martes, 9 de marzo de 2010

GORAGUNEAREN ARAZOA.

Edozein mendilerroren edozein zerrendak arazo larria aurkitzen du: izaditik datorren dena sistema kaotikoa da. Zerrenda baten premisa ikasitako unibertsoa antolatzea da eta bere izaera baitan, kaosaren antolatzea ez da batere erraza.

Sistema hauek ezaugarri batekin datoz: urrutitik ikasitakoek ematen dute ordena dutela non puntu nabarmaenak erraz antzematen diren. Hurbildu garen neurrian, hau da, neurketaren eskala xehetasun gehiago egiten denean, urrutitik ikusten genuen ordenak elementu antzekoak ditu. Egia da garrantzi gutxiagoak direla, baina errealak azken finean. Horrela infinituraino jarrai gintezke. Sistema kaotikoei buruzko ikerketa berrietan, hauek grafikakalki fraktalen bidez irudikatzen dira. Mendilerroa fraktal baten adibide argia da. Soilik, eskalari muga bat jarriz gero, interesatzen zaizkigun elementuak zenba genitzake.Eskala honetako edozein aldaketa kontuan hartu behar diren elementuak aldatuko dira.

Hau jakinik, argi eta garbi ikusten da non dagoen koxka mendi zerrenda egitean. Mendiaren definizioa erabilitako eskalarekin batera aldatzen da. Munduko mendi zerrenda batean Pirinioetan bi dozen mendi baino ez lirateke agertuko.Baina, Pirinioetako mendi zerrenda baldin bada, ehunekoak izango lirateke. Zehazten dugun heinean, bigarren mailako mendiak gero eta garrantzitsuagoak dira. Pirineismoa hasi zen geroztik mendietako punturik garaiena lortzen ahalegintzen da. Horregatik, punturik altuenak ikertuko ditugu. Aurre-pirineismo denboraldi luzean zehar, Midi d´Ossauri ematen zitzaion izena urrutitik ikusten zen bi tontor nagusiak nabarmentzeko erabiltzen zen: Jean eta Pierre. Inori ez ziztzaion tontor horretaz ezer gehiago interesatzen. Pirineismoarekin batera, mendi hori esploratu zen eta bi puntu garaienaz aparte hainbat puntu berriak agertzen dira: Pointe d´Aragon, Pointe de France, Aigulle Jean Santé, Doigt de Pombie, Main de Pombie, Piton Sud-Est...Mendia ikusten da beste eskala ezberdin bat erabiliz.

Gure ibilibidean jarri dugun muga altuera, hirumila metrokoa ,garrantzi gutxikoa dela jakinarazi behar da. Pirinioetako bimilakoak edo tontor guztiak zenbatzean gauza bera gertatuko litzateke.

Historikoki Pirinioetako hirumilakoek garrantzia hartu dute aurreko piriniozaleek aipatzen dituztenean. Zerbaitek izena duena existitzen da. Askotan, izen izateak es du zer ikusirik nagusitasun orografikoarekin, baina bai mendia bataiatu zuen pertsonaren animorekin. Lorenzo Almarzaren lehenego hirumilako zerrendan tontor nagusi batzuk falta badira ere, hala nola Culfreda edo Batua, Pico de Infierno-ren hiru gailurrak aipatzen dira. Arazoia?. Mendi honetako Russellek egindako deskribapena.

Oinarri honekin es da harritzekoa hirumilako zerrendak egiten dituztenen arteko eztabaidak oso arruntak direnik. Orografiak ez du laguntzen eta gizakien iritzi desberdinak ez dira erreferentzirik onena adostasun lortzeko.

Orduan zentzuzkoa dirudi, parametro neurgarria aukeratzea eta aldi berean behaketaren beheko muga erabilgarria izatea . Zerrenda ezberdinek hainbat parametro proposatu dute, adibidez, altuera, isolamendua, nagusitasuna,...baina badago bat zerrenda guztietan errepikatzen dena: GORAGUNEA, hau da,hartutako gailurraren eta arrakala edo leporik garaienaren arteko altueraren aldea eta tontor altuagoa lotzen duena.

