miércoles, 27 de junio de 2012

Juan Mari Feliúren Hirumilako zerrendak (1976 eta 1978koak).

Juan Mari Feliú Dordek, Feliutarra anai-arreben sagakoa da (lau anaia nafar mendizaleak Marcos Feliú burua izanik), 1976an 110 tontorrekin hirumilako zerrenda argitaratu zuen . 1978an bigarren argitalpenean bost tontor gehiago gehitu zuen.

Zerrenda hauetako interesgarriena da lehendabizikoz Pirinioetako mendilerroa bere osotasunean kontuan hartzen dela, bereizketak egin gabe ez herrialdeagaitik ezta eskualdekoagatik ere. Hizpide bakarra da 3000 metrotik gora izatea.

Orain dela urte batzuk Juan Mariarekin harremanetan jarri nintzen; horregatik zuzeneko ezagutu nituen xehetasunak bere zerrendak egin zitzan eta zeintzuk izan ziren bere asmoa argitaratzean. Gauza polita izan zen Juan Marik bigarren argitalpenaren alea eman zidanean. Horrek "pirineos: los 115 "tres miles" de la cordillera" izenburua zuen eta 1978ko azaroan Club Deportivo Navarrak argitaratu zuen Iruñan.

70. hamarkadaren hasieratik, Juan Marik, garai hartan Donibane Lohitzunen bizi zen "Kulixka" goitizenez 1974ko urtariletik 1977ko otsailera arte, astean behin orrialde bateko idazkera bat argitaratuzuen Diario de Navarran, idazki horretan "hirumailakoei" zeritzon atala ere agertzen zen "Cumbres pirenaicas" izenburupean. Zerbait historiari buruzkoa, ibilbideak, mapen krokisak eta marrazkiak komentatzen ziren.

Era berean, Euskal-Nafar Mendi Erakundearen Pyrenaica aldizkarian (1975ko hirugarren alean) Juan Mariren artikulu ere azalten da "El Pirineo a debate" izenburuarekin. Horretan bere ikuspuntu argia agertzen da, beraien ustez etorkizunean Pirinioetako eztabaidek( bai kiroletakoak, ingurumekoak, garapenarekoak...) mendilerroa bere osotasunean hartu behar dute, eremu mugatuak ahaztuz.Gaur egun hau agerikoa iruditzen zaigu, baina orain dela gutxi arte hau azpimarratu behar zen. Frantzian bizi zenez, Juan Marik Pirinioetako inguruen sentsibilitate guztiak hauteman zitzakeen, eta bere meritoa izan zen, frankismoaren bukaeran Pirinioetako eremuan nola alda zitekeen mendiarekiko gizaki erlazioaz jabetu zen. Hortik aurrera argitaratu diren"hirumilako" zerrenda guztiek mendilerro osoa izango dute, guztiz ezberdina aurrekoan argitaratutakoak herrialde edo eskualde batera mugatzen zirela.

Euskal-Herriko eremuan ideia berari eusten dio, 1974ko urtean opuskulo bat argitaratzen du non euskal mendiak bateratzen duen Ehundunen Anaidia katalogoaren oinarrituta.

Donibane Lohitzuneko inprimategi batean egiten zuen lan eta 1976ko urtean aprobetxatzen du bere zerrendaren lehenengo argitalpena 115 tontorrekin kaleratzeko. Lehenengo zerrendarekin konparatuz aldeak hurrengoak izango dira: Pico del Infiernoko ekialde eta mendebaldeko tontorra. Frondellas Erdiko tontorra, Costerillou Dorrea, Usselgo Orratza.

1978ko zerrenda osoa errepikatzen dugu hemen. Hiru sektore sailkatuta dago: Mendebaldekoa, Erdikoa eta Ekialdekoa eta tontor eta altuerak ezezik tontorrari dagokion mendigunea, herri gertuena, lehenengo igoerako data eta egilea ere agertzen dira.Orrialde bakoitzeari aholku moral edo mendikoa eransten zaio.Lehenengo igoerak, liburuxka agertzen den bezala gaineratzen dugu, akats ugariak direla eta informazioa hau kontu handiz hartu behar da.

