jueves, 19 de abril de 2012

Salvador Moralesen hirumilako zerrenda (1973)

Salvador Moralesek, tradizio aragoiar jarraituz,, lurralde honetako hirumilakoei mugatzen  die bere zerrenda. 1932 urtetik Lorenzo Almarza bultzatzen saiatu zen hirumilako bildumazaletasun hasi berriak oraindik ez du Mendikatea bere osotasunean kontuan hartzen. Salvadorrek esaten du bere zerrenda lekuan bertari buruzko esperientzian oinarrituta dagoela. Montañeros de Aragongo kide beteranoen arteko Alberto Martinez Enbidek egindako ikerketen arabera Morales aurre Pirinioko tontorretara joaten zen mendilerroko goi mailako tontorretara baino. Kasu batzutan ikus daiteke 1946 urtean argitaratzen hasi ziren Alpina argitaletxeko mapak erabiltzen dituela. Alpina argitaletxeko lehenengo mapek hirumilako aldea kontuan zutena Maladeta-Anetokoa zen, 1958ko argitalpena. Zerrendan akats toponimiko batzuk edo izen frantsesen ulermenez agertzen dira baita altitude ere

1973 urtean 22 zenbakidun Aragoiko Mendizaleen Aldizkarian argitaratu zen zerrenda. Elkarte honetako bazkidea zen Morales eta artikuluak : 92 "tres miles" aragoneses izan zuen izenburu. Lehenengo aldiz da aipatutako tontorrak mendebaldetik-ekialdera mendigune edo haran sekuentzia eta  ezkerretik eskubira idazkera- irakurmenaren araberako erabilera elkartzen dira lurraldeko irudikapen kartografikoan

Jarraian Salvador Moralesen zerrenda zorrotzki errepikatzen dugu. Nota batzuen bitartez atentzio geihago ematen duena.

PIEDRAFITA
Moros (Balaitus) 3150m (1)
Frondella 3006m  
Faja (Gran Fache) 3013m  
Infierno Occidental 3076m  
Infierno Central 3090m  
Infierno Oriental 3065m  
     
PANTICOSA
Argualas 3041m  
La Bandera 3021m (2)
Garmo Negro 3051m  
Arnales 3006m  
     
VIGNEMALE
Vignemal (Long Pic) 3303m (3)
Clot de Hount 3298m  
Cerbillona 3247m  
Central 3235m  
Montferrat 3220m  
Tapou 3148m  
     
ORDESA-PINETA
Gabietou 3031m  
Taillón 3141m  
Casco 3006m  
Torre de Marboré 3012m  
Espalda de Marboré 3077m  
Cascada Occidental 3099m  
Cascada Central 3029m  
Cascada Oriental 3088m  
Marboré 3253m  
Astazu 3080m  
Pequeño Astazu 3024m  
Cilindro 3328m  
Monte Perdido 3355m  
Soum de Ramond 3254m  
     
BARROSA
Trumouse 3086m  
Sierra Morena 3090m  
Munia 3134m  
Robiñera 3006m  
     
BALINA
Batoa 3035m  
Ledormeur 3120m  
Batchimale 3029m (4)
Bachimala 3177m  
Punta Sable 3143m  
     
POSETS
Gemelo Norte 3125m  
Gemelo Sur 3160m (5)
Posets (Llardana) 3375m  
Espadas (Lardaneta) 3332m  
Tucón Royo 3121m  
Tucón de la Canal 3085m (6)
Forqueta (Turets) 3007m  
Bardamina 3079m  
     
Eristes o Bagüeñolas
Norte (Beraldi) 3025m  
Central (Eriste) 3053m  
Sur 3045m  
     
ESTÓS
Claravide 3028m  
Gias 3011m  
Rochneblave 3104m  
Gorgas Blancas 3129m  
Oô (Arlaud) 3065m  
Seil de la Baquo 3114m  
Cap de la Baquo 3106m  
Pico Portillón de Oö 3050m  
Perdiguero 3221m  
Hito del Perdiguero 3170m  
Royo 3136m  
Literola 3132m  
Gabrioules Occidental 3106m  
Gabrioules Oriental 3116m  
Aguja 3025m (7)
Maupas 3109m  
Boum 3004m  
     
BENASQUE
Alba 3118m  
Diente de Alba 3136m  
Maladeta Occ. pico 3º 3195m  
Maladeta Occ. pico 2º 3220m  
Maladeta Occ. pico 1º 3308m (8)
Maladeta Oriental 3308m  
Maldito 3350m  
Astorg 3354m  
Medio 3345m  
Coronas 3310m  
Aneto 3404m  
Espalda del Aneto 3350m  
Aragüelles 3037m  
Bondidier 3000m  
Piedras Albas 3000m (9)
Gregüeña 3002m  
Valliberna Occidental 3062m  
Valliberna Oriental 3067m  
Aguja Frankeville 3066m  
Aguja Tchinchef 3048m  
Aguja Argarot 3030m  
Tempestades 3290m  
Margalida 3241m  
Mulleres 3010m  


