jueves, 23 de agosto de 2012

Manuel Cortesen hirumilako zerrenda (1977).

Manuel Cortesen hirumilako zerrenda (1977). Juan Mari Feliuren bi opuskuluen artean eta haiekiko guztiz independienteak izanik, 1977 urtean, hirimilako zerrenda berria kaleratzen da. Bere egilea Manuel Cortés (Manel) izan zen eta Lleidako Centre Excursionista 1977ko azaroaren aldizkarian agertzen da, "Els tres mil del Pirineu" bere izenburua izanik. Cortesek espresuki izena dituzten tontor guztiak ("cims principals i també els de segona fila") aipatzen ditu bere zerrendan. Hementxe da lehenengo eta berehalako hizpidea baliotasun emateko hirumilako bati. Egia da izena ez duena ez dela existitzen, ez da agertzen bibliografian ezta kartografian ere. Tontorrak geografiko unitate edo mendigunetik biltzen ditu, hamaika alde lortuz. Gero, Buysek hauek hartuko ditu. Manel beraren iritzia da bere zerrenda ez zela oinarririk ondorengo Feliu Izarden zerrenda eta ofizialtzat emango zuela Lleidako Centre Excursionistak. Gaur egun Manelek bere lana ukatzen du hirumilako gaiaren norabideak hartu duen ikusita. Gogoan har daiteke hirumilako lehengo zerrenda katalan mendikatea bere osotasunean hartuz.

Bere zerrenda egitean Manuel Cortes garai hartako kartografian oinarritzen da, Batez ere Alpinako argitaletxera eta IGN espiniar eta frantziren mapa topografikoak ere erabiltzen ditu. Halaber, Gida Ollivieren izen batzunk ateratzen ditu baina Kartografia ofizial frantziar kontsultatu gabe.

Cortesek 122 tontorrak zenbatzen ditu. Nahiz eta tontor berriak agertzen diren. Erabilitako irizpide dela eta esan daiteke poliki mapetan edo antzineko kontaketan izkutatuko izen berriak agertzen direla.

Jarraian Manuel Cortesen zerrenda osoa jartzen da, ohar batzuekin batera gauza batzuk argitzeko.

REGIO DE PIEDRAFITA-PANTICOSA
       
    m.  
1 Frondella Occid. 3000  
2 Frondella Central 3064  
3 Frondella Oriental 3069  
4 Balaitous 3146  
5 Agulla Anònima 3024 (1)
6 Gran Facha 3006  
7 P. Infierno Occid. 3076  
8 P. Infierno Central 3091  
9 P. Infierno Orient. 3006  
10 P. de los Arnales 3001  
11 Pondiellos 3060 (2)
12 Argualas (Arollas) 3045 (3)
13 Algas 3030  
       
REGIO DE VIGNEMALE
       
    m.  
14 P.Tapou 3143
15 Montferrat 3220  
16 P. Central 3235  
17 Cerbillonar 3222  
18 Clot d'Era Hount 3285  
19 Pique Longue 3298  
20 Pitón Carré 3198  
21 Pointe Chausenque 3205  
22 Petit Vignemale 3032  
       
REGIO D'ORDESA-GAVARNIE
       
    m.  
23 Gabieto 3034  
24 Taillon 3144  
25 El Casco 3006  
26 La Torre 3012  
27 Espalda de Marboré 3077  
28 P. Occ. de la Cascada 3099  
29 P. Central de la Cascada 3165  
30 P. Oriental de la Cascada 3165  
31 P. de Marboré 3253  
32 Cilindro de Marboré 3328  
33 Monte Perdido 3352  
34 Soum de Ramond 3254  
35 Punta de las Olas 3002  
36 Petit Astazou 3024  
37 Gran Astazou 3080  
       
REGIO DE TROUMOUSE-BARROSA
       
    m.  
38 Robiçera (Louseras) 3007  
39 La Munia 3134  
40 Petit Munia 3096  
41 Serra Morena 3090  
42 P. de Troumouse 3085  
43 P.Heid 3022  
       
REGIO DE CAMPBIEIL-LONG
       
    m.  
44 P. Long 3194  
45 P. Badet 3162  
46 P. de Campbieil 3175  
47 P. Estargne 3006  
48 P. Tourrat 3030 (4)
49 P. Maubic 3069  
50 P. de Néouvielle 3092  
51 Turon de Néouvielle 3031  
52 Trois Conseillers 3042  
53 Pointe Ramoung 3010  
       
REGIO CINQUETA DE LA PEZ
       
    m.  
54 Batoua (Culfreda) 3035  
55 Lustou 3026  
56 P. de l'Abeillé 3036  
57 Punta Ledormeur 3120  
58 Gran Bachimala 3166  
59 Punta del Sabre 3143  
       
MASSIS DE POSETS-ERISTE
       
    m.  
60 Tucón Royo (Pavots) 3121  
61 Las Espadas 3332  
62 Posets (Lardana) 3375  
63 Los Gemelos 3125 (5)
64 Bardamina Occid. 3110  
65 Bardamina Oriental 3079  
66 P. Eriste S. 3045  
67 P. Eriste Central 3053  
68 P. Eriste N. 3025  
69 Turets (Forqueta) 3007  
       
REGIO D'ESTOS-ESPINGO-LYS
       
    m.  
70 Clarabide Occid. 3021  
71 Clarabide Oriental 3028  
72 P. de Gias 3011  
73 Pouchergues 3006 (6)
74 Pointe Camboué 3043 (7)
75 Pointe Saint-Saud 3079 (8)
76 Pointe Lourde-Rocheblave 3107  
77 Gourgs Blancs 3131  
78 P. d'Oô (Arlaud) 3074  
79 P. Gourdon 3034  
80 Spijeoles 3065  
81 Cap dera Baquo 3106  
82 Gran Pic Seilh dera Baquo 3114  
83 P. del Portilló d'Oô 3044  
84 Perdiguero 3221  
85 P. Royo de Literola 3143  
86 P. Quairat 3034  
87 P. de Lézat 3090  
88 Crabioulés Occid. 3115  
89 Crabioulés Oriental 3119  
90 Malpás 3109  
91 P. del Bom 3004  
       
