domingo, 30 de enero de 2022

Hirumilako mamuak. Llosaseko Goi Arrakalaren Punta.

Anetoko hego-mendebaldeko ertza gailurretik jaisten da, eta orratz pare bat erakusten du 3300m-tik gora:Escudier Orratza eta Daviu Orratza. Beherago, bere ibilbidea horizontalagoa bihurtzen da, betiere kota 3000m-tik gora mantenduz, Llosaseko orratz lirainak eginez: Ipar-ekialdekoa, Erdialdekoa eta Hego-mendebaldekoa; arrakalal sakonez inguratuak.Louis Le Bondidier eta Jean Arlaudek izendatu zituzten XX. mendearen hasieratik, Anetoko lehen konkistatzaileen omenez: Franqueville, Tchihatcheff eta Argarot. Orratz hauek, Hegoaldeko Argarotarekin eta lantzen ari garen puntarekin batera, Llosaseko arrakalen artean zabaltzen dira, Llosasen Krenxa bezala ezagutzen dena osatuz.

Llosaseko Ertza osoa.Coronaseko isurialdea (Martin Garmendiaren argazkia)


Llosaseko Arrakalak pasabideak dira ertz hori zeharkatzeko,Arrakala horiek Llosas harana eta Coronas harana lotzen dute kota oso altuan. Tradizioz, bi pasabide erabili izan dira: LLosaseko arrakala, Argarot Hegoaldeko Orratza eta LLosaseko Pitonaren artean, eta LLosaseko Goi Arrakala. Goi Arrakala horren hegoaldera dago LLosaseko Goi Arrakalaren Punta, Llosaseko Krentxaren (3095,71 m) goreneko puntua osatzen duena, bi arrakalen arteko ibilbidean. 30 metro inguruko goragune bat du Anetorantz, LLosaseko Goi Arrakaletik (3067,55 m) bi irtengunetan salbatzen dena. 2016ko ekainaren 9an, Martin Garmendiak puntu horien altitudeak hartu zituen.

2. Orratzaren ingurutik hartutako LLosasko Goi Arrakalaren Punta. 1930eko uztailaren 16an Albert Oliveras i Folch-ek ateratako argazki estereoskopikoa (Iturria: Arxiu Fotogràfic Centre Excursionista de Catalunya. Memòria Digital de Catalunya)


Punta hau Buysek aipatzen du gaztelaniazko bere liburuaren 3. edizioan, 1983an, gainerako koten zerrendan, 1102 zenbakiarekin eta Punta de la Brecha Superior de Llosás izenarekin. 2000. urtean Marc Jusnelek izen hori jarri zion Revue Pyrénéenne 91. zenbakiko seigarren seriean idatzitako artikulu batean. David Atelak ere punta garrantzitsua dela dio 2005eko liburuan: "Andar por los tresmiles del Pirineo, 90 itinerarios", 359. or. Miguel Angulok 3085m-ko altuerarekin irudikatzen du "Pirineos 1000 Igoera" liburuko IV. liburukian eta altitude berarekin, baina dagoeneko Llosáseko Goi Arrakalaren Punta izenarekin bere mapan: Aneto, Sua argitaletxea. Aragoiko Lurralde Adierazleen Sistemak (SITA), berriz, 3082,65mko altitudea eta Agulla de la Brecha de Llosàs izena ematen dizkio.

Llosaseko Goi Arrakalaren Punta 1.Orratzetik hartuta. (Martin Garmendiaren argazkia)


Punta honen lehen igoera 1913ko uztailaren 17an dokumentatu zuten Henrik eta Roger Brullek, Germain Castagnék lagunduta, ipar-ekialdeko orratzarekin (gero Franqueville) lotzen duen gailurragatik, Llosásen isurialdetik punturen batean iritsia.