(1) Salvador Moralesek Moros izena erabiltzen du Balaitusi deitzeko. Izen hori soilik mugako hegoaldean erabiltzen da.Alberto Martiz Embiden ikerketen arabera Palas Tontor hauzokidetik dator, aintzina Frantzian Castet deus Mourrous esaten zitzaion. Dirudi Lucas Mallada ingeniarik izen hori hartu zuela bere liburuan "Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España" (1878). Harrezkero, 1911an Tena haranari buruzko Juli Soler i Santalóren testu batean agertzen da. Alpinako maparen Panticosa orrialdearen lehenengo argitalpenan, non ere agertzen den Moros Tontor, Moralesena baina berantiaragoa da 1979 urtekoa baita. 2000 urteko Mapa Topográfico Nacional 25k 145. II Sallent de Gállego orrialdeko lehenengo argitalpean Moros izen-leku toponimia ofizialean lehendabiziz agertzen da. Marta Iturraldear liburuan "Mitología del Balaitús" Barrabes  argitaletxea, Zaragoza 2005 43-50 orrialdetan toponimoaren ikasketa sakona egiten da.

(2)Algas Tontor esan nahi du. 1936 eta 1963 urteko Mapa Topográfico Nacional 50k Sallent de Gállegoko orrialdean lehenengo eta bigarren argitalpean hurrenez hurren, da non erabiltzen den Bandera izena Algas tontorra izendatzeko. 149-II Sallent de Gállegoko orrialdean, eskala 25 lehenengo argitalpean La Bandera izena agertzen da lotuta Argalas tontorrekin. Dena dela, La Bandera izena gaizki erabilita dago, Uztailaren 16 Karmen birjina eguna, bainuetxetik ikusten den tontor batean bandera jartzen zen, eta Algas tontorra hortik ez da ikusten. Panticosako bainuetxetik tontorrik deigarriena Argualas da, baina sarbiderik errezena duena Garmo Negro da.Buyseren liburuan "Pirinioetako hirumilakoak" José Ignacio Lópezen hitzetan ohitura hori jasotzen da, esanez Arguala Tontorra igotzen zela, baina frantsesek Garmo Negrori Arollas edo Argalas deitzen zioten.

(3) Akats arrunta Pic Longen erabileran Pique Longueren ordez.

(4) Kasu honetan Batchimale Pic Abeillé esan nahi du. Aintzinako kartografia dezentean ertzeko ipar 3000koa izendatzeko, hau da Abeillé, Batchimale izena erabiltzen da. Mendigune honetako punturik altuena, Bachimala Handiari, modu okerrean Pic Pétard izena ematen zitzaion. Schraderen MapaPyrénées Centrales, Feuille 2: Posets Mts. Maudits. Erhard imprimeur. 1892Guide Soubiron (1931) ere bai.

(5) Ipar eta Hegoaldeko Bikien ohiko izena, gainera altitude zuzenak dira.Antzinako Montañeta Tontorrak, beranduago Ledormeur izendatuak, behin betiko izena aurkitu zutela zirudien... Buyse heldu arte. Mapa Topografiko Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean, 2000ko bigarren argitalpean, non agertzen den lehendabizikoz aldea hegoaldera Pico de los Gemelosen arteko eta iparraldera Pico de la Montañeta edo Veteranos.

(6) Llardanako Hortza da, Tucón de la Canal ere esaten zitzaion. 1913an Henri Brullek lehenengo igoera egin zuenean Grande Dent deitu zion. Mapa Topográfico Nacional 25k, 179-II San Juan de Plango orrialdean agertzen den izen bakarra Tucon de la Canal da Llardanako Hortza izendatzeko.

(7) Crabiouleseko ekialde ertzeko orratza da, gaur egun Jean Garnier orratza da. Ziur Alpina Argiteletxeko kartografiatik hartua; izan ere, 1960ko "Alto valle del Ésera II - Posets" maparen lehenengo argitalpean Crabioulesetako ekialdera Orratz bat agertzen da. Jentilizio hau Buysek sortu zuen, 1988an Jean Garnier hil zen, 1990ko Buyseren lehenengo liburuan agertzen da, 1988an Pyrénées argitaratu zuen zerrendan ezta orratz bat ere agertzen zen. Mapa Topográfico Nacional 50k, 148.Vielhako orrialdean, 1988ko hirugarren argitalpean eta Mapa Topográfico Nacional 25k 148. III urte berekoa, lehenengo argitalpenaren mapa altura gabeko Agulla de Crabioles agertzen da.

(8) Maladeta Mendebaldeko Hiru Tontorren altuerak oker daude.

(9) Piedras Albas Tontorra, Araguells Tontorraren auzokidea, urte askotan zehar kartografian 3000 metroko altuera agertu zen. Tontor 3. zenbakiduna 1945ko Léon Mauryren mapa-krokisean "Les Monts Maudits". Eta 1958ko Alpina mapako "Alto valle del Ésera I - La Maladeta" lehenego argitalpean ere agertzen da. Mapa Topográfico Nacional 50k 180. Benasqueko orrialdean, 1934ko lehenego eta 1950ko bigarren argitalpean, Cregueñako hegoaldera hainbat 3000 metroko kota. Gaur egungo altuera 2993 metrokoa da.


FTer. Fidelek itzuli du