REGIO LA MALADETA-VALLHIVERNA
       
    m.  
92 P. d'Alba 3118  
93 Dent d'Alba 3136  
94 P. Le Bondidier 3150  
95 Aragüells 3037  
96 Piedras Albas 3000 (9)
97 Maladeta, 1.er Occid. 3195  
98 Maladeta, 2.o Occid. 3220  
99 Maladeta, 3.er Occid. 3252  
100 Maladeta Oriental 3308  
101 Punta Astorg 3354  
102 P. Maldito 3350  
103 P. de Enmedio 3345  
104 P. de Coronas 3310  
105 Aneto 3404  
106 Espatlla d'Aneto 3350  
107 Tempestats 3290  
108 Margalida 3241  
109 P. de Rusell 3205  
110 Tuc de Mulleres 3010  
111 P.de Vallhiverna 3067  
112 Las Culebras 3062  
       
REGIO DE CALDES
       
    m.  
113 Biseverri N. 3014 (10)
114 Besiverri Central 3003  
115 Besiverri S. 3030  
116 Comaloforno 3033  
117 Punta Passet 3002  
118 Punta Alta 3014  
119 Pala Alta del Serrader 3001 (11)
       
MASSIS DE SOTLLO-ESTATS
       
    m.  
120 P. de Sotllo 3073  
121 Pica d'Estats 3143  
122 Montcalm 3080  


(1) Gaur egun Cadier Orratza da Alpinako aintzinako kartografian Pico Anonimo agertzen da.

(2) Garmo Negro da. Pndiellos izena ematen du Russell eta Wallonetik datorkigula, izan ere, tontor horri Pundillos izendatu zioten. Kartografia espaniar ofizialak Pondellos izena Arnales tontorretan ipintzen du 1936ko Sallent 145. orrialdean.

(3)Arollas edo Arualas izena Frantzian erabiltzen da Garmo Negro izendatzeko. 1963ko 2.argitalpeko Sallent orrialdean Pico Argualasi Arualas esaten zaio.

(4) Bugarret da. Frantziako kartografia osoan halakoa agertzen da. Manuel Cortesi galdetu zitzaion zergatia, esaten du, gogoratzen ez zuen mapa batetik hartu zuela edo berak asmatu zuela Torrat lakua gainean izateagatik. Guk behintzat ez dugu erreferentziarik aurkitu non Bugarret mendia Tourrat izendatu zuen.

(5) Dirudi Alpina argiteletxeko lehenengo argitalpenetatik dator izena hori, non 3125 kota Los Gemelos izenarekin agertzen den, 3160 kota ez da agertzen. Ondorengo edizioetan biak agertzen dira, baina Los Gemelos izena 3160. muturrera eraman da.

(6) (7) (8) Pouchergues gaur egungo Saint Saud tontorra da. Hiru kota hauek bere izenekin batera 1953ko Armegaud-Comet gidatik atera omen ziren "Pyrénées IV. Guide de la Region d'Aure et de Luchon" non izen hauek agertzen dira. Hobeto ulertzeko nondik datoz Gorgs Blancen izena kontsultatu hurrengo artikulua "Histoire d'une montagne, les Gourgs-Blancs", F.Termenón eta R.Aymardek idatzi zuten 2010ko urtarilaren Pyrénées 241 zenbakidunean.

(9) Piedras Albas tontorra Araguellsen auzokidea, urte luzean zehar hirumilakoa kartografian kontuan hartu zen, bere altuera 3000 metro izanik. Leon-Mauryren mapa-krokisean 3010m eta Pico 3 izenarekin agertzen da. 1945ko Les Monts Maudits" . Eta 1958ko lehenengo argitalpen Alpinako mapan "Alto valle del Ésera I - La Maladeta" 3000 metroko altuera agertzen da. Gaur egungo altuera 2993 metrokoa da.

(10) Biseverri (sic) inprimatzearen akatsa dirudi.

(11) CEC-eko Agustin Jolis eta Mª Antonia Simoren Pallars-Aran gidan Pala Alta del Serraderek 3001 metro ditu. Gaur egungoa 2983 metrokoa da.

FTer (Fidelek itzuli du)



Adenda, 2026ko apirilaren 3.

Manuel Cortesen semeak data honetan jakinarazten digu bere aita 2020ko azaroaren 6an hil zela. Goian Bego.

miércoles, 27 de junio de 2012

Juan Mari Feliúren Hirumilako zerrendak (1976 eta 1978koak).

Juan Mari Feliú Dordek, Feliutarra anai-arreben sagakoa da (lau anaia nafar mendizaleak Marcos Feliú burua izanik), 1976an 110 tontorrekin hirumilako zerrenda argitaratu zuen . 1978an bigarren argitalpenean bost tontor gehiago gehitu zuen.

Zerrenda hauetako interesgarriena da lehendabizikoz Pirinioetako mendilerroa bere osotasunean kontuan hartzen dela, bereizketak egin gabe ez herrialdeagaitik ezta eskualdekoagatik ere. Hizpide bakarra da 3000 metrotik gora izatea.

Orain dela urte batzuk Juan Mariarekin harremanetan jarri nintzen; horregatik zuzeneko ezagutu nituen xehetasunak bere zerrendak egin zitzan eta zeintzuk izan ziren bere asmoa argitaratzean. Gauza polita izan zen Juan Marik bigarren argitalpenaren alea eman zidanean. Horrek "pirineos: los 115 "tres miles" de la cordillera" izenburua zuen eta 1978ko azaroan Club Deportivo Navarrak argitaratu zuen Iruñan.

70. hamarkadaren hasieratik, Juan Marik, garai hartan Donibane Lohitzunen bizi zen "Kulixka" goitizenez 1974ko urtariletik 1977ko otsailera arte, astean behin orrialde bateko idazkera bat argitaratuzuen Diario de Navarran, idazki horretan "hirumailakoei" zeritzon atala ere agertzen zen "Cumbres pirenaicas" izenburupean. Zerbait historiari buruzkoa, ibilbideak, mapen krokisak eta marrazkiak komentatzen ziren.

