miércoles, 10 de septiembre de 2014

Buyseren lehenengo hirumilako zerrenda. 1986ko Muntanya Aldizkaria 748 zenbakidunean.

1986ko abenduan Juan Buysek bere lehenengo hirumilako zerrenda argitaratzen du Kataluniako Centre Excursionistaren aldizkarian:Muntanya 748 zenbakia.

Zerrendatu behar ziren mendien arteko adostasuna oso zaila zenez;lehendabizikoz Buysek arau errazak proposatzen ditu jakiteko mendi bat hirumilakoa denentz; horregatik zerrenda batean agertu behar du. Bere asmoa ahalik eta desadostosun gutxien agertzea eta, bide batez, zerrenda honetan ahalik eta hirumila metroko tontor gehiago agertzea. Horretako bi mailak egiten ditu: bata eztabaidaezineko tontorrak eta bestea gainontzekoekin: aurretontorrak, orratzak eta bigarren mailako puntak agertzen direnak.

Erabiltzen saiatzen diren arauak honakoak dira:

1. Definiziogatik mendi baten punturik garaiena bere tontorra da. Horregatik lehenengo maila sailkapenean hirumilako mendi gorengoak sartzen dira. Teorian mendi bakoitzak tontor bat dauka (Bizkien Tontorra izango da salbuespenak araua baieztatzen duena 3160 metroko bi tontor dituelako).

2. Mendi ez diren tontorrak, hau da mendi baten punturik haundienak, bigarren mailako sailkapenean sartzen dira, bai aurretontorrak, bai orratzak bai bigarren mailako tontorrak baldin badira.

2.1. Arau honek salbuespen batzuk ditu, hauek guztiz justifikaturik daude:aurretontor, orratz edo punta batek (geografikalki bigarren mailakoa izanik) tontor baten izen duenean -orokorrean Pirinioetako aintzindariko aurkitzaileek holakoak bataiatu zutelako- eta tradizionalki mendizaleek tontortzat hartu dute.

2.2 Punta batetik (tontorra izan ez dena) mendi-adar edo alboko kontrahorma sortzen bada edo berezko igoera baldin badu, motibo erabakigarria izan daitezke tontor hauek lehenengo mailan sailkatzeko Aneto Bizkarra gertatzen da bezala.

Ikus dezagun lehenengo arauan,zalantzarik gabekoa izan beharko litzateke, salbuespenak agertzen direla. Jacques Jofreren ustea errealitate bihurtzen da, itxurazko erraza dena errealitatera eraman nahi denean aurki benetako buruhaustea bilakatzen da. Nabaritu behar da aipatutako salbuespena ez dela guztiz inozentea. Buyse, idazten duen lehenengo orrialdetik, izan ere, Los Gemelos izena saiatzen da tontor eta leku batekin uztartzen nahiz eta bi tontor iradoki. Arrazoia bilatu beharko da aske geratzen den tontorrerako izen proposamena. Hala da, 3160 metroko tontorrari Gemelos toponimoa jartzean (hau bi puntatxoak dira arrakala txiki batetik banaturik) 3125 metroko tontor bat geratzen da izen barik. Buyseren pertzepzioari Alpina kartografiak laguntzen dio: Posetsen lehenengo mapan, 1960 urtean, Los Gemeloseko tontor bakarra agertzen da 3125 metro dituena. Hau gandor elkartze puntuan kokaturik dago; baina 70 urtetan (1972 eta 1974 urtetako bostgarren eta seigarren argitalpenak) Gemelos tontorra denominazioa 3160 metroko puntara joan da eta 3125 metroko gandor korapiloa izenik gabe geratzen da. Ematen du Buysek, Feliu Izarden aurreko zerrenda ez jakinik, kontsultatu egin duela esaten duen arren, 3125 metroko tontorra izen gabeko hirumilakoa dela uste du. ¡Ze paregabeko aukera hirumilako bat bere izenarekin bataiatzeko! Baina, kontu hori guztia hain garbia ez dadin, Buyse mendia ordez bere goitizena erabiltzen du: El Veterano, katalanez: El Veterà. Ukitze ofizialagoa emateko bukaerako oharra gehitzen du "oraindik onarpen ofiziala aurkitzeke". Ez dakigu norengan joan zitekeen onarpen ofizialaren bila, baliteke inorengan abiatzea; etorkizunean aukera ezin hobea izango zen. Bikien auziari buruz asko idatziko da, ikusiko dugun bezala.Adibide gisa 1991ko Revue Pyrénéenne 55 zenbakidunean agertu zen Marc Jusnelen artikulua, non Buyseren bataitzaren berri jaso zuen eta Alpina argitaletxearen maparen zehaztugabetasunak aipatzen ditu, Granollerseko argitaletxea hurrengo urtean defendatzen du Montserrat Llobeten erantzunaren bidez Revue Pyrénéenne 58 zenbakidunean. Halaber, Marc Jusnelek bigarren eskutik bidaltzen du zeinen aldizkari 64 zenbakidunean agertzen dena. Honetan aipatutako ondorioak berresten ditu eta kartografia proba moduan Prameseko mapan non ikusten duen modu garbia al de batetik Ipar eta beste aldetik Hego Bizkia. Buysek arazo toponimikoa sortu du alde batean ez zegoen guztiz adierazia kartografian. Gainera, litekeena da, bere bataiaren bidegabekeria justifikatzeko, tontor ondorengo aldaketaren izenak izatea.


