domingo, 4 de julio de 2010

Hirumilako sailkatzeko Buyseren arauak.

Laurogeiko hamarkadan Lleidatik Feliu Izardek egindako hirumilako zerrenda zabaltzen da:Lleidako Centre Excursionistaren zerrenda, hain zuzen ere.Juan Buysek,belgiarra espainarra nazionalizaturik eta Bigarren Mundu Gerraren amaieratik Siuranan bizi dena, hobe dezakeela pentsatzen du.

Hirumila gorako mendi pirinioaren zerrenda osoa lortzeko. Gai hori interesatu zitzaion geroztik Juan Buysek, bere ustez, mendiek bete behar zituzten arauak ezarri zizkion bere buruari, zerrenda horretan sartzeko.

Zeintzuk ziren arau horiek eta nola sortu ziren ikus ditzagun.

1986an C.E.C.-ren Muntaya aldizkarian argitaratuko lehenengo ahaleginetik Buysek argi eta garbi zuen arau batzuk bete beha zituztela bere zerrendan mendiak onartzeko. Behin betirako zerrenda osatu nahi zuenez uste zuen askoz errazagoa izango zela arau inpertsonala jartzea mendi beraren lista egitea baino.Azken finean, arauei buruzko adostasun lortuz gero zerrenda bera bakarrik sortuko litzateke.

Horrela Muntanyan zerrenda egiteko oinarritzen den arau historiko-topografikoen zirriborroa aurkitzen dugu.

«1- Definizioagatik mendi baten punturik altuena bere tontorra da,orduan 3000 gorako tontorrak lehenengo mailan sartzen dira . Teorian gehienezko altueraren puntu bat duen mendi batek soilik gailur bat izango du( Pico de los Gemelos-ek 3160 metroko bi tontor izanik salbuespenak araua baieztatzen duena da.»

Lehenengo arauan ikus dezakegu , eta adierazgarria da, pico de los Gemelosen etorkizunerako polemika prest dagoela.

«2-Tontor edo konkor gailurrak ez direnak, hau da, mendi bateko goratzerik altuena, bigarren mailakoan sartzen dira, bai aurretontor, bai orratzak edo bigarren mailako puntak.

2.1- Arau honek salbuespen justifikaturik du, aurretontor, orratz, edo mutur batek( geografilkaki bigarren mailako izanik) izena dutenak Pirinioetako aintzindariek mendi izen bat jarri zietelako eta praktikan tradizionalki mendizaleek gailurrak hartzen dituztelako.

2.2- Gerta daiteke gailur ez den mutur batetik mendi-adar edo alboko kontra horma sortzen dira eta gainera, igoerako bidea baditu, hauek elementu erabakigarriak izan daitezke lehenengo mailako tontorretan sailkatzeko. Adibide argia Espalda de Aneto da.»


Buysek gehitzen du: «"Salbuespenei" buruzko desadostasuna edo eztabaidak posible direla.Egileak biak gutxi izango direla espero du. Bestalde, Buysek kontsultatuko sokakidei eta berak ez dute uste beste formula bat adostasunerako probabilitate handiagoarekin aurkituko luketenik.»

Argitalpen horri eta batez ere Roberto Ollivieren bitartekariari esker "Hirumilako taldea" sortzen da. Bi isurialdeko mendizalez osatuta dago talde hau. Hasieran, Frantziako piriniozale batzuek mesfidantza batzuk izaten dituzte Buyse Bigarren Mundu Gerran zehar Léon Degrelle naziaren agindutara aritu baitzen. Ravier bikiek errefusatu zuten talde honetan parte hartzea.

Taldeak eman zuen bultzada erabakigarria da. Izan ere, bi urteren buruan, 1988an, Pyrenees aldizkarian arau zehatzak argitaratzen dira iaia behin betiko zerrenda osatuz. Arau berriak hauxe dira:

«1-Edozein gain, bere altuera 3000 metro gainditurik, hirumilakoa izan dadin eta Pirinioetako hirumilako katalogoaren barruan onar dakion hurrengo baldintzak bete behar ditu:
- Behintzat gaurko mapa batean agertzea edo gida batean aipatu izana.
- Bataiatu izana, hau da, izen bat izatea.

2- Onartutako hirumilakoak sailkatuko dira, bere ezugarrien arabera, hurrengo mailetan:
2.1- Lehenengo mailan sailkatuko dira eta gailur nagusi izena emango zaie:
a) Mendi bakoitzeko punturik (eta bakarrik) altuena direnak(zerrendan PCM inizialak agertzen dira), eta
b)Mendiak ertz korapiloa direnak eta mendiko ertzetan edo ertzak lotzen duen gandorrak kokaturik daudenak, horretarako gutxienez hiru ertz izan behar dituzte eta gainera tontorretik denak jaitsi behar dute eta isurialdeak mugatu behar dituzte(zerrendan NA inizialak agertzen dira).
2.2-bigarren mailan sailkatuko dira eta bigarren mailako izenarekin agertuko dira: 2.1.araua bete ez duten gainek (aurregailur,puntak eta orratzak nagusiki).

3-Gidetan edo mapetan agertzen diren hirumila gorako kotak, baina izenik ez dutenak aparteko kotak esango zaie eta berezko zerrendan agertuko dira aipatutako izenarekin.»


Era berean,aldi baterako xedapen gehigarriak, soilik aukera honetan,aparteko kotei izena ematen utziko die. Kota hauek taldearen araberako 2.arauaren ezaugarriak izan behar dituzte eta anonimoak izan behar dituzte.Xedapen honek aukera ematen du kota hauek berriro Katalogoan sartzeko.

«4-Aparteko koten errolda egin eta gero hainbat gainek bigarren mailako ezaugarriekin dutela konturatzen dira, baina ezin direla bigarren mailako kotak bezala onartu izena ez baitute. Gehienezko erakiagatik guk geuk behin behineko izena emango diegu(identifikatu ahal izateko), hau egin ondoren bigarren mailako sailkapenean sartu daitezke.
...
Helburua bete da aipatutako xedapenaren aplikaziori esker aplikazio hori bakarra izan dela eta sekula ere erabiliko da berriro. Etorkizunean hirumilako berriak izango dira 1.araua bete direnak.»


Pyrénées 154 aldiakariak Juan Buyseren hirumilako zerrenda duena.


Hirumilako zerrenda argitaratutakoan (hori 125 tontor nagusi, 70 bigarren mailakoak eta 70 aparteko kotez osatuta dago) sortzen diren arazoek hirumilako taldea desegiten dute. Zeintzuk ziren desadostasunak? pico de los Gemelosen aintzinatik zetozen polemikarekin batera Buysek aukeratutako izenak bataio berriak egiteko.

Pico de los Gemelosen izena ematen zaien kotei izena aldatu zien. Horrela 3125 metroko kotari (Gemelo Norte) izen berria jarri zioten Pico del Veterano(Buyseren goitizena) deituz, eta Gemelo Sur izenaren ordez Pico de los Gemelos deitu zioten, Jean eta Pierre Ravier anaia bikiak gogora ekarriz, baina hauek izen hori errefusatu zuten. Monte Perdidoko ekialderanyz dauden bi mutur Picos de Baudrimont izendatu zituzten, punta horientzat FAMek Rabada eta Navarro izenak proposatzen zituen. Pico de Portillon Ooren ordez Robert Ollivier izena jartzen saiatu ziren; oso zorrotz Robert Ollivierek berak errefusatu zuen. Seil dera Baquotik gertu dagoen mutur bat Audobert izendatu zuten. Aurreko kasuan bezala interasdun bera ez zen ados egon.

Pyrénées aldizkarian agertzen diren arauak Pirinioetako hirumilakoak 1996ko liburuaren lehenengo argitalpena. Data horretarako hirumilako taldearen hondarrak baino ez dira geratzen. Aurreko antzekoa baita ez dugu berriro arautegi errepikatuko.

Juan Buysek egindako liburuaren azala. 1990ko lehenengo argitalpena.


Juan Buysek egindako liburuaren azala.1991ko argitalpen frantsesez.


1993an, liburuaren 3. argitalpen gaztelaniaz, katalogoan hirumilako zenbakia 196tik 212ra pasatzen dira. Arautegian berri bat garrantzitsua sortzen da lehenengo artikularen barruan:

«1.3-Tontorretik abiapunu izanik soilik beheranzko ertzak izatea. Hauek jaitsiera amaitzen edo mozten den balizko sokokunean eta tontorren arteko 10 metroren bat gutxiengo desnibela izan behar dute.»

