sábado, 17 de septiembre de 2011

Hirumilako mamuak Hego-Hego Mendebaldeko Campbieil edo Lentilla Tontorra.

Campbiel tontorra (3173 m ) hirumilakoetariko errezena da igotzeko,Robert Ollivierek esaten du mandoaren bizkarrean tontorra lortu litekeela. Bere tontor zabalak Pirinioetako ikuspegietariko onena eskaintzen du. Ez du uste, 1848ko kanpaina topografikan zehar Loupot Kapitainak mendi honen tontorrera lehenengoa igotzean izango zenik, baina lehenengo igoera dokumentatua da.Mendi honen hego muturra bigarren mailako muinoak hiru haran menperatzen dituena: Cap de Longoa,Piau-Engalykoa eta Campbieilekoa. Mutur horretan Cap de Long Hourquetteko igotzen den ertza Lentillakoarekin elkartzen da. Horri Lentilla tontor edo Hego-Hegomendebaldeko Campbieil deitzen zaio.Pascal Ravieren liburu berrian "L'aventure du Néouvielle" lentilla (arveja, vicia pyrenaica) landare belarkara igokaria dela eta dilista antza duela esaten da Campbieil haranean, Gedreko isurialdea, naro izanik.

Mendi honen historia hirumilako tontorra kontuan hartzeko, Guadiana ur-ibilgu jarraitzen dela dirudi, batzutan agertzen eta batzutan desagertzen dela adierazpen garbia eman gabe.Era berean, tontor nagusiaren izena duda mugan dago Campbieil eta Badeten artean. Aipatu behar da Badet tontor hurbilari gauza bera gertatzen zaiola.Gainera, 1927an" Commission de Topographie et de Toponymie de la Fédération de Sociétés Pyrénéistes ak agintzen zuen Camp Biélh izena erabiltzeko.

Robert Ollivieren "Guide des Pyrénées Centrales. Vol II" Campbieilhen hegoaldeko tontorra aipatzen zen altuerarik gabe.1975ean Sabino Echeandiaren hirumilako zerrenda Pyrenaica aldizkarian Lentilla tontor bezala 3066 m. agertu zen . Gero 1978an J.M.Feliuren bigarren zerrendan Lentilla bezala eta 3256 m. 1980ko Jolfreren zerrendan ez da agertzen hau "Revue Pyrénéenne"n argitaratu zen. Buysek 1986ko "Muntanya" aldizkarian agertutako bere lehenengo zerrendan jada Lentilla tontorra biltzen du, nahiz eta 3044 metroko altuera eman, datu hau IGN frantziarren mapatik atera zuen; hori dela eta,Lentilla tontorra ertz betean kokaturik dago.Halaber, 1988ko "Pyrénées"aldizkarian eta bere lehenengo liburuan bai erderaz bai frantsesaz ere agertzen da HHM Campbieil izenarekin eta 3157 m.

HHM Campbieil edo Lentilla Cambieil tontorretik ikusita (Egilea: Jesús Mari Linaza)


Orduan ustekabea agertzen da Buyse liburuaren hirugarren argitalpenean zerrendatik at dago, bere egilaren arabera gorunea eskasa zuelako Campbieil tontor nagusiarekin alderatuz.Gainontzeko koten zerrendan baztertzen da 1049 zenakidunarekin.1996ko Miguel Anguloren liburu bildumak"Pirinioak 1000 igoerak.III.alen" ontzat ematen du desagerpena. Miquel Capdevila ez dago ados horrekin eta horrela esaten du 1997ko bere liburuan "Hirumilakoak 30 egunetan", non tontorra mantentzen duen. 2004 urtean Desnivel argitaletxeak Lluis Borrasen "Pirinioetako hirumilakoak.gida praktika.213 tontorrak. Fitxa teknikak" liburua argitaratzen du. Honetan Buysaren hirumilako zenbakia,212, batean gehitzen da. Hala da, berriro HHM Campbieil agertzen da. Horretatik 213. hirumilakoa dator. Zenbaki honek hainbat piriniozale harritu du. Luis Alejok "3000ko Gidan" Campbieil aurrez tontorra aipatzen du.

Campbieil tontorra Lentillatik (Egilea: Jesús Mari Linaza)


2010ko abuztuaren hamarrean, Jesús Maria Linazak HHM Campbieilen goragunea neurtzen du gpsgailuz. Hau 18 metrokoa izan zen eta tontorrerako altuera 3165 m. izan zen.

Hurrengo esteka ekintza kontsulta daiteke:
Campbieil SSW o Lentilla.

Datu teknikok:

Campbieil...... 31T x:264527 y:4741943 z:3182m
Lepoa........ 31T x:264333 y:4741723 z:3147m
Lentilla....... 31T x:264302 y:4741609 z:3165m

Frantziako IGNaren kartografiak punto honi 3157 metroko altuera ematen dio.

FTer (Fidelek itzuli du)