martes, 2 de febrero de 2010

Pirinioetako Hirumilakoak.

Orain dela 35 milioi urte tektonika-mugimenduek iberiar plaka eta euroasiar plakaren arteko talka sortu zuten. Talka honen ondorioz, tolestadura batek mendikate berri bat eragin zuen, hau da, gaur egun ezagutzen ditugun Pirinioak.
Milaka urtetan zehar ez ziren Pirinioetako hirumilakoak existitzen. Tontorrak han zeuden baina inork neurtu ez zituenez guztiz ezezagunak ziren. Antzinako herrietatik, mendikate horien erdialdean bizi zirenentzat edo urrutian ikusten zituztenentzat, baziren besteen gainetik gelditzen ziren mendi tontorrak, normalean, urteko sasoi gehienetan elurtuak ikusten zirenak alegia. Mendi itxurek edo mendi elkarketek izen ezberdinak iradoki zizkieten, baina antzinatik erabiltzen ziren mendibidetatik kanpo ez zen mendikateko haran eta tontorren egitura konplexua ezagutzen. Mendietatik gertu bizi ziren biztanlek ezaguera hori zuten eta urteko garaiaren arabera hauek nahiko lan zuten mendiko baliabideak ustiatuz.
1799ko Frantzia iraultzailean “pisuak eta neurketako sistema metrikoa” zehaztu zen. Hortik aurrera, apurka apurka zabaldu zen eta 1849an Espainako erresumetan onetsi zen. XVIII eta XIX. mendeetan egindako lan topografikoekin batera zenbaki borobilek eragiten duten lilurak Pirinioetako hirumilakoak sorarazten ditu. Mendi hauek, lehenengo ofizial geodesikoek egindako zerrendetan eta gero kartografoek egindakoetan, agertzen dira. Han daude arrotzak, baina aldi berean ezagunak iruditzen zaizkigun izenekin, altuera gutxiagoko tontorrekin nahasturik, mendizale hasiberriengandik aurkituak izan daitezen. Eta hauek dira, iparraldeko isurialdetik hasi eta beste leku askotan bezala, lehenengo begirada batez, eta gero pausuen bidez, tontor altuenetara zuzenduko direnak.

Hirumilako zerrendak
Pirineismoaren berreun urteetan zehar zerrenda luzeak egin dira. Ezaugarri bat dute denen artean, aurrekoan sustatzen dira tontor batzuk gehituz. Ulertzekoa da, gai honi buruzko ikerketa sakonik ez baitago. Konplexutasun orografikoa oso handia dela eta, begien aurrean agertzen den tontor batek beti du zerrenda batean agertzeko aukera; zerrendako beste tontorren adina baita. Horrela, zerrendako hirumilakoak metatuz, kopurua handiagotzen doa. Ezagutzen ditugun zerrendak blog honetan argitaratuko ditugu. Oso interesgarria da ikustea denbora igaro ahala, nola gertatzen diren zerrenda edo “tontor berrien” bereizketak.

Le cirque de Gavarnie, dessin de Franz Schrader d'après nature. Nouvelle géographie universelle, t.2: La France, 1877.


FTer (Fidelek euskaratu du)

No hay comentarios: