lunes, 22 de agosto de 2011

HIPOLITO MAESO RUEDA.

3000 metroko zifra magiko eta apetatsuak hainbat mendizalek, Pirinioetako mendikatea liluraturik, zifra borobila duten tontor guztiak lortzen saiatu direla egin du.Piriniozaletasunaren hasieratik zerrenda asko izan dira. Baina gaur egun lleidako Centre Excursionistaren zerrendarekin batera Buyseren 212 hirumilakoa dago. Mamu harrapatzaile taldea zerrenda hau osatzen saiatzen da. Buyseren taldeak proposaturiko arau objektibo bakarra erabiliz: gutxienez 10 metroko gorunea izan dadila. Arau hau kontuan hartuta tontor "berriak" aurki edo aipatutako gorunea bete ez dutenak ezaba ditzakegu. Hau dena, GPSgailu herrikoiek ematen diguten erreztasunari esker altuera neurriak egiteko.

Gero eta mendizale gehiagok Pirinioetako hirumila metro gorako tontorrak igo dituzte. Batzuek azpimarratzeko meritua lortu dute Jordi Farre eta Jesus Almarzak, CELko kideak, 1998an zehar lortu zituzten. Marta Alejandrek, bi mendizalekin batera, 52 egun jarraian, 2010ko iraila eta urrian bitartean, lortu zuten.

Alde batetik, 2005ean Javier Fernándezek 16 urteko mutil valentziarra hirumilako zerrenda bete zuen. Beste aldetik Tartareuko (Lleida) Lluis Garrafe "gaztea" zerrenda bukatzear dago ¡80 urteekin!.

Baina blogean sarrera hau Hipolito Maeso alpinistari eskaini nahi diogu. madrildarra jaiotzez, baina piriniozale adopzioz, sekulako igoera eta eskalada asko ez ezik gure ustez balentria berdintzeko zaila ere egin zuen, hau da, 34 egun jarraian zerrendaren 212 hirumilako egin zituen, osorik oinez eta gehienak bakardadean.

Hipolito Maesok, 1999ko udan, 50 urte bete zituen urtean, igoera guztiak egin zituen eta erakutsi zigun ez zela mendilerro exotikoetara joan behar lehenego mailako balentria alpinistikoa egin dezan. Bere ibilbidearen kontakizuna berak argitaratuko liburu batean agertzen da "Que bonitos son los Pirineos", gaur egun nahiko zaila da liburu hori aurkitzea.

Zoritxarrez, bost urte beranduago, 2004ko uztailean, Hipolito Maeso Roberto Vazquezekin batera hil zen Alpeetako Dufour tontorrera igo ondoren. Jaitsiera ekaitz gogorra eta haize bolada bortitzek harrapatu eta betirako eraman zituzten.

Oraindik Pirinioetan egin daitezkeen balentriaz gain hirumilako zerrenda osatzeko ekarpenez azpimarratu nahi ditugu. Horrela, aipatutako liburuan hainbat azalpen agertzen dira hirumilakoei buruz. Clot de la Hount-eko orratz misteriotsuez, konturatu gabeko zapaltzen diren tontorrez (hamar metroko gorune ote dute?),212ko zerrendan Lentilla tontorra edo HHM Campbieil ez sartzeaz, Pale Crabouneseko hiru tontor posiblez, Lezateko ertzean dauden orratz batzuen garrantzi eskasaz, Argaroteko bi tontorrez ( Alpina argitaletxeko mapa berrian agertzen direnak eta mamu harrapatzaileok hirumilako berria baieztatu duguna) edo non dagoen Goiko Russellen benetazko tontorraz.

Hipolito Maesok idatzi zuen liburuaren azala bere ibilbidea kontatuz.


Liburu bereko kontraportada.


Zalantzarik gabe, mamu harrapatzaileen taldean parte hartu balu ohore handia izango litzatekeen guretzat.

Carles (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios: