miércoles, 23 de marzo de 2011

HIRUMILAKO MAMUAK: MALAVESINAKO IPARRALDEKO ORRATZA.

Besiberriko mendiguneari Montarto izena eman zioten aurreneko esploratzaileek. Hau osoa Kataluniako lurraldean kokatzen da, Aran bailaretik hegoaldean aurkitzen da Noguera Ribagorzanako isurialdean.Eremu honetan, hirumila metro gorako tontorrak lerrokatzen dira iparraldetik hegoaldera doan gandorraren orientazioa ia ezin hobea izanik. Mendebaldean Besiberriko haranak drainatzen du, eta ekialderantz Malavesinako isurialdea zeinak Cavallers-eko urtegian ibairatzen duen Riu Maloko sakanetik.Hegoaldean Caldaseko Capceresek Gemenako bailara eta Coma lo Formoko sakana banatzen dituzte, azken honek Toreko Nogeran ibairatzen du.

Hego Besiberri eta mendiguneko tontorrik altuenaren artean, Coma lo Formo alegia, gandor zorrotza dago, non Hirumilako Taldeak bost orratz identifikatu zituen. Hauek ez ziren katalogoan sartu (Luis Alejos. Guía de los 3000m. Sua Edizioak, Bilbao, 2005) 1111tik 1115era gainontzeko kotak dira. Miguel Angulok orratz hauen batzuk aipatzen ditu Pirinioak 1000 igoerak 4.alean.

Nork eskalatu zuen gandor osoa lehenengo aldiz?. Ez dakigu. Gandor honen muturretako tontorretara lehenengo igoerak izan ziren: Coma lo Formora hegoaldetik militar espainiarrak igo ziren 1857an; Hego Besiberrira mendebaldetik Packe eta Dashwood igo ziren 1866an. 1919ko abuztuaren 2an bi tontorren arteko zeharkaldia Estasén, Giró, Feliu, Canals eta Herzogek egin zuten, ekialdeko elurtegitik orratzak ekidinez( 1920ko CECaren aldizkaria).1926ko uztailaren 31n Arlaud eta bere lagunek orratzak saihestu zituzten mendebaldeko biretatik(Arlauden karnetak).

Coma lo Forno Hego Besiberritik (argazkilaria: Jesús Mari Linaza)


2008ko abuztuaren 13an gandor osoan zehar ibili zen. Iparraldegoa den orratza, Hego Besiberritik gertuena, 1111. gainontzeko kotak iparralderantz 17 metroko gorunea eta hegoalderantz 27koa dituela hartutako neurritan ikusten da. Horretaz gain, hegoago den orratza, Coma lo Formotik gertuena, 1115. gainontzeko kotak iparralderantz 31koa eta hegoalderantz 9koa ematen ditu.

Malavesinako Ipar orratza jaitsiz hego gandorretik (argazkilari : Josu Linaza)


Malavesinako Hego Orratza eskalatuz iparraldetik (argazkilari: Josu Linaza)


Malavesinako orratzak behin-behineko izena hartzen dugu multzo osorako. Kataluniako kartografiko instituaren arabera, 1:5000 eskalako serian hain zuzen ere, Hego Besiberri eta Coma lo Formopean dagoen arroak eta laku txiki batean ibairatzen duela Riu Malo sakanetik Malavesinaren izena ematen zaio.

Hurrengo estekan kontsulta dezakezue ekintza osoa:
Mendietatik : Ipar Besiberritik Celestin Passetera gandorra

Datu teknikoak:
Ipar erdi Besiberri Simó Gailurra :........ 31T x: 321717 y: 4718954 z: 3000
Hego erdi Besiberri Jolís Gailurra :....... 31T x: 321657 y: 4718878 z: 3001
Hego Besiberri :......................... 31T x: 321725 y: 4718199 z: 3024
1111. mendi lepoa-Hego Besib :................ 31T x: 321754 y: 4718153 z: 2997
1111.Kota :............................. 31T x: 321768 y: 4718111 z: 3014
1111. mendilepoa Comaloformo :.............. 31T x: 321798 y: 4718032 z: 2987
Coma lo Formo orratza1115.mendilepoa :................ 31T x: 321835 y: 4717945 z: 3018
1115. mendilepoa_Coma lo Forno :................. 31T x: 321842 y: 4717940 z: 3009
Coma lo Forno :......................... 31T x: 321874 y: 4717929 z: 3031

FTer (Fidelek itzuli du)