HIRUMILAKO MAMUAK:HEGOALDEKO ARGAROTA
Pirinioetako erregearen tontor bertatik, Anetotik,hegoekialderantz bizkarhezur luzea ikusten da, Montes Malditos-en zeharkakoa da, honek mendebalderantz Coronaseko eta ekialderantz Llosaseko goi isuri periglaziarrak banatzen ditu. Gandor honek, hegoaldeko muturretik Piton de Llosasetik (2899m.) alegia,Vallibiernako harana menperatzen du eta zenbat arrakala eta orratz ditu. Multzo osoari Llosaeko gandorra esaten zaio.
Bere arrakal nagusien arteko, Piton de LLosasen azpian dagoen beheko arrakala eta Anetoren azpian dagoen goiko arrakala bigarren mailako hainbatarrakalek Llosaseko gandorraren ertza mozten dute. Hauek 3000 eta 3100 metroen arteko altuera dute. Zati honetako orratz erakar garrienak 1913ko udan Henri Brulle eta bere semea Rogerek, Germain Castaigne gidariarekin batera,esploratu zituzten lehenengo aldiz. Bi orratz garaien tontorretara igo ziren eta 1914ko CAF-en urtekarian Le Bondidierrek Anetora igo ziren lehenengo bi mendizaleen izenekin bataiatzea proposatu zuen, hau da, Franqueville eta Tchihatcheff. Brulleren taldeak ez zuen denborarik izan lan osoa amaitzeko; izan ere, hegoaldegoa dagoen orratzaren tontorra artean zapaldu gabe zegoen. 1920an Jean Arlaud eta Henri Sabadiek lana bukatu zuten eta orratz honetako Argarot izena proposatu zuten, lehenengo igoeraren gidaria izan baitzen. Hortik aurrera, bezero eta gidariaren izena lotuta geratu ziren (Alberto Martinez Embid. Aneto,monarca del Pirineo. 2002 Desnivel argitaletxea).
Iparraldeko orratza, Franqueville izenekoa, gandor estu eta luzeko punturik altuena da; erdikoa Tchihatcheff orratzak itxura monolitikoa du; hegoaldekoa edo Argarotek itxura trinko eta zabalagoa ditu eta ezaugarri berezia du: bi tontor ditu. Gaur egungo hirumilakoen bilatzaile batzuek xehetasun hau kontuan hartu dute, esate baterako, Miquel Capdevila, Luis Alejos eta Hipolito Maeso zena 1999an Pirinioetako hirumilako guztiak igo zenean. Guztiek bigarren mailako Argarot orratzaren gorune nabarmenik aipatu zuten, hau tontor nagusitik hegoalderantz dago.
Bigarren mailako tontor hau berezia da guretzat, zeren bere neurketa egitean gure taldearen hezia izan zen. 2007ko udan laukote batek, Mendiak eta Pirineos 3000 foroetan parte hartzen dutenek, Llosaseko ertza egin nahi zuten. GPS gailuen bidez kotaren gorunea neurtzea proposatu nien. Hau Juan Buyseren zerrendan 1101 gainontzeko kotaren izenarekin agertzen zen.Horrela, uztailaren 1an egin zuten eta emaitzak aipatutako mendizaleek batera hartzen dituzte hautemanak. Bi tontorren arteko lepotxoan goruneak 13 edo 14 metro ematen ditu. Argarot Sur proposatuko izena Miquel Capdevilaren liburutik: Los tresmiles en treinta jornadas hartzen dugu.
Hegoaldeko Argarot eta Argaroten bide arrunta berdina da.Llosas behe arrakalatik edo Coronaseko alde gertutik ateratzen denean erraz igotzen da Hegoaldeko Argarot tontorrera. Argarot tontorra zapaldu nahian hortik igotzen dena ia ziur Hegoaldeko Argarot tontorrean egon dela.Bere tontorra granitozko harri zabala da eta Argaroterantz eskaloi txiki bat du erreztasunez jaisten dena.
Gainera, sakonean ikerketa egiten denean, edozein unetan ustekabea sortu daiteke. Gps gailuek emandako emaitzak aztertuz gero Alpinako mapetan orratzen kokapena oker zegoela konprobatu genuen. Akats erabilitako kartografia oinarritik dator, IGN espainarratik hain zuzen ere, non egiaztatu genuen ez zela Erdiko orratza edo Tchihatcheff agertzen. Orduan orratz bat falta da mapetan. Alpina argitaletxek hiru orratz irudikatu nahian base oker erabiliz Tchihatcheff orratza Argaroten lekuan kokatzen zueneta Argarot orratza non? noski Hegoaldeko Argaroten lekuan. Berehala, gure datuak argitaletxeri komentatu genizkion, eta honek modu onez hartu zuen. Hori dela eta, 2008 urtetik aurrera ondo kokatzen ditu hiru orratz eta Buyseren 1011 gainontzeko kotari Hegoaldeko Argarot izena ematen dio.
Hurrengo esteketan ekintza kontsultatu dezakezue
Mattin :Llosaseko ertza
Igertu :Llosaseko ertza
Datu teknikoak :
Hegoaldeko Argarot :......................31T x: 306948 y: 4721922 z: 3039,1
Hegoaldeko Argarot-Argarot arrakala :..31T x: 306956 y: 4721959 z: 3024,9
Argarot Orratza :................. 31T x: 306955 y: 4721997 z: 3040,3
Argarot-Tchihatcheff arrakala : 31T x: 306990 y: 4722029 z: 3013,1
Tchihatcheff-Franqueville arrakala : 31T x: 307041 y: 4722053 z: 3015,5
Franqueville orratza :............31T x: 307122 y: 4722076 z: 3068,6
Fter (Fidelek euskeratua)