Era berean, Euskal-Nafar Mendi Erakundearen Pyrenaica aldizkarian (1975ko hirugarren alean) Juan Mariren artikulu ere azalten da "El Pirineo a debate" izenburuarekin. Horretan bere ikuspuntu argia agertzen da, beraien ustez etorkizunean Pirinioetako eztabaidek( bai kiroletakoak, ingurumekoak, garapenarekoak...) mendilerroa bere osotasunean hartu behar dute, eremu mugatuak ahaztuz.Gaur egun hau agerikoa iruditzen zaigu, baina orain dela gutxi arte hau azpimarratu behar zen. Frantzian bizi zenez, Juan Marik Pirinioetako inguruen sentsibilitate guztiak hauteman zitzakeen, eta bere meritoa izan zen, frankismoaren bukaeran Pirinioetako eremuan nola alda zitekeen mendiarekiko gizaki erlazioaz jabetu zen. Hortik aurrera argitaratu diren"hirumilako" zerrenda guztiek mendilerro osoa izango dute, guztiz ezberdina aurrekoan argitaratutakoak herrialde edo eskualde batera mugatzen zirela.

Euskal-Herriko eremuan ideia berari eusten dio, 1974ko urtean opuskulo bat argitaratzen du non euskal mendiak bateratzen duen Ehundunen Anaidia katalogoaren oinarrituta.

Donibane Lohitzuneko inprimategi batean egiten zuen lan eta 1976ko urtean aprobetxatzen du bere zerrendaren lehenengo argitalpena 115 tontorrekin kaleratzeko. Lehenengo zerrendarekin konparatuz aldeak hurrengoak izango dira: Pico del Infiernoko ekialde eta mendebaldeko tontorra. Frondellas Erdiko tontorra, Costerillou Dorrea, Usselgo Orratza.

1978ko zerrenda osoa errepikatzen dugu hemen. Hiru sektore sailkatuta dago: Mendebaldekoa, Erdikoa eta Ekialdekoa eta tontor eta altuerak ezezik tontorrari dagokion mendigunea, herri gertuena, lehenengo igoerako data eta egilea ere agertzen dira.Orrialde bakoitzeari aholku moral edo mendikoa eransten zaio.Lehenengo igoerak, liburuxka agertzen den bezala gaineratzen dugu, akats ugariak direla eta informazioa hau kontu handiz hartu behar da.

1978an Club Deportivo Navarrak argitaratu zuen Juan Mari Feliúren Liburuxkaren azala


(A) SECTOR OCCIDENTAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
1BALAITUS3145m8-8-1825. Peytier y Hossard
2COESTERILLOU Tour3049m18-8-1913. Edouard y George Cadier
3AIGUILLE D'USSEL3023m7-1908. Ussel, Castagné y Soubie
4CADIER Aguja o P.Anónimo3022m30-8-1911. Hnos. Cadier
5FRONDIELLA ORIENTAL3068m 
6FRONDIELLA CENTRAL3033m 
7GRAN FACHA3006m 
8INFIERNO P.CENTRAL3090m 
9INFIERNO P.OCCIDENTAL3074m 
10INFIERNO P.ORIENTAL3076m 
11ARGUALAS3046m1790. Heredia y Junker
12ARNALES3005m 
13GARMO NEGRO3070m 
14PIQUE LONGUE3289m7-8-1938. Miss Lyster,Cazeaux y Cartes
15CERBILLONA3247m 
16MONFERRAT3220m 
17PITON CARRE3198m 
18POINTE CHAUSENQUE3205m30-6-1822. Chausenque y Latapie
19CLOT DE LA HUNT3274m 
20TAPOU3148m1833. Russell
21PETIT VIGNEMALE3082m1798. La Beaumelle
    
    
(B) SECTOR CENTRAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
22GABIETO3032m 
23GABIETO SUR3024m
24TAILLON3146m1792. Heredia
25CASCO MARBORE3005m 
26TORRE MARBORE3018m 
27P.OCC. DE LA CASCADA3085m 
28PICO CENTRAL3146m1888. Brulle
29PICO ORIET. DE LA CASC.3157m 
30ESPALDA MARBORE3069m 
31MARBORE3253m 
32CILINDRO3327m1863. Russell
33ASTAZU GRAND3083m22-7-1870. Russell y C.Passet
34ASTAZU PETIT3024m 
35MONTE PERDIDO3353m6-6-1802. Rondo, Laurens, Ramond y un aragonés
36SOUM DE RAMOND3130m1877.Russell y compañeros
37TUCA3018m 
38PIC LONG3069m1864. Duque de Nemours
39NEOUVIELLE3092m1847. Chausenque y Teintu
40TROIS CONSEILLERS3056m 
41BADET3161m 
42CAMPBIELL3175m 
43BUGARRET3006m 
44RAMOUNG3010m 
45LENTILLE3156m 
46TOUR NEOUVIELLE3042m 
47ESTERAGNE3005m 
48LA MUNIA3134m 
49LAUSERAS3007m 
50TROUMOUSE3085m 
51HEID3022m 
52LA MUNIA PETIT3096m 
53SIERRA MORENA3058m 
54SCHRADER3177m19-7-1878. Schrader y H.Passet
55LEDORMEUR3120m 
56PUNTA SABRE3145m 
57ABEILLE3036m 
58PETIT BACHIMALA3060m 
59CULFREDA3034m1848. Capitán Langot
60LUSTOU3025m29-7-1884.Brulle y C.Passet
61BAGUEÑOLA3035m.19-7-1878. Russell y F.Barrau
62TOURETS3014m12-8-1905. Le Bondidier y Sansuc
63BERALDI3005m13-8-1905. Le Bondidier y Sansuc
64ESPADAS3332m10-8-1905. Le Bondidier, Cansuc, Camboué
65POSETS3375m6-8-1856. Halket, Rendonnet y Barrau
66DIENTE LLARDANA3085m22-7-1913. Brulle
67PAVOTS3122m22-7-1885. Russell y P.Barrau
68BARDAMINA3079m7-7-1914. Brulle, Castagné y M.D'Estrux
69TUCA LLARDANETA3311m 
70GIAS3011m 
71CAMBOUE3043m 
72CLARABIDE3028m 
73GOURGS-BLANCS3128m1864. Bacillac y Passet
74SAINT-SAUD3003m 
75ARLAUD3065m1872. Russell y C.Passet
76GOURDON3034m 
77SPIJEOLES3066m1-8-1880. Russell y J.Brunet
78BELLOC3008m 
79SEHIL DE LA BAQUO3109m9-1858. Russell, Strafield y F.B.
80PORTILLON3044m31-7-1894. Brulle y C.Passet
81LITEROLA3132m1-8-1868. Russell y J.Haurillon
82ROYO3120m1-8-1863. Russell y J.Haurillon
83QUAYRAT3060m1879. H.Reboul y ayudantes
84LEZAT3102m1852. Lezat y compañeros
85PERDIGUERO3222m1817. Parrot
86CABRIOULES3109m1852. Lezat y compañeros
87MAUPAS3110m1825. Peytier y Hossard
88BOUM3006m9-1858. Lezat y Dr.Laubron
89ALBA3100m7-1868. Russell y J.Haurillon
90DIENTE DE ALBA3114m31-8-1882. Russell y Courrège
91MALADETA OR.3308m29-9-1877. Russell y C.Passet
92MALADETA OC.3178m25-8-1877. Parrot y P.Barrau
93MALDITO3350m3-8-1905. Le Bondidier,Sansuc,Camboué y Luquet
94PUNTA ASTORG3354m9-7-1901. D'Astorg,Brulle,C.Passet y B.Salles
95MEDIO3345m9-1858. Lezat
96CORONAS3310m1864. Russell y un porteador
97ANETO3404m10-7-1842. Franqueville y Tchihatcheff
98RUSSELL3100m1865. Russell y Packe
99MARGALIDA3258m29-7-1905. Le Bondidier y Sansuc
100ESPALDA DE ANETO3340mLos cinco hermanos Cadier
101TEMPESTADES3310m21-8-1877. Russell y C.Passet
102ARAGÜELLES3037m10-8-1880. Russell y F.Barrau
103LLOSAS Agujas de3004m24-7-1920. Arlaud y Sabadie
104LE BONDIDIER3150m24-8-1921. Arlaud,D'Espouy y Alba
105VALLIVIERNA3067m1864. Barrau,Packe y Barnes
106MULIERES3010m5-8-1879. Barrau,Russell y Caurrège
    