Bizkien Aldean "Alto valle del Ésera II. Posets" 1960ko 1. argitalpena Alpinako mapan. ©Institut Cartogràfic de Catalunya.


Bizkien Aldean "Posets-Benasque",1974ko 6. argitalpena Alpinako mapan.


Zerrendan agertzen diren tontor zenbakia 153 dira( 121 lehenengo mailakoan eta 32 bigarren mailakoan), hau da Feliu Izarden aurreko zerrendak baina bost tontor gehiago ditu:Tuca de Llardaneta okerreko altuera 3211 metrokoa, Espalda de Chausenque 3138 metrokoa, Pic du Milieu 3129 metrokoa, Punta de Saint Saud 3079 metrokoa. Ekialdeko Clarabidea 3021 metrokoa.

Izen aldaketa 1985eko Feliu Izerden zerrendarekin alderatuz dira: Els Bessons (bizkiak katalanez) Hego Bizkiaren ordez; El Veterá Ipar Bizkiaren ordez; Pica d´Estats Hegoekialdeko Punta (izen tradizionala) Punta d´en Gabarroren partez, Eriste Handia o Leners (bi isurialdeko izenak) Grand Pic de Bagüenyolaren partez; Pic Anonim edo Cadier ( 1919an hala bataiatu zuen Frantziako piriniozaletasunak) Punta d'en Herediaren ordez; Arnales (Alpinako kartografian izen erabilia) Pic Nord de Pondiellosen partez; Hego Arnales Pic de Pondiellosen ordez.

Jakinarazi behar da Feliu Izardek Cregüeñako hiru puntarako harturik izenak eta ordena berean Buysek hartzen ditu, baina kokapen izena kenduz: Ekialdeko, Erdiko eta Mendebaldekoa. Orratz izen dantzaren bigarreen ekitaldia (orratz hauetako ikusi azalpena Feliu Izarden hirumilako zerrenda (1985).).


a) Zona Balaitós-Infiernos-Argualas  
CIMS AVANTCIMS
001 Balaitós 3151m  
  01 Torre Casterillou 3049m
  02 Agulla d'Ussel 3020m
  03 Pic Anònim 3022m
  04 Frondella Oriental 3068m
002 Frondella Central 3069m  
  05 Frondella Occidental 3006m
003 Gran Faxa 3005m  
004 Infierno Occidental 3073  
005 Infierno Central 3082m  
006 Infierno Oriental 3076m  
007 Arnales 3006  
  06 Arnales Sud 3001m
  07 Agulla de Pondiellos 3015m
008 Garmo Negre 3051m  
009 Algas 3021m  
010 Argualas 3046m  
   
b) Zona del Vinhamala  
CIMS AVANTCIMS
011 Pique Longue 3298m  
012 Clot de la Hount 3289m  
013 Cerbillona 3247  
014 Pic Central 3235m  
015 Montferrat 3220  
016 Gran Tapou 3143m  
017 Pic du Milieu 3129  
018 Piton Carré 3197m  
019 Pointa de Chausenque 3204m  
  08 Épaule de Chausenque 3138m
020 Petit Vinhamala 3032m  
   
c) Zona del Mont Perdut  
CIMS AVANTCIMS
021 Gabietu Occidental 3034m  
022 Gabietu Oriental 3031m  
023 El Taillón 3144m  
024 El Casc 3006  
025 Torre de Marboré 3012  
026 Espatlla de Marboré 3077m  
027 P.Occ. de la Cascada 3099m  
028 P.Central de la Cascada 3088m  
029 P.Oriental de la Cascada 3165m  
030 Pic de Marboré 3253m  
031 Petit Astazú 3024m  
032 Gran Astazú 3080m  
033 El Cilindre 3328m  
  09 Dit del Mont Perdut 3188m
034 Mont Perdut 3355m  
035 Sum de Ramond 3254m  
036 Punta de las Olas 3002m  
   
d) Zona de la Múnia  
CIMS AVANTCIMS
037 Pic Heid 3022m  
038 Pic de Troumouse 3085m  
039 Sierra Morena 3090m  
  10 Petita Múnia 3096m
040 La Múnia 3134m  
041 Pico Robiñera 3003m  
   
e) Zona de Néouvielle  
CIMS AVANTCIMS
042 Néouvielle 3091m  
043 Punta Ramougn 3011m  
044 Pic des trois Conseillers 3039m  
045 Turon de Néouvielle 3035m  
046 Pale de Carbounouse 3021m  
047 Pic de Bugarret 3031m  
048 Dent d'Estibère mâle 3017m  
049 Pic Maubic 3058m  
050 Pic Long 3192m  
051 Pic Badet 3160m  
052 Pic Maou 3074m  
053 Campbieil 3157m  
  11 Lentilla 3044m
054 Estaragne 3006m  
   
f) Zona Culfreda-Bachimala  
CIMS AVANTCIMS
055 Lustou 3023m  
  12 Culfreda Nord 3032m
056 Culfreda 3034m  
057 Punta de la Pez 3024m  
058 Pic Abeillé 3029m  
  13 Punta sense nom 3040m
059 Petit Bachimala 3061m  
  14 Punta Ledormeur 3120m
060 Pic Schrader 3177m  
  15 Punta Sabre 3136m
   
g) Zona Pocets-Eristes  
CIMS AVANTCIMS
061 El Veterà 3125m  
062 Els Bessons 3160m  
063 Pocets 3375m  
064 Bardamina 3079m  
065 Dent de Llardana 3085m  
066 Tuca de Llardaneta 3211m  
067 Espadas 3332m  
068 Pavots 3121m  
069 Diente Royo 3010m  
070 La Forqueta 3007m  
071 Eriste Nord 3025m  
072 Gran Eriste 3053m  
073 Eriste Sud 3045m  
   
h) Zona Clarabide-Perdiguero-Crabioules  
CIMS AVANTCIMS
074 Clarabide Occidental 3028m  
  16 Clarabide Oriental 3021m
075 Pic Gías 3011  
076 Pic Saint-Saud 3003m  
077 Pic Camboué 3043m  
  17 Punta Saint-Saud 3079m
  18 Pta. Lourde-Rocheblave 3104m
078 Gourgs-Blancs 3129m  
079 Pic Jean Arlaud 3065  
080 Belloc 3008m  
081 Spijeoles 3065m  
082 Gourdon 3034m  
  19 Cap dera Baquo 3097m
  20 Pic dera Bacquo 3106m
083 Seilh dera Baquo 3144m  
084 Pic del Portilló d'Oô 3050m  
085 Perdiguero 3221m  
086 Lézat 3107m  
  21 Crabioules Occidental 3106m
088 Crabioules Oriental 3116m  
089 Pic de Literola 3132m  
090 Pic Royo 3121m  
091 Pic de Malpas 3109m  
092 Pic Bom 3006m  
   
i) Zona Aneto-Maladeta  
CIMS AVANTCIMS
093 Pic d'Alba 3118m  
094 Dent d'Alba 3136m  
  22 Punta Delmas 3170m
095 Pico Mir 3185m  
096 Pic Sayó 3220m  
097 Pic Cordier 3254m  
098 Pic le Bondidier 3185m  
099 La Maladeta 3308m  
100 Pic Maleït 3350m  
101 Punta Astorg 3355m  
102 Pic del Mig 3346m  
103 Pic de Corones 3293m  
104 Aneto 3404m  
105 Espatlla d'Aneto 3350m  
106 Tempestats 3290m  
107 Margalida 3241m  
108 Russell 3205m  
  23 Russell Sud. 3201m
109 Molieres 3010m  
110 Vallhiverna 3067m  
  24 Tuca de les Colobres 3062m
111 Pico Aragüells 3037m  
  25 Agulla Haurillon 3035m
  26 Agulla Cregüeña 3005m
  27 Agulla Juncadella 3015m
  28 Agulla Franqueville 3065m
  29 Agulla Tchiatcheff 3052m
  30 Agulla Argarot 3035m
   
j) Zona Besiberri-Estats  
CIMS AVANTCIMS
112 Besiberri Nord 3014m  
113 Doble Ressalt 3003  
114 Besiberri Sud 3030m  
115 Comaloforno 3033m  
116 Punta Célestin Passet 3002m  
117 Punta Alta 3014m  
118 Sotllo 3073m  
119 Montcalm 3077m  
120 Pic Jacint Verdaguer 3128  
121 Pica d'Estats 3143m  
  31 Punta S.E. 3114m
  32 Redó de Canalbona 3004m


Zerrenda honen jatorria Buysek, Jean Garnier eta Robert Olliveren bitartez, piriniozale frantziar eta espainiarrak jartzen ditu bere inguruan, hauek, bi urteren buruan tontor berriekin osatuko dituzte behin betirako Pirinioetako hirumilako zerrenda izan nahi dena. Hau izango da "Hirumilako Taldea".


Muntanyako artikulu honen erreakzioa, 1987ko otsailan Jordi Iranzo i Lopezek erantzuna idazten dut zeinena argitaratuko da Muntanya 760 zenbakidunean 1988ko abenduan. Iranzok idazten dituuen izenak Buysek aipatzen ez dituenak: Erdiko Culfreda, Posetseko bi puntak (Ipar Posets), Espadasen bi puntak, Forquetan bi puntak, Quaïraten bi puntak, Mendebaldeko Perdigueroa eta Perdigueroko Mugarria, Mamy eta Lacq puntak. Gainera gehitzen du 1970eko uda Ordesan mendizale frantziarra 60 urtekoarena ezagutu zuela zein ez zion bere izena esan eta hirumilako guztiak igo zituela eta 30.hamarkadan zehar Pirinioetako hainbat lehenengo igoera parte hartu zituela ¿Jean-Victor Parant?


FTer (Fidelek itzuli du)