Xedapen berriak, tontor berriak katalogoan sartzean, gorunearen.kontzeptua agertzen da. Arau berri honek lehenngo liburaren zerrenda biribiltzeko erabiltzen da. Izan ere, 24 tontor berriak gehitzen dira eta era berean ,8 kentzen dira.

Juan Mari Feliuri esker jakin dugu Henri Baudrimontek 10 metroko gorunea jarri zuela.

Juan Buysek egindako liburuaren azala.1993ko hirugarren argitalpen.


Arau berri honek indarrean jartzean bi gauza erakusten dizkigu:
a)Erabilera bakarreko xedapen gehigarriaz baliatu zela tontor anonimoak bataiatzeko eta katalogoan sartzeko, bigarren aldiz erabili dela 24 tontor izenda ditzatela.Nork nahi du berriro ez erabili? Zelan existitzen da?. Baina desagertuko balitz, 1. artikulua ez luke zentzurik izango: hirumilakoaren izena Pirineismoaren historiatik dator, baina Pirineismoak dena aurkitu edo izendatu du?
b)Behin izen bat izatea edo mapa edo gida batean agertzea ez dira elementu erabakigarriak, soilik baliozko printzipio bezala gorunea geratzen da. Horregatik, ezin da baieztatu behin betirako zerrenda izango denik.

Zerbait antzekoa pentsatu behar zuen Buysek, 1998ko liburuaren bostgarren argitalpel gaztelaniaz 530. orrialdean idazten du:
«Baina galdera bati buruzko irakurlearen atentzioa eskatzen dut: urte askotan zehar Pirinioetako komunitateak onartutako eta erabilitako tontor errolda balizko bilaketek alda lezakete. Uste dugu ezeztz, horregatik argitaletxearen eta UIAA-ren lortutako adostasun lortzen saiatu gara...»

Hala da, Buyse UIAA-k bere zerrenda onartzen saiatzen da eta 1995ko irailaren 14an Claudio Abächeli doktoreak bidalitako gutuna erakusten da. Horrez gain, 1995ko abenduaren UIAAren 152 zenbakidun Buletinean hirugarren argitalpen agertzen zen zerrenda kaleratzen da.

Nolabait gehitze berriei zerrenda ixten saiatzen da eta gehitze hori gertatzekotan soilik zerrendaren kanpoko eranskin batean sar litezke.

5. argitalpean Buysek sumatzen du hamar urtero erroldaren berrikustea egin behar dela, hurrengoa 2002 rako izango zen. baina Buyse adinekoa zenez bi koordinaileengan pentsatzen du bere lana jarrai dezaten, isurialde bakoitzerako batean: hegoaldetik J.M. Feliurengan, iparraldetik Jean Louis Araujoengan. Siuranan 2002ko uztailaren 26an hil zenetik Buyse bere lana behin betirako ete egin zen.

FTer. (Fidelen itzulpena)




2016ko apirilaren 12, Adendan.

Orain dela gutxi, 2016ko urtarilarean, liburu bat Juan Buyseren militanzia naziari buruz gudan eta aurreko urtean zehar kaleratu dute. Liburu horrek, sarrera hau argitaratzean unean, egindako baizeztapena argitu egin du. Garai hartan erabiltzen genuen informazioa 1989ko urtarilaren ezkutitzatik zetozen. Horretan, Ravier anaiek taldea uzten dutela esaten diote Buyseri. Han Léon Degrelle nazi belgiar liderra aipatzen da. Buyseren erantzuna saiatzen da justifikatzen bere aurreko jarrera, esanez, komunismoaren aurka borroka boluntario gisa izan zela Ekialdeko frontean.

Argitaratu liburuak Juan (Jan) Buyseren benetzako iragana argitzen du bera saiatu zena izkutatzen. Baiezta daiteke, Buyse ez zen Degrelleren esanetara egon eta Ravier anaiek ondo egin zutela, egia osoa ez jakin arren, bere harremanak apurtzean.

Liburua, katalanez idatzita, guztiz gomendarria da, gaian sakondu nahi duenarentzat, da:
ORENSANZ, Toni. El nazi de Siurana. Barcelona, Ara Llibres, 2016, 291p + argazkiak.

FTer. (Fidelen itzulpena)