15 metroko rappela egin behar da arrakalara iristeko eta parean dagoen III graduko orma gainditzea aipatutako tontorrera ailagatzeko. Orman rappel egiteko lazo batzuk ikusten dira.

Orratzeko tontorrean (hiru bloke kareharrizko osaturik) egindako neurketa 3034 metrokoa da. 30 metroko soka erditik tolestua egiten dugu pitzadurara rappela. Behera iristean sokako metro bat soberan dela konturatzen gara. GPSaren neurketa oso zaila da pitzadura oso txikia baita (1,20 metrokoa) eta han sartuta GPSaren seinalea oso aleatorio da 3020 eta 3028 artekoa. Orratzeko tontorretik ez da pitzaduraren hondoa ikusten eta gutariko batek hamar metro jaisten ditu Pondielleseko isurialdean Orratzeko hego ezproitik, terraza batean iritsi arte nondik hondoa ikusten den pare metro beherago.Sokaren neurrira eta bisual erreferentziarekin batera baiezta dezakegu Orratzaren goragunea hamar metrokoa baino gehiago dela, 12 eta 13 metrokoa izanik. Horren ondorioz, Buysek jarri zuen goraguneak betetzen du. Altimetro barometrikok 15 metroko aldea eskaintzen digu.

Arnaleseko Orratza xehetasuna (Egileak: Alfredo Goitia)

Arnaleseko Orratza aukeratutako izena, nahiz eta Ekialde Infernuaren gandorra kokatuta, Arnales toponimo hirumilakoaren artean saitzen da mantetzen, zein Hego tontorra, nagusia baino gutxi txikiagoa, beti zalantzan egon da eta orain SITARen arabera 2999,9 metroak ditu.Horiek horrela, GPsgailuak 3003 metro eman zizkigun. Gauza bera gertatu da egindako neurketa guztiekin 3003 eta 3006 metro arteko izanik.

Datu teknikok:
Arnaleseko Orratza:....... 30T 724333 4740136  z:3034
Orratzaren pitzadura:..... 30T 724325 4740140  z:3021

Ekintza kontsultatu nahi baduzue:
Aguja de Arnales.

2013ko urriaren 6an La Vanguardian Rosa Boschek artikulu hau argitaratu zuen, aquí y aquí.

FTer (Fidelek itzuli du)