1978an Club Deportivo Navarrak argitaratu zuen Juan Mari Feliúren Liburuxkaren azala


(A) SECTOR OCCIDENTAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
1BALAITUS3145m8-8-1825. Peytier y Hossard
2COESTERILLOU Tour3049m18-8-1913. Edouard y George Cadier
3AIGUILLE D'USSEL3023m7-1908. Ussel, Castagné y Soubie
4CADIER Aguja o P.Anónimo3022m30-8-1911. Hnos. Cadier
5FRONDIELLA ORIENTAL3068m 
6FRONDIELLA CENTRAL3033m 
7GRAN FACHA3006m 
8INFIERNO P.CENTRAL3090m 
9INFIERNO P.OCCIDENTAL3074m 
10INFIERNO P.ORIENTAL3076m 
11ARGUALAS3046m1790. Heredia y Junker
12ARNALES3005m 
13GARMO NEGRO3070m 
14PIQUE LONGUE3289m7-8-1938. Miss Lyster,Cazeaux y Cartes
15CERBILLONA3247m 
16MONFERRAT3220m 
17PITON CARRE3198m 
18POINTE CHAUSENQUE3205m30-6-1822. Chausenque y Latapie
19CLOT DE LA HUNT3274m 
20TAPOU3148m1833. Russell
21PETIT VIGNEMALE3082m1798. La Beaumelle
    
