Mamu harrapatzaileak mendizale taldea gara, Pirinioak gustuko dituena eta tontorrik altuenak bereziki, hirumila metrotik gora. Gure lan taldeak, Buyseren zerrendan agertzen diren tontorrek ez dute goragune nahikorik eta bestalde beste kota batzuek goragune nahikoa badute ere ez dira zerrendan agertzen, aipatzea du helburu. Horretarako guk, Juan Buyseren taldea bere hirumilako zerrendan proposatutako arau objektibo bakarra erabiltzen dugu: tontorrak gutxienez 10 metroko goragunea izan behar du . Blog honetan gure aurkikuntzak eguneratzen dira, GPSgailuek ematen diguten erreztasunari esker altuera neurriak egin ahal izateko.