domingo, 27 de febrero de 2011

Unió Excursionista de Catalunya-ren hirumilako zerrenda (1935)

Hirumilako zerrendarik zaharrentzat dauka eta horrela Buysek aipatzen du bere liburuan.Hau ez dela egia ikusi dugu (ikusi Almarzaren zerrenda).Are gehiago ezin da zerrendetzat hartu.

1935ko ekainean Unió Excursionista de Catalunyak,UEC, bere aldizkari osoa Pirinioetako hirumilakoen gaiari ematen dio.Sarreran tontor hauen gorespen-idazkera egiten da esanez Pirinioetan mendizaletasunaren adiezgarririk handiena dela.Baina gauzak Catalunyara bakarrik emango du: "Per fer l'elogi del Pirineu hem cercat i us detallem les màximes alçàries..." (Pirinioetako laudorioa egiteko mendirk altuenak bilatu eta zehaztu dizuegu...). Eta holakoa da,aldizkariaren lehenengo orrialdetan Katalunian hirumila metrotik gora diren tontorrak jasotzen dira. Hau da zehats mehatzekoa izan nahi duen zerrendak eta soilik bost tontor ditu.Garai hartan Frantzian mapak, bibliografia, eskarmentu metaturik bazegoen, baina hegoaldeko isurialdea mendiaren ezagupena artean eskasa zen. Poliki poliki bidea egingo da.

Hirumilako katalanen zerrenda horri, atzeko orrialdetan Pirinioak osoan igo daitezkeen hirumilako lista gehitzen zaio, hau ez da zehats-mehatsekoa izango, izan ere izenburuan agertzen da "Diversos cims de tres mil metres del Pirineu Catalá, Aragonès i Francès", "Zenbait tontor...", ausaz aukeratuko balute bezala. Argi da tontorrik adiezgarrienak agertzen direla, baina ematen du gehiegi ez dela zehaztu izan nahi, baliteke ziurtasun ez jakitea bera izatea?.Adibidez, zerrenda katalanan Montcalm (3080m.) Pica d´Estats-ekin batera Pallars Sobirako medilerrorik garrantzitsuena dela aipatzen da, Montcalm berriro ez da agertzen ez du ezta sarrera propia ere, ez tontor katalanen artean ezta gainerakoen ere.

Aldizkariaren ezaugarri bat, bi tontorren zerrendetan, izena eta altuera ez ezik kokapena ,tontorrera iristeko bide arruntak, aterpe eta ordutegiak ere aipatzen dira. Dirudi antzinako eta seguraski mendiko gida desiratua erabili nahi zutela. Aldizkari osoak argazki iruzkinekin ditu egileak izanik: A. Miró, R. Escayola, J. Ventura y Ll. Trabal. Osterantzean, artikuluaren egilea ez da aipatzen.

Orrialde bikoitzean Eserako goi-ibar eta Malditos mendien ikuspegia, beharbada Benasque Portillonetik marraztuta (ezezaguna).


Bi zerrendatan agertzen diren tontorrak errepikatzen ditugu erabilitako altuera eta grafia errespetatuz.

Hirumilako katalanen zerrenda (5):
PICA D'ESTATS3141 m
MULLERES, TUC DE3005 m
BECIBERRI3020 m
COMOLO FORNO3005 mFijatu behar da altuera gutxiago duela Beciberrirekin alderatuz.Hasieran mendilerroko tontor batzuen altuerak ez zeuden oso argirik.
COMOLO PALES3007 mGaur egun Punta Alta deitzen diogu tontor horri.


Pirinio osoko hirumilako batzuen zerrenda (39):
ANETO, PIC3404 m
ARAGÜELLS, PIC3037 m
BALAITOUS O MARMURET3146 m
BECIBERRI, PIC3007 m
CABRIOLES, PIC DE3115 m
CASCO3006 m
CILINDRE3327 m
COMOLO FORNO3005 m
CORONAT O CORONES, PIC Altuera ez da aipatzen jakin ez delako.
CRISTALL, PIC DE3150 mAldizkariaren arabera Deabru Gandorrean kokatzen da.
D'ALBA, PIC3096 m
D'ALBA, DENT3114 m
GABIETOU, PIC DE3033 m
GORGS BLANCS, PIC DELS3114 m
INFERN, PIC DE L'3125 m
LITEROLA, PIC DE3145 m
MALADETTA OCCIDENTAL3312 m
MALADETTA ORIENTAL3204 mEmaten du bi MALADETTAS-en altuera trukatuta dagoela.
MALPAS, PIC DE3110 m
MARBORE3253 m
MONT PERDUT, PIC DE3352 m
MULLERES, TUC DE3005 m
MUNIA, LA3150 m
PERDIGUERO, PIC DE3220 m
PIC DEL MIG3354 m
PICA D'ESTATS3141 m
PORTILLO D'OO, PIC DEL3130 m
POSETS, PIC DE3367 m
PUNTA ALTA3007 mIkusminez izen modernoa agertzen da: COMOLO PALES
PUNTA D'ASTORG3354 m
RAMOND, CIM DE3248 m
ROYO, PIC DE3145 m
RUSSELL, PIC3201 m
SERRE MORENE3114 m
TAILLON, PIC DE3146 m
TEMPESTATS, PIC3289 m
TRAMOUSE3066 m
VALIBIERNA, PIC3047 m
VIGNEMALE3298 m


Azpimarratzekoa da Punta Alta eta Comolo Pales izenarekiko agertzen den zalantza. Tontor bera bada ere (Buysek bere liburuan aipatzen ditu bi tontor ezberdin izango balira bezala). Ezin da onetsi bi zerrendatan Besiberriri ematen dion altuera, bietan ezberdina da. Dudarik gabe, Hegoaldeko Besiberrira igortzen du, izan ere, zerrenda katalanaren ibilbideak Besiberriko harana eta Avellaners-eko lepoa aipatzen du. Gero zerrenda orokorrak aurreko ibilbidera igortzen du (hemen Buysek, Iparraldeko Besiberri eta Hegoaldekoa aipatzen ditu, baina aldizkariaren inoiz ez da hori esaten );harritzekoa da zerrendan Pic de Cristall agertzen denean esanez Deabruko gandorrean kokatzen dela; ez dugu berririk hirumilakoa sailkatu denik; gainera bera altuera Balaitous berarena baino handiagoa da.

Orokorrean zerrendak 39 tontor ditu, Buysek 41 zenbatzen ditu badakigu non dagoen aldea. Esatekoa da garai hartarako hirumilakoaren kantitatea oso eskasa dela, 1932ko Lorenzo Almarzaren listarekin konparatuz, horretan 57 tontorrak sailkatzen dira, denak aragoiak. Argi da ez dela zerrenda osorik egin nahi; nahiz eta gainetik Montcalm aipatu gero ez da zerrendan agertzen. Areago, mugatik at ezta tontor frantziar bat agertzen.

Horregatik, ez dago esaterik lehenengoa izan denik; ezta zerrendarik ere ez. Esan daiteke baliteke hirumilakoei buruzko mendiko lehenengo gida izatea.

Mila esker Carles Giné-Janeri aldizkariaren kopia bat emateagatik Centre Excursionista de Catalunyako liburutegitik aterata.

FTer .( Fidelek itzuli du)