Buysaren bigarren hirumilako zerrenda agertu arte ez zen gorunea agertu. Honetan 10 metroko goragunea sortu zen. Zergatik hau eta ez beste bat?. Alpeetako laumilako zerrendaren kasuan 30 metrokoa aukeratu zen, garai hartan sokaren luzaera horixe baitzen. Erantzunaren bat susma daiteke. Gorune handiagoak gailur zenbakia nabarmen jaitsiko luke, batzuk izenarekin desagertuz.Tontor batzuek gutxiagatik betetzen dute jarritako araua,bere inguru osoan 10 metroko jaitsiera izatea. Adibidez, Pic Maubic Pic Long-enekin alderatzen bada edo Pico Maldito Punta d´Astorg-ekin konparatzean.Dena dela, Alpeetako zerrendan ere salbuespen aurkitzen dira, esaterako, Courmayerko Mont Blanc-en kasuan Mont Blanc-ekin alderatzean bere desnibela ez da 10 metrotara iristen. Historia eta izena oso garrantzitsuak dira.

Hamar metroko goragunea gutxi dela pentsa daiteke.Baina hori da ikusten dugunaren arabera, muino batek hamar metroko goragunearekin urri dirudi, adibidez Tuca del Collado de Coronas; baina orratz itxura baldin bada, Gendarme del Albaren kasuan,gauza guztiz desberdina da eta honek errespeto ematen du.

Orduan zer daukagu?. Duela berreun urteko pirineismoaren historia bat, denbora honetan aipatutako mendi zerrenda eta faktore neurgarriak Historiaren gehiegikeri batzuk zuzentzen dituena. Hori bai faktore hori zehaztuz gero ematen du, baina aldi berean kentzen du.

Paisaje fractal generado con el programa Terragen.


Fter (Fidelek euskeratu du)

martes, 16 de febrero de 2010

LORENZO ALMARZAREN HIRUMILAKO ZERRENDA (1932)

Bere liburuan hiru milako zerrenden historia kontatzean Juan Buysek esaten du hirumilako zerrendarik zaharrena Unio Excursionista de Catalunyak 1935eko ekainean argitaratu zuena dela.

Halaber, 1968an Montañeros de Aragon-en aldizkaria agertu zena ere aipatzen du. Bigarren honi buruz , bere harridura erakusten du Buysek; izan ere, orain dela gutxiko zerrenda honetan aintzinako izen eta altuera arraroak agertzen dira. Gehiago ikertu behar izango nuke . Amoltsuki Alberto Martinez Enbidek esan digu bezala zerrenda hau beste batena zaharragoa kopia da. Zerrenda hori 1932 urtean kaleratu zen . Horregatik azken zerrenda hau hirimilakoa lehena da.

Lorenzo Almarza Mallanak, Montañero de Aragon mendiko klubearen sortzailea, aipatutako zerrenda egin zuen. Jatorrizko argitarapena 1932ko ekainean Aragon aldizkariaren 81. zenbakidunean kaleratu zen.

Montañeros de Aragon-en zuzendaritza taldeak zerrenda honi buruzko emandako hitzak ikus ditzagun.

“Piriniotan zeregin egiten dugunontzat ekimen zoriontsua sortu da. Ekimen honek eredu, ekintza eta berotasunak aldatzen ditu. Lorenzo Almarza jaunak, gure ohorezko presidentea eta Pirinio aragoiaren benetako patriarka, jarraian zehazten diren azalpen eta araudien bitartez trofeo bat abian jartzen du 3000 metrotako gora duten mendi ibilbidetan puntu gehien lortutakoari saritzeko.

Froga honek eremu pirineistan hain garrantzi handia du, ezen trofeo honi babesa emateak, gure ohorezko presidenteak eta”Montañeros de Aragon” mendi taldea elkarrekiko ditugun maitasun eta harreman estua agerian geratzen baita.

Kiroltasunean sortutako sariak mendiko kluben kideen arteko lehiakortasuna sustatuko du Aragoiko goi mendiko esparruan. Montañeros de Aragon taldea, gaur inoiz ez bezala, oso harro sentitzen da bere lana goratzean ikusteaz. Izan ere, iniziatiba honek beti izadiarantz eramango gaitu.

Gure ohorezko presidentearentzako betiko debozio eta laudorioak.

Montañeros de Aragon zuzendaritza taldea.”