Llosaseko Ertza,Llosaseko isurialdea.Llosás Goiko Arrailaren Puntaren xehetasuna eta Anetoranzko Orratzak. (Argazkia: FTerek)


Baina lekuaren deskripzioa ezin da osorik geratu,Llosaseko Goi Arrakaletik Anetorantz begiratu gabe. Hau da, Goi Arrakalaren inguruan hiru orratz daude Anetora begira, hiru arrakalekin dagozkien. Argarot, Tchihatcheff eta Franqueville baino askoz xumeagoak, baina inola ere arbuiagarriak. Henri Brullek 1913an aipatu zituen bere igoeran, bere semea Roger eta Germain Castagné gidari zituela, Anetoko hego-mendebaldeko ertzekoa Llosaseko Goi Arrakaletik: "Hasiera nahiko zaila...". LLosaseko Goi Arrakaleko 1, 2 eta 3 orratzak deituko diegu.

LLosaseko Goi Arrakalaren Puntaren kokapen- eta altitude-krokisa, Anetoranzko orratzak eta haren arteko arrakalak.


Horietatik, 1. orratzak 3082,9 metroko altuera du, eta Llosaseko Goi Arrakala 3067,55m-ko altuera eta Arrakala 3072,41m-ko altuera inguratzen dute. 10 m-ko goragunea, mugan dago, baina mugitzen garen errore-marjina kontuan hartuta, ezin dugu ziurtatu beteko duenik. Bigarren orratzak 3093,73 metro neurtzen du, eta 2. arrakalak, 3086,24 metroko altueran dago. 3. orratzak eta 3. arraikalak, neurtu gabe daude. Gorago ertzean Arroka de l 'Estel kokatzen da Monolito oso deigarria da, Joan Miquel Dalmauk hala izendatua Estel Monlloren oroimenez eskalada-istripu baten biktima Cadi mendilerroan.

Bigarren eta hirugarren arteko orratzen arrakala Llosaseko ertzean.1930ean CECeko kideek erabili zuten pasabidea Llosasen kanpatuta zeuden bitartean. Albert Oliveras i Fochek hartutako argazki estereoskopika 1930eko uztailaren 16an.(Iturria: Arxiu Fotogràfic Centre Excursionista de Catalunya. Memòria Digital de Catalunya)


Albert Oliveras i Folch-ek 1930ean Llosáseko C.E.C. kanpamentua zela-eta egindako "Regio de la Maladeta" maparen zatia, egindako ibilbideak adieraziz. Begiratu arretaz Llosasen eta Coronasen arteko hiru pasabide posibleen xehetasuna eta nola erabili ziren bi arrakala altuenak. (Institut Cartogràfic i Geològic de Catalunya-ren kortesia, C.E.C.aren funtsa)


Llosáseko Goi edo Goiko Arrakala zenbait gidatan agertzen da, Anetorako pasabide gisa,Llosaseko ibonetik Nabarmendu behar da arrakala horren mendebaldeko isurialdea oso bertikala dela, eta hortik jaisteko soka erabili behar da, bereziki elurrik ez badago. Baina 2. eta 3. orratzen arteko tarteak LLosas eta Coronas arteko bidea ere badago. Egia esan, arrakala hori 1930eko uztailaren 16an erabili zuten C.E.C.ko kideek, Llosásen kanpatuta, Anetora igotzeko. Albert Oliverasek egun horretan ateratako argazkiek erakusten dutenez, hego-mendebaldeko ertza gaur egun Goi Arraila esaten dioguna ez da gaur egun ezagutzen dugun Goiko Arrakala. Joan Miquel Dalmauk bere lanetan diagonal bat dagoela adierazten du Coronasko glaziarretik, LLosaseko Goi Arrakaleko sarbidetik 50 m iparraldera, eta nahiko erraz (III) eramaten duela ertzera 2. Arrakalan, berak "bide Sacua" deitzen dio.


Datu Teknikoak:

FRANQUEVILLE ARRAKALA-LLOSASEKO GOI ARRAKALAREN PUNTA
X= 307078.379	
Y= 4721948.822	
Z= 3052.36

LLOSASEKO GOI ARRAKALAREN PUNTA
X= 307295.889	
Y= 4722191.826	
Z= 3095.72

LLOSASEKO GOI ARRAKALA
X= 307328.106	
Y= 4722202.378	
Z= 3067.55

LLOSASEKO GOI ARRAKALAREN LEHENENGO ORRATZA
X= 307331.190	
Y= 4722209.960	
Z= 3082.9

LEHENENGO-BIGARREN ORRATZEN ARTEKO ARRAKALA 
X= 307356.887	
Y= 4722222.138	
Z= 3072.42

LLOSASEKO GOI ARRAKALAREN BIGARREN ORRATZA 
X= 307375.141	
Y= 4722244.080	
Z= 3093.73

BIGARREN-HIRUGARREN ORRATZEN ARTEKO ARRAKALA
X= 307379.425	
Y= 4722256.519	
Z= 3086.24


BIBLIOGRAFÍA:
-"Itineraris d'algunes excursions fetes per Socis del Centre". En: Butlleti del Centre Excursionista de Catalunya, nº426, Any XL, nov-1930.
-ANGULO, Miguel. Pirineos 1000 ascensiones. IV. De Bielsa al valle de Arán. Elkarlanean, Donostia, 1998.
-ALEJOS, Luis. Pirineos, guía de los 3.000m. 414 itinerarios a los 217 tresmiles. 4ª edición renovada. Sua Edizioak, Bilbao, 2015.
-ALFONSO, Luis. Escaladas junto al Ésera. Volumen 2. La noche del loro, Zaragoza, 2010.
-ATELA, David. Caminar por los tresmiles del Pirineo, 90 itinerarios. Editorial Barrabés, Zaragoza, 2005.
-ARMENGAUD, André; JOLÍS, Agustín. Posets-Maladeta. 2ª edición. Editorial Montblanc-CEC, Barcelona, 1968.
-ARMENGAUD, André; JOLÍS, Agustín. Guide Ollivier. Pyrénées Centrales VII. Cairn éditions, Pau, 2013.
-ATELA, David. Aneto 3.404 m. 5 vías a la cumbre. Desnivel Ediciones Madrid, 2009.
-BRULLE, Henri. Ascensions, Alpes Pyrénées et autres lieux. Editions PyréMonde, Orthez, 2006.
-BUYSE, Juan. Los Tresmiles del Pirineo. 3.edizioa. Ediciones Martínez Roca, Barcelona, 1993.
-DALMAU, Joan Miquel. 3404 Aneto. 104 ascensiones y escaladas a la montaña más alta del Pirineo. Editorial Barrabés, Zaragoza, 2001.
-DALMAU, Joan Miquel. Aneto, paraíso del Pirineo aragonés. Ascensiones y rutas de escalada del Macizo de la Maladeta. Aeri New Alpin, Barberá del Vallés, 2019.
-ESCUDIER, Jean. El Aneto y sus hombres. 3ª edición. Portic, Barcelona, 2001.
-ESCUDIER, Jean. L'Aneto et les hommes. 2ème édition. MonHélios, Pau, 2012.
-JUSNEL, Marc; JUSNEL, Geneviève. "A propos des 3000 des Pyrénées. Massif de l'Aneto ...les pics des Tempêtes et de Margalide...". En: Revue Pyrénéenne. Club Alpin Français, Section du Sud-Ouest, Sixième Série, nº 91, Bordeaux, Septembre 2000.
-MARTÍNEZ EMBID, Alberto. Aneto. El monarca del Pirineo. Ediciones Desnivel, Madrid, 2002.
-SÁNCHEZ, Pako. Crestas pirenaicas. Pirineo Central Vol. II. Ediciones Desnivel, Madrid, 2009.
-TERA I CAMINS, Josep de. Guia Excursionista Aneto-Maladeta. Editorial Montblanc-Martín, Barcelona, 1992.
-TORENT I SOSTRES, Josep. "Acampades i excursions per l'Alt Pirineu. Vuit dies de campament a la vall de Llosàs". En: Butlleti del Centre Excursionista de Catalunya, nº441, Any XLII, feb-1932.


FTer (Fidelek itzuli du)