    
(C) SECTOR ORIENTAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
107PUNTA ALTA3014m15-8-1880. Schrader y Passet
108PALA ALTA3001m 
109BIZIBERRI NORTE3014m7-8-1889. Sansuc,Spont y Barck
110BIZIBERRI SUR3030m25-8-1866. Packe y Deshwood
111COMOLO FORNO3030m25-7-1882. Brulle,Bacillac y Passet
112P.CELESTIN PASSET3002m25-7-1882. Brulle,Bacillac y Passet
113PICA ESTATS3143m1883. Gourdon y Courrège
114SOTLLO3073m 
115MONTCALM3074m1827. Corabeuf y Testu


Argibide modua:

37. zenbakia Tuca Punta de las Olas da.
46. zenbakia Tour Neouville esan nahi du Turon de Neouville.
49. zenbakia Lauseras Robiñera da.
59. zenbakia Culfreda Batouaren izen espainiarra da.
61. zenbakia. Bagueñola Gran Pico de Eristeren izen bat da.
62. zenbakia Tourets Pico de la Forquetaren izen frantsesa da.
108. zenbakia Pala Alta Serraderko Pala Alta da. Hau Agustin Jolisen eta Mª Antonia Simoren Aran Pallars gida agertzen da 3001 metrorekin. Gaurko altuera 2983 metrokoa da.

FTer (Fidelek itzuli du)

lunes, 28 de mayo de 2012

Hirumilako Mamuak: Monte Perdidoko Hatz-Koskorra.

Monte Perdido eta Marboreko Zilindroren artean ertz bat kokatzen da non kareharri geruza ia bertikalak diren. Zilindroren ekialdeko isurialdeak argi eta garbi tolestadura ikaragarri hori erakusten du. Ertza zeharkatzen duten geruzek era ezberdinako higadura nozitu dute eta batzuek Monte Perdidoko Hatza sortu dute. Hatza eta Zilindroren artean geruza batzuk altuak mantendu dira bi txiki gorune sortuz.Hauek eta Monte Perdidoko Hatzaren artean 14 metroko arraila aurkitzen da. Hau primeran ikusten da Zilindroko HM Pitoitik eta dirudi geruza batzuek milorri pastela osatu dutela.Badago erlaitz, geruza bat jarraitzen duena, hegoaldetik Zilindroko lepoa eta Hatza eta Hatz-koskorren arteko arroila lotzen duena luzera osoa jarraituz.

Monte Perdidoko Hatza eta Hatz-koskorra Zilindroko HM Pitoitik Ikusita . (Argazkilaria: Martín Garmendia)


Marboreko Zilindro eta Monte Perdidoren arteko lehenengo ibilbideek historia bitxia dute.Kontaketa Alain Bournetonen liburu berrian "Gavarnie. Histoire d'un grand site". Editions Le pass d'oisseau, Toulouse, 2010 irakur daiteke.

Gavarnien garai hartako arazo bat Monte Perdidora iristeko ibilbidea laburtzea zen, gehiago eskatutakoa baitzen. Hala da, herritik bi ibilde erabiltzen ziren, Rolandoren Arroiletik eta Marboretako hegoalde isurialdetik Gorizeko bordetan gaua pasatuz edo Tucarroyako Arroiletik, Zilindroko lepora igo, eta hortik Espupideratik tontorrera iritsi. Normala zen bi ibilbide elkartzea, Tucarroyatik igo eta Rolando Arroiletik jaitsi.

Mapa aztertuta, ibilbiderik zuzenenak Les Rocher Blancs-etik pasatzera behartzen du. Dirudi igoera honen aurkitzailea Laurent Passet izan zela; izan ere, honek lehenego aldiz igoera hori egitekoRusselli eskaini zion, Beraldiaren arabera. Egia da zalantzak daudela noiz egin zen lehenego aldiz igoera hori, baina data zehatza 1858ko irailaren 13 izango zen, Hôtel des Voyagers-en erregistroan agertzen baita.