Nor esaten du mendiko lehiaketa zerbait berria dela? .Hala da, trofeo bat ematen duen lehiaketak: Aragoiko hiru milako kopa Almarza. Horretarako 3000ko aragoiar eta mugatik gertu dauden frantziar batzuen zerrenda bat egiten da.
Lorenzo Almarzak hirumilako zerrenden etorkizuna susmatu izan behar zuen, adierazten baitzuen:” Lehengo aipatutako mendien zerrenda argitaratzen den lehenengo aldiz da. Ez dut espero ez zuzentzea ezta handitzea ere; soilik esango dut mendi gehienak igo dudala eta ez dudala haiei emandako altuera baieztatu, baizik eta ikasketa eta plano ezberdinetatik atera ditut. Sarritan desadostasunean zentzuzkoagoa uste nuena aukeratu dut. “Groupe des Jeunes”-en barruan Jean Arlaud eta bere lagunek egindako lanan oinarritzen da lehiaketa. Hau da, altueraren arabera puntuazioa ematen zaio mendiari, baina, neguko igoera baldin bada edo tontorrean erregistro liburua kokatzen bada puntuazioa handituko da.

Besterik gabe Pirinioetako lehenengo hirumilako zerrenda aipa dezagun


Aneto3404
Posets3371
Maladeta3354(Maldito tontorra)
Perdido3352
Cilindro3327
Maladeta - E3312(Maladeta tontorra)
Vignemale3298
Tempestades3289
Sum de Ramón3259(Soum de Ramond)
Marmore3253(Marboré)
Corbillone3246(Cerbillona tontorra)
Espadas3226
Central3223
Perdiguero3220
Oo3220(Gourgs Blanc tontorra)
Montterran3218(Montferrant tontorra)
Maladeta - O3204(Baliteke Sayo tontor izatea)(Mendebalde Maladeten tontorraren bat)
Rousell3201(Russell tontorra)
Cuello de Alba3201(Baliteke Mir tontor izatea)
Petard3178(Bachimala handia)
Munia3150
Balaitus3148
Pie3147¿?
Taillon3146
Sierra Morena3144
Royo3130
Tapou3121
Epaule3118(Marboreko bizkarra)
Diente de Alba3114
Maupas3110
Pico de Alba3096
Trumuse3086(Troumouse tontorra)
Infierno3081(Erdi Infiernoko tontorra)
Araguells3077
Pie del Infierno3073(Mendebalde Infiernoko tontorra)
Valibierna3067
Fondella3064
Baquo3060
Arollas3060(Ekialde Infernuko tontorra)
Boum3060
Eriste3056
Cuello M Perdido3049(Baudrimont tontorraren bat izan liteke)
Arruye3039(Mount Arrouy Tromouseko zirkoan. 2888 metroko altuera)
Gabieton3033
Carmo Negro3030
Beraldi3026
Peña Blanca3025(Peña Blanca tontorra Troumuseko zirkoan 2905 metroko altuera)
Algas3025
Niscle3020(Punta de las Olas)
Baccimalle3020(Cuspide de Bachimala, Gran Facharen beste izen bat da)
Tours3018(Torre de Marbore)
Torreta3012(La Forqueta)
Lausseras3010(Robiñera)
Casco3006
Gran Fach3006(Gran Facha)
Mulieres3005
Bachimale3000(Abeille tontorra)




Azkenean 57 tontorrak dira, batzuk kokatzea oso zaila da. Jatorrizko altuera eta idazkera errespetatu da eta arazo gehiago ematen duten kasuek gaurko izenak adierazten dira.
FTer (Fidelek euskaratu du)

martes, 2 de febrero de 2010

Pirinioetako Hirumilakoak.

Orain dela 35 milioi urte tektonika-mugimenduek iberiar plaka eta euroasiar plakaren arteko talka sortu zuten. Talka honen ondorioz, tolestadura batek mendikate berri bat eragin zuen, hau da, gaur egun ezagutzen ditugun Pirinioak.
Milaka urtetan zehar ez ziren Pirinioetako hirumilakoak existitzen. Tontorrak han zeuden baina inork neurtu ez zituenez guztiz ezezagunak ziren. Antzinako herrietatik, mendikate horien erdialdean bizi zirenentzat edo urrutian ikusten zituztenentzat, baziren besteen gainetik gelditzen ziren mendi tontorrak, normalean, urteko sasoi gehienetan elurtuak ikusten zirenak alegia. Mendi itxurek edo mendi elkarketek izen ezberdinak iradoki zizkieten, baina antzinatik erabiltzen ziren mendibidetatik kanpo ez zen mendikateko haran eta tontorren egitura konplexua ezagutzen. Mendietatik gertu bizi ziren biztanlek ezaguera hori zuten eta urteko garaiaren arabera hauek nahiko lan zuten mendiko baliabideak ustiatuz.
1799ko Frantzia iraultzailean “pisuak eta neurketako sistema metrikoa” zehaztu zen. Hortik aurrera, apurka apurka zabaldu zen eta 1849an Espainako erresumetan onetsi zen. XVIII eta XIX. mendeetan egindako lan topografikoekin batera zenbaki borobilek eragiten duten lilurak Pirinioetako hirumilakoak sorarazten ditu. Mendi hauek, lehenengo ofizial geodesikoek egindako zerrendetan eta gero kartografoek egindakoetan, agertzen dira. Han daude arrotzak, baina aldi berean ezagunak iruditzen zaizkigun izenekin, altuera gutxiagoko tontorrekin nahasturik, mendizale hasiberriengandik aurkituak izan daitezen. Eta hauek dira, iparraldeko isurialdetik hasi eta beste leku askotan bezala, lehenengo begirada batez, eta gero pausuen bidez, tontor altuenetara zuzenduko direnak.