    
(B) SECTOR CENTRAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
22GABIETO3032m 
23GABIETO SUR3024m
24TAILLON3146m1792. Heredia
25CASCO MARBORE3005m 
26TORRE MARBORE3018m 
27P.OCC. DE LA CASCADA3085m 
28PICO CENTRAL3146m1888. Brulle
29PICO ORIET. DE LA CASC.3157m 
30ESPALDA MARBORE3069m 
31MARBORE3253m 
32CILINDRO3327m1863. Russell
33ASTAZU GRAND3083m22-7-1870. Russell y C.Passet
34ASTAZU PETIT3024m 
35MONTE PERDIDO3353m6-6-1802. Rondo, Laurens, Ramond y un aragonés
36SOUM DE RAMOND3130m1877.Russell y compañeros
37TUCA3018m 
38PIC LONG3069m1864. Duque de Nemours
39NEOUVIELLE3092m1847. Chausenque y Teintu
40TROIS CONSEILLERS3056m 
41BADET3161m 
42CAMPBIELL3175m 
43BUGARRET3006m 
44RAMOUNG3010m 
45LENTILLE3156m 
46TOUR NEOUVIELLE3042m 
47ESTERAGNE3005m 
48LA MUNIA3134m 
49LAUSERAS3007m 
50TROUMOUSE3085m 
51HEID3022m 
52LA MUNIA PETIT3096m 
53SIERRA MORENA3058m 
54SCHRADER3177m19-7-1878. Schrader y H.Passet
55LEDORMEUR3120m 
56PUNTA SABRE3145m 
57ABEILLE3036m 
58PETIT BACHIMALA3060m 
59CULFREDA3034m1848. Capitán Langot
60LUSTOU3025m29-7-1884.Brulle y C.Passet
61BAGUEÑOLA3035m.19-7-1878. Russell y F.Barrau
62TOURETS3014m12-8-1905. Le Bondidier y Sansuc
63BERALDI3005m13-8-1905. Le Bondidier y Sansuc
64ESPADAS3332m10-8-1905. Le Bondidier, Cansuc, Camboué
65POSETS3375m6-8-1856. Halket, Rendonnet y Barrau
66DIENTE LLARDANA3085m22-7-1913. Brulle
67PAVOTS3122m22-7-1885. Russell y P.Barrau
68BARDAMINA3079m7-7-1914. Brulle, Castagné y M.D'Estrux
69TUCA LLARDANETA3311m 
70GIAS3011m 
71CAMBOUE3043m 
72CLARABIDE3028m 
73GOURGS-BLANCS3128m1864. Bacillac y Passet
74SAINT-SAUD3003m 
75ARLAUD3065m1872. Russell y C.Passet
76GOURDON3034m 
77SPIJEOLES3066m1-8-1880. Russell y J.Brunet
78BELLOC3008m 
79SEHIL DE LA BAQUO3109m9-1858. Russell, Strafield y F.B.
80PORTILLON3044m31-7-1894. Brulle y C.Passet
81LITEROLA3132m1-8-1868. Russell y J.Haurillon
82ROYO3120m1-8-1863. Russell y J.Haurillon
83QUAYRAT3060m1879. H.Reboul y ayudantes
84LEZAT3102m1852. Lezat y compañeros
85PERDIGUERO3222m1817. Parrot
86CABRIOULES3109m1852. Lezat y compañeros
87MAUPAS3110m1825. Peytier y Hossard
88BOUM3006m9-1858. Lezat y Dr.Laubron
89ALBA3100m7-1868. Russell y J.Haurillon
90DIENTE DE ALBA3114m31-8-1882. Russell y Courrège
91MALADETA OR.3308m29-9-1877. Russell y C.Passet
92MALADETA OC.3178m25-8-1877. Parrot y P.Barrau
93MALDITO3350m3-8-1905. Le Bondidier,Sansuc,Camboué y Luquet
94PUNTA ASTORG3354m9-7-1901. D'Astorg,Brulle,C.Passet y B.Salles
95MEDIO3345m9-1858. Lezat
96CORONAS3310m1864. Russell y un porteador
97ANETO3404m10-7-1842. Franqueville y Tchihatcheff
98RUSSELL3100m1865. Russell y Packe
99MARGALIDA3258m29-7-1905. Le Bondidier y Sansuc
100ESPALDA DE ANETO3340mLos cinco hermanos Cadier
101TEMPESTADES3310m21-8-1877. Russell y C.Passet
102ARAGÜELLES3037m10-8-1880. Russell y F.Barrau
103LLOSAS Agujas de3004m24-7-1920. Arlaud y Sabadie
104LE BONDIDIER3150m24-8-1921. Arlaud,D'Espouy y Alba
105VALLIVIERNA3067m1864. Barrau,Packe y Barnes
106MULIERES3010m5-8-1879. Barrau,Russell y Caurrège
    
    
(C) SECTOR ORIENTAL
    
CUMBREALTITUDPRIMERA
107PUNTA ALTA3014m15-8-1880. Schrader y Passet
108PALA ALTA3001m 
109BIZIBERRI NORTE3014m7-8-1889. Sansuc,Spont y Barck
110BIZIBERRI SUR3030m25-8-1866. Packe y Deshwood
111COMOLO FORNO3030m25-7-1882. Brulle,Bacillac y Passet
112P.CELESTIN PASSET3002m25-7-1882. Brulle,Bacillac y Passet
113PICA ESTATS3143m1883. Gourdon y Courrège
114SOTLLO3073m 
115MONTCALM3074m1827. Corabeuf y Testu


Argibide modua:

37. zenbakia Tuca Punta de las Olas da.
46. zenbakia Tour Neouville esan nahi du Turon de Neouville.
49. zenbakia Lauseras Robiñera da.
59. zenbakia Culfreda Batouaren izen espainiarra da.
61. zenbakia. Bagueñola Gran Pico de Eristeren izen bat da.
62. zenbakia Tourets Pico de la Forquetaren izen frantsesa da.
108. zenbakia Pala Alta Serraderko Pala Alta da. Hau Agustin Jolisen eta Mª Antonia Simoren Aran Pallars gida agertzen da 3001 metrorekin. Gaurko altuera 2983 metrokoa da.

FTer (Fidelek itzuli du)

No hay comentarios: