Gailur edo Tuca de Mur, patronimiko baten istorioa
2017an, Aragoiko Gobernuaren Lurralde Antolaketa, Mugikortasun eta Etxebizitza Sailak, Aragoiko Toponimiaren Aholku Batzordearen bitartez, izen ofizial berriak argitaratu zituen, ordutik aurrera Aragoiko 3.000 metrotik gorako tontorrak izendatzeko erabili beharko zirenak; 160 izen berri dira guztira, eta gaur egun, zortzi urte geroago, ez dakigu nondik datozen.Zehaztu behar da nondik datozen jakina da PRAMES argitaletxetik; ez dakiena ze azalpenak halako nahasketa toponimikoa sortzeko.Bizitza guztiko" ordena eta agintea" hain ohikoa pentsalmolde batzuetan. Aurrekaririk gabeko iluntasuna, mendizaleen komunitatea nahita baztertu baitzuten aholkua ematetik edo iritzia adieraztetik ere.
Hala ere, hainbeste gangaren artean bada bitxi bat argi propioz distiratzen duena. Batzorde zorrotza izan arren, kanpoko azterlan batek argitu behar izan zuen Maladetako Mendebaldeko Hirugarren tontorraren izena.
2025eko lehen hiruhilekoari dagokion Pyrénées aldizkariaren 301. zenbakian, Mathias Loberak honako hau dio artikulu batean: "Manuel Mur Ferrer dit Anselmo: un homme, un guide, un pic...", azterketa horren genesia eta ondorioak. Azterlan horren zati garrantzitsuenak azalduko ditugu hemen.
Gailur bikoitza, bi punta txiki, Maladetetako katea mendebaldera ixten duena, Albetako Maladetak banatzen dituen Albako goiko lepoaren gainean altxatzen da. Igo gabe, XIX. mendean "Maladetako Soeurs" izendatu zuen Eugène Trutatek eta "les Deux-Soeurs" Maurice Gourdonek, azken honek Mendebaldeko Bigarren eta Hirugarrenari erreferentzia eginez (Sayó eta Mur). Izen hori ez zen kontuan hartu.
Baliteke bere lehen igoera 1903ko ekainaren 16an egitea Louis Falissek bakarrik, eta Maladetarainoko ertz osoa zeharkatu zuen. Bere kontakizunaren arabera, Maurice Gourdon 1879an, Mendebaldeko Bigarren eta Lehen Mendebaldea baino ez zuen zapaldu (Sayó eta Cordier).
Arrakasta handiagoa izan zuen Agustín Jolís eta André Armengauden Posets-Maladeta Gidan agertutako izenak, CECek 1958an argitaratua: Maladetako Hirugarren Mendebaldea. Egileek diotenez, Pico Cordier mendiaren mendebaldean dauden punta horiek (Maladetako Lehen Mendebaldea) ez lirateke hain anonimoak izango, eta, hala, etorkizun bataiagarri bat sustatuko lukete.
Bataioa 1985 arte atzeratu behar zen, orduan argitaratu baitzuen Feliu Izardek lehen liburuxka bere hirumilako zerrendarekin, aukeratutako izena: Punta d 'en Mir. Feliuk 1958ko Posets-Maladeta CEC-ren liburuan aipatutako izen bat hartu zuen, José Mir edota Manuel Mir. Benasquekoa, José Sayó eta José Delmasekin batera Maladetako mendigunean XX. mendeko lehen urteetan mendi-gidari gisa aritu zena.
Tontorrerako Mir izena Feliutik jaso zuen Juan Buysek bere zerrendetan 1986az geroztik, eta behin betiko "Los tresmiles del Pyrineo" liburuan 1990ean. Harrezkero, izen horrekin ezagutu da gailurra.
Mathias Loberaren ikerketek Benasquen eta bailara osoan urte haietan Mir abizenik ez zegoela egiaztatu ahal izan zuten. Anetoko erregistro-liburuaren azterketak, ordea, Manuel Mur delako bat atera zuen argitara, Aneton Ramiro Busquetsen gidari izan zena behin baino gehiagotan, José Sayorekin batera. Benasqueko Santa Maria parrokiako liburuen kontsultari esker, 1862an jaiotako Manuel Mur Ferrer delako bat gure gizona izan zitekeela egiaztatu ahal izan genuen. Datu gehigarri gisa, "Anselmo" izenez ezagutzen zela egiaztatu zen, izen hori bere etxearen izena zelako, bere aitona Anselmo Mur Cerezarengandik zetorrena. Aneto tontorreko liburuan aipatzen ziren igoera batzuetan "Anselmo" gida bat ere agertzen da.
Mendiko gidari izateaz gain, Manuel Mur aguazil, pregoilari, kanpai-jole eta ehorzle izan zen Benasquen. 1937ko abuztuaren 4an hil zen, 75 urte zituela, Benasqueko Erregistro Zibileko aktaren arabera.
Azterlan horren ondorioak 2016an jakinarazi zitzaizkion Aragoiko Toponimiako Aholku Batzordeari, eta "Tresmiles proiektuan" jaso ziren, Tuca de Mur gailurraren izena aldatuz. Manuel Mur-en ondorengoek harrera beroa egin zioten aitorpen ofizial horri, eta ospakizun pribatu bat antolatu zuten 2019ko irailaren 1ean Benasqueko Ospitalean. Igoera bat egin zuten Sergio eta Miguel Ángel Plaza Lomillos anaiek, Manuel Mur-en birbilobak, eta Sergi Sánchez Domingo Benasqueko GREIMeko kidearekin batera eta gailurrean plaka oroigarri bat jarri zuten.
Gure aldetik, azterlan honekin ados gaude eta proposatutako izen-aldaketa onartzen dugu.Horregatik gure hirumilako zerrenda eguneratzen dugu izen honekin.
Bibliografía:
-TRUTAT, Eugène. "Les glaciers des Pyrénées. Station de la Dent de la Maladetta. Le glacier de la Maladetta vu de la Pena Blanca". En: Annuaire du C.A.F. 1876, París, Hachette, troisième année volume III, 1877, 480.orrian.
-GOURDON, Maurice. "Le Pic des Soeurs (première ascension) et la Pic Occidental de la Maladetta (octobre 1879)", En: Bulletin de la Societé Ramond, Sixième année, Troisième trimestre de 1881. Bagnères, 1881, 87-90.orrietan.
-"Registre de les ascensions efectuades al Pic de la Maladeta (3312m) en els anys 1899-1919". En: Butlleti del Centre Excursionista de Catalunya, nº312, Any XXXI, CEC, Barcelona, gen-1921, 9-10.orrietan.
-ARMENGAUD, André. Jolis, Agustín. Posets-Maladeta, Barcelona, Editorial Montblanc CEC, 3ªed. 1968.
-RITTER, Jean. Le Pyrénéisme aux Pyrénées Centrales. Maurice Gourdon 1847-1941. Imprimerie Fabbro, Montréjeau, 2008, 133.orr.
-LOBERA, Mathias. "Manuel Mur Ferrer dit Anselmo: un homme, un guide, un pic...", En: Pyrénées, nº301, Lourdes, 2025,20-43.orr.
-RUIZ ANTORÁN, Sergio. "La gloria eterna de Manuel Mur", En: El Periódico de Aragón, 15-ago-2025. https://www.elperiodicodearagon.com/deportes/2025/08/15/gloria-eterna-manuel-mur-120651759.html
FTer (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios:
Publicar un comentario