lunes, 19 de marzo de 2012

Hirumilako mamuak: Sotlloko Iparraldeko Aurretontorra

Estats aldeko mendebaldegoa dagoen hirumilakoa, hau da , Sotlloa, mugako Sotllo lepoaren bidez Pica de Estatsekin lotuta dago, non ipar eta hegoaldeko bide arruntak elkartzen diren. Mugak, bere tontorrean, ia ia angelu zuzena marrazten du: Ekialde-Mendebaldeko norabidea izaten du Picatik etorriz bere tontorrean hegotik-iparrera biratzen da Guin de l´Ase ondoko tontorreraino.Hiru haran garrantztuen goi-ibarra da Sotlloa, Iparekialdera Cometa d'Estats haran frantziarra, Hegoaldera Vall Ferrerako bailara eta Iparekialdera Broateko ibarra.

Sotllo Verdaguer Tontorretik (Egilea: Joseba Calzada)


1902an Jean d´Usselek lehenengo igoera egiaztagarri egin zuen Sotllora. Kasu honetan, hainbat adibidetan bezala, toponimiak nahasarazten du. Vallferrera aldean, Pica de Estasen barne, betidanik aintzineko izena Sulló izan zen. Baina bai Sulló bai Estats izenak erabiltzen ziren Sotlloko lepoa (2983 m.) aipatzeko.Triangelaketa frantziarrak Montcalm lehenengo mailako erpin geodesikoan oinarritu zuen, espiniarrak erpin moduan Picako hiru tontorretatik ekialdeago dagoena aukertu zuen, gaur egun Gabarro Punta ezagutzen duguna, eta seinalea horri eman zitzaion Sulló izan zen. Horregatik hemen izen arraroa Pica de Estats da (benetako Sullóa), bere jatorria ezezaguna da: hain ezezagunak dira ezen bere izena ondoko lepoaren modernismo batetik etor daiteke; batzuek esaten dute behinola Frantzia, Espainia eta Andorra elkartzen ziren puntutik datorkigula izena, baina "estatua" kontzeptu modernoa da eta, kasu horretan, izenak "hiru estatu" izan beharko luke.Era berean Astazus edo Estauberen sustrai bera izan daiteke artzain lekua igortzeko. Hau latinetik dator statu [Robert Aymard]. Argitu behar da gaur egungo Sotllo izena Sullo Mendateko Tontorra zela lehen.

Sotlloko ipar muga-gandorrean, Coll dels Guins de l'Aserantz erortzen den tokian, hain zuzen ere, orratz bat edo 3000 metrotik gora aurretontor dago, ICCko kartografiaren arabera, 10 metrotik gorako ebakiak mozten du gandorra.Mendebaldeko gandorra eta gutxi gora beherako distantzia bera beste aurretontor bat dago ezaugarri antzekoak baina gutxiagoko garrantzia du. Bi kota hauek ez dira Buyseren zerrendan agertzen, baina "Pirinioak 1000 igoerak.V. alea" Miguel Anguloaren liburuan agertzen da Ipar Aurre tontor bezala bere altuera 3050m. izanik.

Sotllo eta Ipar Sotlloa izen bereko lepotik (Egilea: Joseba Calzada)


2009ko abuztuaren 20an Joseba Calzadak GPS neurketak hartzen ditu ebakian. Bere altuera 3054,9 metrokoa izan zen eta Ipar Aurretontorrean 3066,7 m.neurtzen zuen, gorunea 11,8 metrokoa izan zen (ICCren 1:5000 kartografiak 3047,3 m y 3058,2 metroko balioak ematen ditu hurrenez hurren).

ICCren 1:5000 kartografia.


datu teknikoak:

Sotlloko Ebakia-Iparraldeko Sotllo ...... 31T x:367958 y:4725592 z:3054,9m
Ipar Sotllo ................ 31T x:367957 y:4725611 z:3066,7m

Hurrengo estekan ekintza kontsuta dezakezue:
Sotllo Norte.

FTer (Fidelek itzuli du)