Laburbilduz, Gavarnietik Astazouko lepora zuzen-zuzen, hortik Zilindroko lepora glaziarretik eta ertzetik jarraitu ziren, nahitaez Hatz-Koskorretik pasatu behar zuten, Hatz -Koskor eta Hatzaren arteko arroilera jaitsi eta azken hori iparraldeko erlaitzetik ekidin, gero tontorrera jarraitu zuten Escupiderako goiko aldetik.

Baina, garai hartan ez zen harritzekoa, Laurent Passetek hiru aldi desberdinetan esan zituen lehenengo aldiz igoera hori lortu zuela, bere liburuan Bournetonek aipatzen duenaren arabera.

1861ko argitaratuko liburu batean Armengaud delakoak igoera hori aipatzen du "Escapades d'un homme sérieux", E. Dentu, París. Hainbat xehetasun ematen du bere igoera ontzat emateko eta baliteke Russellena baino lehenago izatea.hemen dago bere kontakuzunaren zatia non deskribatzen duen ertzea Zilindro lepotik gora: "Zilindro eta Monte Perdidoren artean izugarrizko ertza dago matxete erraldoiaren itxuraz, edo hobeto, zaldi itzelaren lepoa, zurda ikaragarri tente jarrita. Lehenengo mendiaren aldetik, malda oso leuna da, eta beldurrik gabe ibili daiteke. Baina laister hatz zorrotz batzuen aurrera topo egiten da, horietan ibili, gora egin eta arrastatu behar da tentu handiz, bestela oreka galdu daiteke eta Espainaren aldera erori. Gure oinarrietan, iparraldetik, behin betirako elur geruzak agertzen dira, laister izotz aldapetan eraldatzen direla Pirinioetako ederrena izanik [...] hiru dezimetro zabaleko erlaitz batekin topo egin genuen. ¡Lasaitasuna¡ jarraitu behar baita eta eskua ez du aurkitzen non heldu. Gure inguruan amildegiak daude eta ez dugu horietan begirada finkatu behar betigo hilgarria baita [...]"

Eta liburuxka bitxian izenburukoa "Le Marboré et le Mont Perdu - Juillet 1861". Fournier jaunak, Bordeleko notarioa, halako "lehenengoa" baten kontakizuna egiten du. "Uztailaren 25, goizeko hiruretan ,Laurent Passet eta Fortanérekin batera, Gavrnieko aterpea atzera uzten nuen...".

Dena dela, kota hau ez da Buyseren gainontzeko kota zerrenda ere agertzen, ezta Angulok aipatu ere, ezta Alejosek, ezta Capdevilak. Egia da ez dela oso begi-bistakoa, ia leku guztietatik ertza jarraia dela Monte Perdidoko Hatza tontorrean gorenera iritsi arte.

2011ko apirilaren 13a, Martin Garmendiak ertza ikertu zuen, Zilindroko ekialdeko isurialdearen orratz batzuekin batera,Hatz-Koskorren lortutako altuera 3176,1 metrokoa izan zen eta Hatzatik banatzen duen arroilan 3160,9 metrokoa izan zen. Hortaz 15,2 metroko goragunea ematen du. Kota honen altuera Servicio de Información Territorial de Aragón (SITAR)-en kartografia agertzen da 3174,05 metrokoa izanik. Halaber, 3174 kota 2006ko mapa Topografiko Nacional 25 k146-IV Monte Perdidoko orrialdean, 2.argitalpea,agertzen da.

Hatz-Koskor izena bururatu zitzaigun bere itxuragatik eta Hatzen hurbiltasunatik.

Monte Perdido eta Zilindro lepoaren arteko ertza,Zilindro ekialdeko isurialdetik ikusita. (Argazkilaria: Martín Garmendia)


Datu teknikoak:

Hatz-Koskor Arroil-Hatz ......... 31T x:256842 y:4729687 z:3160,9m
Monte Perdido Hatz-Koskor.... 31T x:256811 y:4729751 z:3176,1m

Hurrengo estekan kontsulta dezakezue ekintza hori:
Nudillo del Monte Perdido.

FTer (Fidelek itzuli du)

jueves, 19 de abril de 2012

Salvador Moralesen hirumilako zerrenda (1973)

Salvador Moralesek, tradizio aragoiar jarraituz,, lurralde honetako hirumilakoei mugatzen  die bere zerrenda. 1932 urtetik Lorenzo Almarza bultzatzen saiatu zen hirumilako bildumazaletasun hasi berriak oraindik ez du Mendikatea bere osotasunean kontuan hartzen. Salvadorrek esaten du bere zerrenda lekuan bertari buruzko esperientzian oinarrituta dagoela. Montañeros de Aragongo kide beteranoen arteko Alberto Martinez Enbidek egindako ikerketen arabera Morales aurre Pirinioko tontorretara joaten zen mendilerroko goi mailako tontorretara baino. Kasu batzutan ikus daiteke 1946 urtean argitaratzen hasi ziren Alpina argitaletxeko mapak erabiltzen dituela. Alpina argitaletxeko lehenengo mapek hirumilako aldea kontuan zutena Maladeta-Anetokoa zen, 1958ko argitalpena. Zerrendan akats toponimiko batzuk edo izen frantsesen ulermenez agertzen dira baita altitude ere

1973 urtean 22 zenbakidun Aragoiko Mendizaleen Aldizkarian argitaratu zen zerrenda. Elkarte honetako bazkidea zen Morales eta artikuluak : 92 "tres miles" aragoneses izan zuen izenburu. Lehenengo aldiz da aipatutako tontorrak mendebaldetik-ekialdera mendigune edo haran sekuentzia eta  ezkerretik eskubira idazkera- irakurmenaren araberako erabilera elkartzen dira lurraldeko irudikapen kartografikoan

Jarraian Salvador Moralesen zerrenda zorrotzki errepikatzen dugu. Nota batzuen bitartez atentzio geihago ematen duena.

