miércoles, 19 de octubre de 2011

Aragoiko Mendizaleen 1968 ko urtekariaren hirumilakoen zerrenda.

Juan Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" aurreko zerrenden laburpena agertzen da. horien artean, egilea zur eta lur geratzen da, 1968an Aragoiko Mendizaleen argitutako zerrenda aurkitzeagatik,batez ere han bertan azaltzen diren mendi tontorragatik. Ikusi dugu nondik datorren Buyseren harridura da (ikusi Almarzaren zerrenda).Alberto Martinez Enbidek aipatutako zerrendaren kopia bat bidali digu. Ez dugu uste bere konfiantzaz abusatu dezagunik hemen idaztearren.

Erlazio hau ikusi ondoren, aintzat hartu behar dugu 1968koa dela, ez da harritzekoa Buyse aho zabalik geratu dela eta esaten duela:"Erraz da iruditzea zenbat zalantza sortuko xaio airakurleari hainbat zentzugabekeria ikustean.kontura gaitezan gaur arte 22 urte pasatu direla zerrenda argitaratu denetik.Ez ote da argitaratze dataren akatsaren bat izan? (1990eko argitalpenaren 128.orrialdean).

Ez dago akats argitalpenaren data,1968ko Aragoiko Mendizaleen 4. aldizakaria, baina bai Buysek hartutako hipotesian;izan ere 1932ko Almarza zerrendaren kopia da.Kalko egin zuenak ez zuen kontuan hartu Almarzaren zerrenda mugatuta zegoela Aragoiko hirumilakorekiko eta eremua Pirinio osora zabaldu zuela. Gehitu dezagun 1932an tontor zerrenda onargarria dela inola ere ez da 1960rako. Buysek,zalantzak izan arren, ontzat eman zuen zerrendaren data. Aragoiko Mendizaleek,oraigo honetan, dezente sartu zuten hanka.

1968an Aragoiko mendizaleek argitaratu zuten zerrenda.


FTer (Fidelek itzuli du)