Hirumilako zerrendak
Pirineismoaren berreun urteetan zehar zerrenda luzeak egin dira. Ezaugarri bat dute denen artean, aurrekoan sustatzen dira tontor batzuk gehituz. Ulertzekoa da, gai honi buruzko ikerketa sakonik ez baitago. Konplexutasun orografikoa oso handia dela eta, begien aurrean agertzen den tontor batek beti du zerrenda batean agertzeko aukera; zerrendako beste tontorren adina baita. Horrela, zerrendako hirumilakoak metatuz, kopurua handiagotzen doa. Ezagutzen ditugun zerrendak blog honetan argitaratuko ditugu. Oso interesgarria da ikustea denbora igaro ahala, nola gertatzen diren zerrenda edo “tontor berrien” bereizketak.

Le cirque de Gavarnie, dessin de Franz Schrader d'après nature. Nouvelle géographie universelle, t.2: La France, 1877.


FTer (Fidelek euskaratu du)

viernes, 8 de enero de 2010

Lehenengo mugarria.

1787ko uda, Oncet lakuan.

Orain dela urte bat Michel Gabriel Paccard eta Jacques Balmat-ek Mont Blanc gailurra, garai hartan mendi sardiniarra, zapaldu dutela. Era berean, duela urte bat ehunka toesetara(oraindik ez dago metrorik) han, non Bizkaiko golkuak bere bihurgunea egiten duen, gizon batzuek bidaia lilurgarri baten oinarria neurtzen dute. Mugetako komisioa martxan jarri da. Bere misio, 1659ko Pirinioetako hitzarmenaren sortutako Espainia eta Frantziaren arteko muga kartografiatzea da. Faisaiak uhartean, non Bidasoa ibaia itstsoratzen den, monumentu txiki batek hitzarmenaren sinadura gogoratzen du.

Mediterraneoaraino egingo duen bidaiak, Pirinioak lehenengo aldiz neurtuz, soilik 9 urte iraungo ditu. Gertakizun politikoek Junker eta Herediaren lana geldiarazten dute kare -mendigune handian sartzen direnean. Urte luzeetan zehar euren neurketak ahaztuak geratuko dira. Baina beste batzuek, misio antzekoa aurrera atera nahi dute, Jean Vidal eta Henri Reboulek Frantzia hegoaldetik mugatzen diren mendien altuera jakin nahi dute. Misio zientifikoa guztiz pribatua da, aurkikuntzaren gustuagatik.

1786an Reboulek egindako kanpainaren apenas ez dago daturik. Jakina da, Auñamendi igo zela. Hurrengo urtean, Reboulek uztail eta abuztu hilabetetan zehar kanpain berri bat egingo du Vidalekin batera.

Gure data gakora iristen gara:1787ko abuztuaren 8a, urtebete zehatz Mont Blancera igo zenetik. Bi jakintsu pic du Miditik jaisten dira Oncet lakutik. Lakuko ertzean kasualitatea gertatzen da, turisten ilara tontorrera abiatzen da. Iritsi berrien artean Ramond de Carbonnieresek bere jauna Roheneko kardinala laguntzen du.Agurrak, hitz egiten da. Daudenetik mendikateko zati handiren ikuspegi pribilegiatua izaten dute. Reboulek dio: Pic du Midi garrantzi gabekoa da, mendi altuak han daude hegoalderantz. Han izotza, glaziarrak daude, Alpeetan bezala. Ezagutzen duena, neurtu duena eskuz señalatzen eta zerrendatzen du. Une hartan, bere ustez,Pirinioetako gailurrik altuena kupula elurtua da Gavarnie alderantz altxatzen dena. Bi urteren buruan, hirugarren kanpainean, Montes Malditosen nagusitasuna aurkituko du. Beraldiaren arabera, han, instant hartan, Pirinioak jaiotzen dira gaur egun ezagutzen dugun bezala..

Ramondi, zehaztu gabe dagoen gaiak interesa sortzen dio. Beranduago, Baregesen, non egoten diren ostatuz, Reboulek Pic du Miditik hartutako profila ematen dio. Kupula elurtu hori lehendabiziko aldiz igotzea bultzatzen duen grina sortzen da, Pirinioetako tontorrik altuena ote da?. Kupula honetara hurbiltzean desagertzen da, Mont Perdu da

Reboul eta Vidalek egindako Pirinioetako krokisa Bigorreko Miditik ikusita .Ramond de Carbonnieres. Observations faites dans les Pyrénées, pour servir de suite à des observations sur les Alpes. Paris, 1789.


Bibliografía: Henri Beraldi: Balaïtous et Pelvoux. Jatorrizko testuak 1907 eta 1910ean argitaratuta.

FTer (Fidelek euskaratu du)

jueves, 10 de diciembre de 2009

AURKEZPENA.

Ongi etorri blog honetara

Mendia gustatzen al zaizu? Pirinioak batez ere?

Uste duzu, guk bezala, Pirinioetako gailurrik altuenetara igotzeko behar den esfortzuak merezi duela?

Hirumilako tontor batetik, mendi gailurrez inguraturik, ezezagunarekiko miresmena sentitu duzu eta esna amets egin duzu tontor guztiak igotzeko denbora, baliabideak eta gaitasuna zenituelakoan. Han goian egoteak edo helburu ezezagunerantz ibiltzen hasteak zoriontasuna eman dizu? Zorionak! lehendabiziko pausoa eman duzu.

Ez gara lehengoak hori sentitzen. Beste batzuek sentimendu bera izan zuten eta haiek erakutsi ziguten bidea. Ibilbideko mugarri bakarti bat bezala hasi zena eta denboraren poderioz ia desagertzear egon zena, elkartasunez jarritako harriei esker, laster, norabide zehatzeko bide bilakatu zen. Antzinako mugarri haiek ez dira ia antzematen baina, ondo bilatuz gero, hor jarraitzen dutela ikusiko dugu. Bide hertz horietatik sastrakak kendu eta garbitzea gure esku dago. Hori egitean, bideak marraztu zirenean bezala sentituko gara. Eta instant batean, instant bakar batean, gure denbora itxuratu duen une hartan biziko gara.

Blog honek bide hori jarraitu nahi du. Gure aurrekoen pausoak jarraituko ditugu. Gaia: mendia, gure esparrua: Pirinioak, bidea: bere gailurrik altuenak.

Hirumilakoez arituko gara, hori bai gainontzeko gailurrak mespretxatu gabe. Pirinioei buruz hitz egiten denean hirumilakoek bere izaera ematen diote mendikate honi. Pirineoak ez dira Himalaiako eta Karakorumeko tontorrak bezain krudelak, ezta Alpeetako laumilakoak bezain hotzak ere.Mediterraneotik Atlantikora Pirinioak 450 kilometrotan zehar zabaltzen dira, bai Mediterraneoko argiek eta beroek baita Bizkaiako golkotik datozen lainoek eta hotzek eragin handia dute hauengan. Bi muturrek dute urtaro bera ezberdin egiteko ahalmena; kalendarioko egun berdinean hirumilako tontorrera kamiseta eta galtza motzetan ez ezik neguko materiala erabiliz ere igo daiteke.

Hirumila metrotan jarri dugu muga. Badakigu neurri hauek erabiltzeak gutxi edo ezer gutxi daukala Piriniotako haran eta gailurren errealitatearekin eta muga magiko honen azpian gelditzen den edertasuna gainekoaren adinakoa dela. Hala ere, hirumilakoak, Pirinioetako tradizioaren barruan, oso erakargarriak izan dira, eta ezin dira mendilerro honetako punturik altuenak alde batera utzi, are eta gutxiago Pirinioetako gailurrik altuenak hirumilakoak direnean.
FTer (Fidelek euskaratu du))