PIEDRAFITA
Moros (Balaitus) 3150m (1)
Frondella 3006m  
Faja (Gran Fache) 3013m  
Infierno Occidental 3076m  
Infierno Central 3090m  
Infierno Oriental 3065m  
     
PANTICOSA
Argualas 3041m  
La Bandera 3021m (2)
Garmo Negro 3051m  
Arnales 3006m  
     
VIGNEMALE
Vignemal (Long Pic) 3303m (3)
Clot de Hount 3298m  
Cerbillona 3247m  
Central 3235m  
Montferrat 3220m  
Tapou 3148m  
     
ORDESA-PINETA
Gabietou 3031m  
Taillón 3141m  
Casco 3006m  
Torre de Marboré 3012m  
Espalda de Marboré 3077m  
Cascada Occidental 3099m  
Cascada Central 3029m  
Cascada Oriental 3088m  
Marboré 3253m  
Astazu 3080m  
Pequeño Astazu 3024m  
Cilindro 3328m  
Monte Perdido 3355m  
Soum de Ramond 3254m  
     
BARROSA
Trumouse 3086m  
Sierra Morena 3090m  
Munia 3134m  
Robiñera 3006m  
     
BALINA
Batoa 3035m  
Ledormeur 3120m  
Batchimale 3029m (4)
Bachimala 3177m  
Punta Sable 3143m  
     
POSETS
Gemelo Norte 3125m  
Gemelo Sur 3160m (5)
Posets (Llardana) 3375m  
Espadas (Lardaneta) 3332m  
Tucón Royo 3121m  
Tucón de la Canal 3085m (6)
Forqueta (Turets) 3007m  
Bardamina 3079m  
     
Eristes o Bagüeñolas
Norte (Beraldi) 3025m  
Central (Eriste) 3053m  
Sur 3045m  
     
ESTÓS
Claravide 3028m  
Gias 3011m  
Rochneblave 3104m  
Gorgas Blancas 3129m  
Oô (Arlaud) 3065m  
Seil de la Baquo 3114m  
Cap de la Baquo 3106m  
Pico Portillón de Oö 3050m  
Perdiguero 3221m  
Hito del Perdiguero 3170m  
Royo 3136m  
Literola 3132m  
Gabrioules Occidental 3106m  
Gabrioules Oriental 3116m  
Aguja 3025m (7)
Maupas 3109m  
Boum 3004m  
     
BENASQUE
Alba 3118m  
Diente de Alba 3136m  
Maladeta Occ. pico 3º 3195m  
Maladeta Occ. pico 2º 3220m  
Maladeta Occ. pico 1º 3308m (8)
Maladeta Oriental 3308m  
Maldito 3350m  
Astorg 3354m  
Medio 3345m  
Coronas 3310m  
Aneto 3404m  
Espalda del Aneto 3350m  
Aragüelles 3037m  
Bondidier 3000m  
Piedras Albas 3000m (9)
Gregüeña 3002m  
Valliberna Occidental 3062m  
Valliberna Oriental 3067m  
Aguja Frankeville 3066m  
Aguja Tchinchef 3048m  
Aguja Argarot 3030m  
Tempestades 3290m  
Margalida 3241m  
Mulleres 3010m  


(1) Salvador Moralesek Moros izena erabiltzen du Balaitusi deitzeko. Izen hori soilik mugako hegoaldean erabiltzen da.Alberto Martiz Embiden ikerketen arabera Palas Tontor hauzokidetik dator, aintzina Frantzian Castet deus Mourrous esaten zitzaion. Dirudi Lucas Mallada ingeniarik izen hori hartu zuela bere liburuan "Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España" (1878). Harrezkero, 1911an Tena haranari buruzko Juli Soler i Santalóren testu batean agertzen da. Alpinako maparen Panticosa orrialdearen lehenengo argitalpenan, non ere agertzen den Moros Tontor, Moralesena baina berantiaragoa da 1979 urtekoa baita. 2000 urteko Mapa Topográfico Nacional 25k 145. II Sallent de Gállego orrialdeko lehenengo argitalpean Moros izen-leku toponimia ofizialean lehendabiziz agertzen da. Marta Iturraldear liburuan "Mitología del Balaitús" Barrabes  argitaletxea, Zaragoza 2005 43-50 orrialdetan toponimoaren ikasketa sakona egiten da.

(2)Algas Tontor esan nahi du. 1936 eta 1963 urteko Mapa Topográfico Nacional 50k Sallent de Gállegoko orrialdean lehenengo eta bigarren argitalpean hurrenez hurren, da non erabiltzen den Bandera izena Algas tontorra izendatzeko. 149-II Sallent de Gállegoko orrialdean, eskala 25 lehenengo argitalpean La Bandera izena agertzen da lotuta Argalas tontorrekin. Dena dela, La Bandera izena gaizki erabilita dago, Uztailaren 16 Karmen birjina eguna, bainuetxetik ikusten den tontor batean bandera jartzen zen, eta Algas tontorra hortik ez da ikusten. Panticosako bainuetxetik tontorrik deigarriena Argualas da, baina sarbiderik errezena duena Garmo Negro da.Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" José Ignacio Lópezen hitzetan ohitura hori jasotzen da, esanez Arguala Tontorra igotzen zela, baina frantsesek Garmo Negrori Arollas edo Argalas deitzen zioten.

(3) Akats arrunta Pic Longen erabileran Pique Longueren ordez.

(4) Kasu honetan Batchimale Pic Abeillé esan nahi du. Aintzinako kartografia dezentean ertzeko ipar 3000koa izendatzeko, hau da Abeillé, Batchimale izena erabiltzen da. Mendigune honetako punturik altuena, Bachimala Handiari, modu okerrean Pic Pétard izena ematen zitzaion. Schraderen MapaPyrénées Centrales, Feuille 2: Posets Mts. Maudits. Erhard imprimeur. 1892Guide Soubiron (1931) ere bai.

(5) Ipar eta Hegoaldeko Bikien ohiko izena, gainera altitude zuzenak dira.Antzinako Montañeta Tontorrak, beranduago Ledormeur izendatuak, behin betiko izena aurkitu zutela zirudien... Buyse heldu arte. Mapa Topografiko Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean, 2000ko bigarren argitalpean, non agertzen den lehendabizikoz aldea hegoaldera Pico de los Gemelosen arteko eta iparraldera Pico de la Montañeta edo Veteranos.

