Hirumila Mamuak: Malavesina Hegoaldeko Orratza (3.012,9 m).
2011n, Malavesinaren Iparraldeko Orratza deskribatu genuen. Jesus Mari Linazak, gure taldeko kideak, osoki egin zuen gandorra Hego Besiberritik Comaloformora, agertzen diren bost orratzetara igoz. Haren neurketen arabera Ipar Orratza hirumila berria zen, baina Comaloformotik hurbilen zegoenak, hau da, Hegoaldeko Orratzak, 9 metroko prominentzia zuen Comaloformotik banatzen duen arrailearekin kontuan hartuta. Erabilitako ekipoaren muga teknikoak zirela eta 3 metroko neurketa-akatsaren barruan dago, eta ezin genuen argitu. Hori dela eta,gure barneko-zerrenda batean sartuta zegoen eta neurketa edo egiaztapen zehatzagoak egiteke zegoen.
Neurketa zehatzago hori aurten gertatu da, 2026ko uztailaren 5ean hain zuzen ere, Sostremetries taldeak ekipo profesionala erabili du orratz horretan. Ondorengo testua helarazi diguten komunikatua da:
Materiala:
Emlid markako bi GNSS hargailu multifrekuentzia eta multikonstelazio, Reach RS4 modeloa, Mendilur enpresak kanpaina osorako prestatukoak, bi tripode, bi balizak, klinometro osagarri bat.
Deskribapena:
Oinarrizko hartzailea: hartzaileetako bat Comalofornoaren gailurrean kokatzen dugu, zehazki, ICGCren "100 cims" kanpainaren erabilitako iltze geodesikoaren gainean. 1,8 m-ko baliza erabiliko dugu zeru ikusgaia maximizatzeko. Lagungarria da Comalofornoa Pirinioetako zazpigarren hirumila prominentea izatea. Jarraian 120 minutuko behaketa egingo dugu koordenatu absolutuak lortzeko ESCOtik (Baqueira), ICGCren GNSS sare iraunkorreko estaziotik. Puntu honek beste bi puntu erradiatzeko oinarri gisa balio du, hautagaiaren prominentzia ia konstelazio satelite berdinarekin kalkulatu ahal izateko.
Rover hartzailea:
Lehenik, bigarren hargailu bat kokatuko dugu hautagaiaren gailurrean, Malavesina Hego orratzan ( Buyseren arabera, gaineko kota 1115 eta P250, gure datu-basearen arabera). 0,4 m-ko baliza bat erabiliko dugu haitz natural eta sendoaren gainean neurketa egiteko. Puntu horren behaketa 10 minutukoa da, zerumuga oso ona baita, eta kalkulua oinarriaren zuzenketei esker egingo da, hego-ekialdera 65 metro eskasera.
Azkenik, hargailu bera funtsezko lepoan kokatuko dugu, gailurraren hegoaldean dagoen prominentzia zehazten duena, Comalofornorantz . Lepoa 8 metro inguruko altuera duen horma bertikal baten oinean dago, zerumuga nabarmen murrizten duena. Horregatik, behaketa luzeagoa egingo dugu hemen, 30 minutu inguru.
Irrati bidezko zuzenketa diferentzialen bidez (LoRa), zentimetro batzuetako doitasunez lortzen dira behin-behineko emaitzak. Nolanahi ere, gailurraren eta gailurraren koordenatuen behin betiko kalkulua Isaac Hoyas GNSS datuen tratamenduan aditua den kolaboratzaileak egiten du bere bulegotik. Lortutako azken emaitzak milimetro batzuen zehaztasuna du (geoideari dagokionez), baina erreferentzia-geoidearen zehaztasuna kontuan hartuta, dezimetrora biribildutako kotak argitaratzea erabaki genuen. Erreferentziazko geoidea Espainiako IGNren (EGM08REDNAP) ofiziala da, Pirinioetako hiru milako multzoarentzat nagusia baita.
P250 gailurraren kota (Malavesina Hego Orratza): 3012,9 m
Lepo giltzarriaren kota C250: 3001,9 m
Prominentzia: 11,0 m.
Honekin batera, Comalofornoko ICGC iltzeko oinarrizko hartzailearen argazkiak erantsi ditugu eta Malavesina Hego Orratzaren gailurrean rover hartzailearena, gero, lepo giltzarrian rover berarena eta, azkenik, Comalofornoko gailurreko eta lepoko argazki batena (argazkiaren egilea: Guifré de Peray, kolaboratzailea proiektuan).
Era berean,eskerrak, Oscar Argudori, ICGCren LiDAR hirugarren estalduratik eratorritako ereduetatik abiatuta hautagaien zerrenda automatikoki kalkulatzeagatik.
Esker bereziak, Miquel Sorori, proiektu osoan egindako ekarpen kontaezinengatik, Pirinioak oso ondo ezagutzen baititu.
Hori dela eta, bigarren mailako hiru milakoei Malavesina Hegoaldeko Orratza gehitzen diegu, eta horrekin eguneratzen dugu gure hirumilako zerrenda.
Orratz honen gainerako datu historikoak bat datoz Ipar Orratzaren deskribapenean aipatutakoekin, eta dagokion sarreran kontsulta daitezke.
FTer (Fidelek itzuli du)




No hay comentarios:
Publicar un comentario