(6) Llardanako Hortza da, Tucón de la Canal ere esaten zitzaion. 1913an Henri Brullek lehenengo igoera egin zuenean Grande Dent deitu zion. Mapa Topográfico Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean agertzen den izen bakarra Tucon de la Canal da Llardanako Hortza izendatzeko.

(7) Crabiouleseko ekialde ertzeko orratza da, gaur egun Jean Garnier orratza da. Ziur Alpina Argiteletxeko kartografiatik hartua; izan ere, 1960ko "Alto valle del Ésera II - Posets" maparen lehenengo argitalpean Crabioulesetako ekialdera Orratz bat agertzen da. Jentilizio hau Buysek sortu zuen, 1988an Jean Garnier hil zen, 1990ko Buyseren lehenengo liburuan agertzen da, 1988an Pyrénées argitaratu zuen zerrendan ezta orratz bat ere agertzen zen. Mapa Topográfico Nacional 50k, 148.Vielhako orrialdean, 1988ko hirugarren argitalpean eta Mapa Topográfico Nacional 25k 148. III urte berekoa, lehenengo argitalpenaren mapa altura gabeko Agulla de Crabioles agertzen da.

(8) Maladeta Mendebaldeko Hiru Tontorren altuerak oker daude.

(9) Piedras Albas Tontorra, Araguells Tontorraren auzokidea, urte askotan zehar kartografian 3000 metroko altuera agertu zen. Tontor 3. zenbakiduna 1945ko Léon Mauryren mapa-krokisean "Les Monts Maudits". Eta 1958ko Alpina mapako "Alto valle del Ésera I - La Maladeta" lehenego argitalpean ere agertzen da. Mapa Topográfico Nacional 50k 180. Benasqueko orrialdean, 1934ko lehenego eta 1950ko bigarren argitalpean, Cregueñako hegoaldera hainbat 3000 metroko kota. Gaur egungo altuera 2993 metrokoa da.


FTer. Fidelek itzuli du

lunes, 19 de marzo de 2012

Hirumilako mamuak: Sotlloko Iparraldeko Aurretontorra

Estats aldeko mendebaldegoa dagoen hirumilakoa, hau da , Sotlloa, mugako Sotllo lepoaren bidez Pica de Estatsekin lotuta dago, non ipar eta hegoaldeko bide arruntak elkartzen diren. Mugak, bere tontorrean, ia ia angelu zuzena marrazten du: Ekialde-Mendebaldeko norabidea izaten du Picatik etorriz bere tontorrean hegotik-iparrera biratzen da Guin de l´Ase ondoko tontorreraino.Hiru haran garrantztuen goi-ibarra da Sotlloa, Iparekialdera Cometa d'Estats haran frantziarra, Hegoaldera Vall Ferrerako bailara eta Iparekialdera Broateko ibarra.

Sotllo Verdaguer Tontorretik (Egilea: Joseba Calzada)


1902an Jean d´Usselek lehenengo igoera egiaztagarri egin zuen Sotllora. Kasu honetan, hainbat adibidetan bezala, toponimiak nahasarazten du. Vallferrera aldean, Pica de Estasen barne, betidanik aintzineko izena Sulló izan zen. Baina bai Sulló bai Estats izenak erabiltzen ziren Sotlloko lepoa (2983 m.) aipatzeko.Triangelaketa frantziarrak Montcalm lehenengo mailako erpin geodesikoan oinarritu zuen, espiniarrak erpin moduan Picako hiru tontorretatik ekialdeago dagoena aukertu zuen, gaur egun Gabarro Punta ezagutzen duguna, eta seinalea horri eman zitzaion Sulló izan zen. Horregatik hemen izen arraroa Pica de Estats da (benetako Sullóa), bere jatorria ezezaguna da: hain ezezagunak dira ezen bere izena ondoko lepoaren modernismo batetik etor daiteke; batzuek esaten dute behinola Frantzia, Espainia eta Andorra elkartzen ziren puntutik datorkigula izena, baina "estatua" kontzeptu modernoa da eta, kasu horretan, izenak "hiru estatu" izan beharko luke.Era berean Astazus edo Estauberen sustrai bera izan daiteke artzain lekua igortzeko. Hau latinetik dator statu [Robert Aymard]. Argitu behar da gaur egungo Sotllo izena Sullo Mendateko Tontorra zela lehen.

Sotlloko ipar muga-gandorrean, Coll dels Guins de l'Aserantz erortzen den tokian, hain zuzen ere, orratz bat edo 3000 metrotik gora aurretontor dago, ICCko kartografiaren arabera, 10 metrotik gorako ebakiak mozten du gandorra.Mendebaldeko gandorra eta gutxi gora beherako distantzia bera beste aurretontor bat dago ezaugarri antzekoak baina gutxiagoko garrantzia du. Bi kota hauek ez dira Buyseren zerrendan agertzen, baina "Pirinioak 1000 igoerak.V. alea" Miguel Anguloaren liburuan agertzen da Ipar Aurre tontor bezala bere altuera 3050m. izanik.

Sotllo eta Ipar Sotlloa izen bereko lepotik (Egilea: Joseba Calzada)


2009ko abuztuaren 20an Joseba Calzadak GPS neurketak hartzen ditu ebakian. Bere altuera 3054,9 metrokoa izan zen eta Ipar Aurretontorrean 3066,7 m.neurtzen zuen, gorunea 11,8 metrokoa izan zen (ICCren 1:5000 kartografiak 3047,3 m y 3058,2 metroko balioak ematen ditu hurrenez hurren).

ICCren 1:5000 kartografia.


datu teknikoak:

Sotlloko Ebakia-Iparraldeko Sotllo ...... 31T x:367958 y:4725592 z:3054,9m
Ipar Sotllo ................ 31T x:367957 y:4725611 z:3066,7m

Hurrengo estekan ekintza kontsuta dezakezue:
Sotllo Norte.

FTer (Fidelek itzuli du)

viernes, 27 de enero de 2012

HIRUMILAKO MAMUAK. IPARRALDEKO CRABOUNOUSE.

Pic Longeko itzalpean, ipar isurialdean, Tourrat(izoztua patois hizkuntzan) lakua aurkitzen da.Aurreko mendearen erdira arte, gaur egungo ia desagertutako ipar glaziarraren eroritako izotz-puskek lakuaren ur berde hitsak zeharkatzen zituzten. Bere kokapena dela eta, Pirinioetako leku ezezagunetako batean, toki honek lehenengo bisitak oso berandu jaso zituen.Hala da, hirumila metrotik gorako tontor zirkuaren erdian, Pragnèresetik bere sarbide natura Barradako haranetik Érès Lits eta Marraut arroileko irtengun zailek babesten dute. Ate sarrera arruntagoak honako hauek dira: Pierrefitte lepoa Luz gainean dagoen Villenave herrixkatik iristen da, Baregesetik Rabiet lepoa hemen dago kokaturik Packe doaneko aterpea(Pirinioetako bigarren aterperik zaharrena, lehenego bezala, hau da Tucarroyarena, Lourde-Rocheblavek diseinatu zuen) eta Cap de Longetik Bugarretako Hourquettea.

Tourrat lakueko mendebaldera granitozko erliebe handiak ixten du arroa. Horrek ez du tontor handirik sortzen, Aldeari Crabounouse esaten zaio eta hiru muinoa ditu ia altuera berekoa.Handienetik, Crabouneseko Paletik, mendebalderantz gandor garrantzitsua sortzen du, honetan ahaztutako tontorrak Pic de l´Espade eta Picd´Estragne kokatzen dira.Iparralderantz granitozko gibelaldea mantso-mantso jaisten da Rabiet lakueko hurrentasuneraino, honek Crabouneseko gandor izena du.Gibelalde honen mendebaldeko isurialdea oso malkartsua da eta horietan guztiz ahazturik ibilbidea dago. Horrek Érès Litseko zirkutik goiko aldera iristen da lehenagp Crabouneseko laku eta errekatik pasatuz.

Crabounouse izena, baita Carbounouse ere, hegomendebaldeko isurialdean dauden grisaurdinak harrietatik omen dator."Carbon" latinetik,"crabou" gasconez [Robert Aymard. Toponymie des trois milles].

Alde honetako isolamenduaren ondorioz lehenengo igoera oso berandu gertatu zen.1868ko Russellen aipamena eta État-Majoreko mapan agertzen zen arren, ez da bere tontorra zapaldu, bere auzikidekin batera, Bugarret eta Dent d´Éstibere-Male, 1890ko abuztuaren 13an ,Brulle eta De Monts lehendabizikoz tontorrera igo ziren, Celestin Passet eta Bernat-Salles gidariak izanik. Brullek aurkitutako bost tontorrak berarizko aipamen egiten du.

Hirukoteko ipar muinoak, Buyseren 1045 gainerako kota, ezarritako premisak betetzen ditu, hau eta tontor nagusiaren arteko arrail txiki dago. Luis Alejosek Pale de Crabounouseko aurretontorra dela esaten du. Era berean, hirukote Miquel Capdevilak eta Hipolito Maesok aipatzen dituzte, batak eta besteak bere bidetik desbiderantzen dira ipar tontorra zapaltzeko.

Crabounouse eta Ipar Crabounouse Pic Longeko mendebaldeko gandorretik (Egilea: Joseba Calzada)


2008ko uztailaren 27a Joseba Calzada eta Agustín Bakaikoa Crabounouse eta Bugarret tontorretan zehar ibili ziren. Erdiko tontor eta ipar tontoraren arteko arroilaren neurketak 11 metroko gorunea ematen du.

Crabouneseko tontorretako tracka (Egilea: Joseba Calzada)


Datu teknikoak:

Ipar Crabounouse...... 31T x:262098 y:4743396 z:3021,5m
Lepoa................ 31T x:262049 y:4743336 z:3010,5m
Crabounouseko Pale.... 31T x:261976 y:4743272 z:3028m

Hurrengo estekan kontsulta egiteko:
Ipar Crabounouse.

FTer (Fidelek itzulpena egin du)

miércoles, 19 de octubre de 2011

Aragoiko Mendizaleen 1968 ko urtekariaren hirumilakoen zerrenda.

Juan Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" aurreko zerrenden laburpena agertzen da. horien artean, egilea zur eta lur geratzen da, 1968an Aragoiko Mendizaleen argitutako zerrenda aurkitzeagatik,batez ere han bertan azaltzen diren mendi tontorragatik. Ikusi dugu nondik datorren Buyseren harridura da (ikusi Almarzaren zerrenda).Alberto Martinez Enbidek aipatutako zerrendaren kopia bat bidali digu. Ez dugu uste bere konfiantzaz abusatu dezagunik hemen idaztearren.

Erlazio hau ikusi ondoren, aintzat hartu behar dugu 1968koa dela, ez da harritzekoa Buyse aho zabalik geratu dela eta esaten duela:"Erraz da iruditzea zenbat zalantza sortuko xaio airakurleari hainbat zentzugabekeria ikustean.kontura gaitezan gaur arte 22 urte pasatu direla zerrenda argitaratu denetik.Ez ote da argitaratze dataren akatsaren bat izan? (1990eko argitalpenaren 128.orrialdean).

Ez dago akats argitalpenaren data,1968ko Aragoiko Mendizaleen 4. aldizakaria, baina bai Buysek hartutako hipotesian;izan ere 1932ko Almarza zerrendaren kopia da.Kalko egin zuenak ez zuen kontuan hartu Almarzaren zerrenda mugatuta zegoela Aragoiko hirumilakorekiko eta eremua Pirinio osora zabaldu zuela. Gehitu dezagun 1932an tontor zerrenda onargarria dela inola ere ez da 1960rako. Buysek,zalantzak izan arren, ontzat eman zuen zerrendaren data. Aragoiko Mendizaleek,oraigo honetan, dezente sartu zuten hanka.

1968an Aragoiko mendizaleek argitaratu zuten zerrenda.


FTer (Fidelek itzuli du)